Sofia de Esteban Lizarbe naiz, 44 urteko iruindarra. ASORNA, Nafarroako Pertsona Gorren Elkarteko koordinatzaile gisa egiten dut lan. Sortzez naiz gorra, baina ez gor-mutua askok uste duen bezala.
Gure komunitatea oso plurala da, entzumen galera maila eta ahozko komunikaziorako gaitasun ezberdinak ditugu. Oso errotuta dago gor-mutu kontzeptua, baina jendarteak izendapen hori erabiltzeari utzi behar lioke. Denak zaku berean sartzea delako, eta ahotsa erabiltzeko gai direnei haiek ez duten gabezia bat atxikitzen dielako.
Komunitate bat gara; gure hizkuntza, kultura eta ohiturak ditugu. Nire lagun gehienak gorrak dira, nire bikotekidea bezalaxe. Bi seme-alaba ditugu eta haiek ez dute entzumen arazorik, baina etxeko hizkuntza zeinu bidezkoa da, hori izan baita haien ama-hizkuntza. Hala ere ez ditugu gure interprete moduan erabiltzen. Senarra eta biok pertsona autonomoak gara eta ez dugu seme-alaben bizitza gure beharretara moldatu nahi.
Hainbat urtez ibili naiz zeinu-mintzaira irakasten. Beste hizkuntzekin duen alde bakarra kanala da, soinu bidezkoa beharrean bisuala izatea. Gainerakoan beste hizkuntza guztiak bezalakoa da, berezko ezaugarriak ditu, lexikoa, gramatika arauak... baita dialektoak ere! Ez da berdin hitz egiten hemen eta Huelvan, testuinguruari lotutako ezaugarriak ditu, hizkuntza bizia den seinale.
Azken urteetan gure eskubideen alde ari naiz borrokan. Pertsona gorrei eta familiei orotariko laguntza edo asistentzia ematen eta kanpora begira sentsibilizazio eta zabalkunde lanetan.
Eskubide asko urratzen zaizkigu. Espainiako Gobernuak, espainiar eta katalan zeinu hizkuntzak aitortzen dituen 27/2007 Legea onartu zuen –euskal zeinu mintzaira ez du jasotzen– baina oinarri-oinarrizkoa soilik betetzen da, gure beharretatik oso urrun.
Egia da teknologia berriei esker aurrerapausoak eman direla. Gehienok etxea egokitua dugu eta tinbrea edota iratzargailua, esaterako, argi bidezkoak dira. SVisual plataforma ere oso baliagarria zaigu, 24 orduko interprete zerbitzua eskaintzen baitu Internet bidez.
Egunerokoan, baina, beti saiatzen naiz interprete berarekin ibiltzen, konfiantzazko harremana sortzen delako, eta badakidalako nahi dudana ongi adieraziko duela, eta alderantziz. Haien lana nahitaezkoa da gure bizitzetan. Gauza xeheak egiteko laguntzarik gabe moldatzen naiz, baina larrialdi, espezialista, abokatu edota bileretara joateko, zerbitzua eskatzen dut.
Badago informazioa, baina ezagutza gutxi. Ikusezinak gara. Lehen begiratuan ez zaigu deus antzematen eta erreakzioak orotarikoak izaten dira. Badaude elkarrizketa izaten saiatzen direnak, eta moldatu ohi gara; beste askok, ordea, ez dakite nola jokatu eta “ai, barkatu” esanda alde egiten dute. Gogorra izan daiteke, ahaldunduta ez bazaude, batik bat.
Formakuntza, aisialdi eta kultura arloan ere oso mugatuta gaude, eskaintza urria delako. Espresuki zerbait ikusteko aurrez planifikatu behar dugu, interpretea eskatzeko.
Ahozko hizkuntza bultzatzeko joera egon da; gurea ez da gehigarri gisa ikusi, ezta baliabide gisa ere; eta beraz, ez sustatzeaz gain, gutxietsi egin da, sarri. Audifonoak, inplanteak edo logopedak lehenesten dira; eta guri tresna horiek oso baliagarriak iruditzen zaizkigu. Baina besteari garrantzirik kendu gabe.
Delacroix-en La Liberté guidant le peuple (Askatasuna, herriaren gidari) koadroa ageri da giza eskubideeen sarreran, Euskarazko Wikipedian. Ederki ekarria dago, nire iritziko, pintorearen irudi erromantikoa: askatasunarekin estuki lotuak dira giza eskubideak. Alabaina,... [+]
Irati Egaña leioarrak 19 urte ditu eta itsua da. Psikologia karreran azterketa bat egokitzeko eskatu eta irakasleak esan dio ezin duela azterketa ONCEra bidali egokitzeko, hori egitea delitua dela. “Zur eta lur geratu nintzen”, kontatu digu. Ez da ikasle gisa... [+]
Ostiralean ezarri zen indarrean Ipar Euskal Herrian gaueko etxeratze agindua eta Frantziako Asanbladak larrialdi egoera otsailaren 26 arte luzatzea erabaki du. Espainiako Gobernuak ezarri berri duen alarma egoerak bi debeku hauek jarri ditu Hego Euskal Herrian: bai eremu publiko... [+]
Gurean, eskubide historikoen inguruko nahasmen kontzeptual eta juridiko-politikoak ditugu gai horietako bat. Euskal/nafar eskubide historikoak alegia. Aztoraturik gaituen birus pozoi mikroskopiko horrezaz gain badaude bertzelako kontuak, zeinetaz ere ez zaigun komeni ahaztea... [+]
Eneko Fernandez naiz, 41 urteko donostiarra, eta ziklismoa dut pasio. Elite mailako lizentzia dut, baina Euskadiko Txirrindularitza Federazioak ez dit lehiatzen uzten. Proba bakarra dago Elite mailan, Euskaldun Txapelketa, eta federazioak bertan lehiatzea galarazten digu 26... [+]
Nerea Navarro naiz, 48 urte ditut, eta Amma-Amavir taldeak Betelun duen zahar-etxean egiten dut lan. Bertan ez dira bermatzen lan-baldintza duinak. Ataka estuan dago sektorea eta, hori gutxi balitz, jabeek gutxietsi egiten dute Beteluko egoitza. Ez dituzte gure eskubideak... [+]
Irantzu Abad Aznarez dut izena, Iruñekoa naiz eta 23 urte ditut. Hanka galdu nuen 14 urte nituela mediku batek meningitisa (sepsis meningococica) beharrean gripea diagnostikatu zidalako.
Alfontso Gartziandia naiz, 45 urte ditut eta Aratzurin bizi naiz. Urteak daramatzat AHT Abiadura Handiko Trenaren kontra borrokatzen. Proiektu hori zentzu askotan da kaltegarria eta, nire ustez, ez dago nondik eutsi. AHTren kontrako mugimendua hoztu egin da Nafarroan, eta... [+]
Iñaki Colina naiz, 45 urteko donostiarra. Duela hamar bat urte Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea (HMEI) aplikatu zidan Kutxabankek eta, ondorioz, galera ekonomiko handiak izan ditut. Aukera paregabe gisa saldu zidaten HMEI baina, azkenean, ikusi dut beren negozioa... [+]
Aitor Balbas dut izena, eta mugikortasun eredu berria nahi dut Iruñearentzat. Helburu horrekin dihardugu 8-80 plataformako kideok. Autoak dira hiriko erregeak, eta gure ustez, beren lekua garraio publikoak, oinezkoek eta bizikletek hartu beharko lukete. Modu horretan,... [+]
Inma Ruiz de Lezana naiz, Gasteizko EMAIZE sexologia zentroaren sortzaileetako bat. 20 urte baino gehiago daramatzat bertan sexu heziketa, terapia eta aholkularitza lanetan. Azken urteetan arauz kanpoko funtzionaltasuna duten pertsonen laguntzan espezializatu naiz, sexu heziketa... [+]