Donald Trump lehendakari berriak AEBak autokrazia bihurtu nahi ote ditu? Itxura hori eman du agintean daramatzan aste gutxietan. Orain arteko haren hitz eta erabakiak oso hurbiletik segitzen dituztenek garrantzia berezia eman diete Trumpek estrategia buru duen Steve Bannonek urteetan predikatutakoei. “Amerikako gizonik arriskutsuena” bataiatu dute.
2013ko azaroan Ronald Radosh historialariak bisitatu zuen Steve Bannon milioiduna Capiton Hilleko bere etxean. Garai hartan Bannon zen Beitbart webgune eskuin muturrekoaren burua, eta hasi zitzaion bisitariari: “Ni leninista naiz”. Historialaria, harrituta. “Leninek –jarraitu zuen– estatua suntsitu nahi zuen eta horixe da nire helburua ere, dena suntsitu, gaur eguneko establishment osoa”. Esan nahi zuen, Alderdi Demokrata, hedabideak eta baita Alderdi Errepublikarra bera ere.
Radoshek elkarrizketa hura The Daily Beast hedabidean kontatu zuenean, Bannon oso hurbiletik ezagutzen zuten zenbait jendek xehetasun gehiago eman zituzten gizonaz. Luzaz Bannonen inguruan ibilitako Julia Jones zinema gidoilariak esaterako: “Steve oso militarista da, gerraz maiteminduta dago, kasik poesia balitz bezala (...) Grezia eta Erromaren garaietatik hasita ondorengo gerra eta guduak oro aztertu ditu. Ez du sekula amore ematen, sekula ez barkamenik eskatzen, inoiz ez erakusten ahulgunerik”.
Anekdota esanguratsu horrekin zabaldu du Der Spiegel astekari alemaniarrak Donald Trumpen estrategaz bost kazetariren artean egindako potreta: “Trump and Bannon Pursue a Vision of Autocracy“. Trumpek hauteskundeak irabazirik, bere hurbileneko aholkulari izendatu zuen eta gero Segurtasun Nazionalerako Kontseiluaren kide ipini.
Bannonekin batera Trumpen hurbileneko aholkularitza Mike Flynn jeneralak egin zuen agintealdiaren lehen asteetan. Baina otsail hasieran Flynnek dimisioa aurkeztu behar izan duenean Errusiaren ordezkariekin izandako elkarrizketa batzuk prentsara iritsita, Bannon geratu da lehendakari berriaren hurbileneko estratega nagusi. “Trump lehendakaria –idatzi dute Der Spiegelen– jokatzen ari da justu Bannonek desio zuen moduan. Agintera iritsi delarik, destroyer [suntsitzaile] baten lana ari da egiten. Lehendakariaren karguaren duintasunak bost axola dio eta hura higatzeari ekin dio lehen egunetik, bere tweet zital eta joera lotsagabeekin”.
Steve Bannon, 62 urte, gizon handikotea, Irlandatik iritsitako etorkin familia batean sortua da. Aita telefono konpainia batean aritu zen lanean. Stevek, Itsas Armadan ofizial aritu ostean, Goldman Sachs bankuan aurkitu zuen bidea aberastu eta hierarkian eskalatzeko: milioiak irabazi finantzetako bankari moduan, elitearen kide izatea lortu, eta ondoren... elitearen (ustez) kontrako kanpainari ekin.
Eskuin muturraren propaganda tresna den Breitbart.com erosi zuen 2012an, bilakatuz Tea Party eta Alt-Righ mugimenduen bozeramaile. Gero, Trumpekin batera boterera iristeko abagunea ikusi zuen: “Bannonek behar zuen Trump bezalako norbait, eta Trumpek hura bezalako bat, hedabide berriak erabiltzen eta jendeak manipulatzen aditua den norbait”, idatzi dute Der Spiegelen. Amerikar asko –eta mundu osotik inperio nagusikoak arretaz jarraitzen dituzten beste asko– Bannonek hartutako indarrarekin ohartu dira zein urrun iritsi den AEBetako eskuin muturra hamarkada hauetan pazientziaz eraikitzen joan den pentsamendu nazionalista, gerrazale eta supremazista.
Ditxosozko ‘Laugarren Bihurgunea’
Bannonen ideien jatorri eta iturri intelektualak The Huffington Post hedabidean azaldu berri dituzte Paul Blumenthal eta JM Rieger kazetariek: “Steve Bannonek sinesten du Apokalipsia badatorrela eta gerra saihestezina dela” . Ongi dokumentatutako kronika aberastu dute Bannonek urteotan batean eta bestean emandako elkarrizketa eta hitzaldien pasarteen bideoarekin.
William Strauss eta Neil Howe historialari integristen jarraitzaile sutsua da. Biek elkarrekin plazaratu zuten Generations 1991n, defendituz historia errepikatzen dela lau ziklotan, ziklo bakoitza 80-100 urtekoa, eta AEBak sartuta daudela laugarren zikloaren azken akaberan.
1997an argitaratu zuten The Fourth Turning [Laugarren bihurgunea] luzeago azalduz ziklo amaieraren ezaugarri apokaliptikoak. Belaunaldi zaharretik atera behar omen zuen –idatzi zuten orduan– belaunaldi gazte heroikoaren buruzagitza hartuko zuen liderra, The Grey Champion, agintea berdin hauteskundez edo krisi bidez lortu ostean ordena berri bat eraikiko omen zuena.
Bannonen ikuskeran, AEBak gerra existentzial batean daude sartuta, gatazka horrek bilduz gainerako osagai guztiak. “Datozen 10-20 urteko epean, une jakin batean aurre egin beharko diogu krisi horri, zeinetan erabakiko den edo geu izaten jarraitu ala AEBak bilakatu zerbait arras diferente”. Hil ala bizitzea dagoenez jokoan, ez da izan behar beldurrik itunak hausteko, etsaiak beren izenez salatzeko, kultura aldatzeko. Laugarren Bihurgunean sartuta gaude eta lider mesianikoa, The Grey Champion, agertu da. Apokalipsia orain da, omen beti ere.
The Huffington Posteko kazetariek ezaugarri horixe azpimarratu dute Bannonengan: Apocalipstic, Apokalipsizalea. Behin eta berriro mintzatu da Lau Bihurguneez bere hitzaldietan. Aurreko hirurak lirateke Ipar Amerikako Iraultza [independentzia gerra], Gerra Zibila eta 1929ko krisia gehi II. Mundu Gerra. Gerra bat beti aurrekoa baino handiagoa. Orain sartuta gauden Laugarren Bihurgune handiaren amaierako krisian, iradokitzen duenez Bannonek, espero behar dugu gutxienez aurrekoa bezain gerra bortitza.
Strauss eta Howek idatzi zuten duela 20 urte: “Erregimen berriak agintea hartuko du krisiaren lidergoan. Ez dio axola liderraren ideologiak, garrantzitsuena da Estatuaren agintea indartzeko jendeei sakrifizioa eskatuko diela. Lehen liderrek joera baldin bazuten gizartearen barne tira-birak baretzeko, orain barne tirabirak larriagotzen saiatuko dira horrela nazioa ernarazteko”. Disidentziaren eta gutxiengoen kontrako zanpaketa iragartzeko modu garbiagorik ba ote?
Erraza da aurkitzea Strauss eta Howen ideiak historia ez baina sasi-zientzia dela demostratuko duten historiagileak. Bannonenak aurreikuspenak baino manipulazioak direla. Zer axola dio, ordea, eskrupulurik gabeko demagogoak prest badaude deiok saltzeko eta krisiak pobretu eta larritutako milioika jende baldin badago horiek erosteko irrikaz? Bannoni funtzionatzen dio.
Mendebalde judeo-kristaua hondoratzen ari omen da. Gaina hartzen ari omen zaizkio Islama batetik eta Txina bestetik. “Harro datoz, indarrean datoz. Islamaren kontra 100 urteko gerran sartuta gaude. Txinaren kontra gerra izango dugu bost edo 10 urte barru”. 2011n esana: “Garai ilunak nozituko ditugu AEBetan berriro eguna argitu aurretik. Mingarria izango da, besterik dioena gezurretan ari zaizue”.
Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]
Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.
Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Nafarroan torturatutako ia mila pertsonaren errealitatea eraldatzen hasi berri dela azaldu du antolakuntzak. Nafarroako torturaren biktimen lehen aitortza ofiziala aurtengo apirilean egin zen, eta oraingoa antzeko prozesuetatik igaro diren beste torturatuekin eta gaian aditu... [+]
Israel Katz da Defentsa ministro berria, orain arte Atzerri ministro izandakoa. Erabakiak israeldarren kexua eragin du eta milaka dira karriketara atera. Israelgo Gobernuko oposizioko ordezkariek prentsaurreko bateratua eskainiko dute azaroaren 6 honetan. Bizkitartean, Israelen... [+]
“Proposamen ausart, integral eta prestuen tenorea etorri zaigu (…) Euskal Herria munduko altxamenduen artean sar dadin berriro”, bota zuen Hartzea Lopez Arana adiskideak ARGIA aldizkarian 2018ko uztailean argitaratu zuen “Oldartze eraginkor baten... [+]
Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]
Kontatu –ezta iradoki ere– ez digutenez, imajinatu egin beharko dugu. Gertatu, halatsu gertatuko zelako, gutxi gora behera.