Danimarkako Moesgaard Museoko arkeologo talde batek duela 3.500 urteko bitxigintza lantegi baten aztarnak aurkitu ditu Failaka uhartean, Kuwaiteko kostaldean, Mesopotamiako merkataritza sarean irla txikiak izan zuen garrantziaren seinale.
K.a. 2100. urtetik aurrera, Omango mendietan erauzten zen kobrearen pasabide izan zen. Baina K.a. 1700etik Zipreko kobre merkeagoak uhartearen gainbehera eragin zuen. Eskasia nagusitu zen, hiriak eta jauregiak abandonatu zituzten, eta erregeen hilobiak arpilatu. Handik mende batera merkataritza jarduera berriro suspertu zen, eta garai hartakoak dira aurkitu berri dituzten kornalinazko eta jadezko piezak.
rrak fundatu zuen duela 6.500 urte inguru. Eta berriki, Max Haibt Alemaniako Arkeologia Institutuko arkeologoak hiriaren "biki digitala" sortu du, bideojokoetan erabiltzen den teknologia baliatuz.
Aztarnategiak hartzen dituen 40 kilometro koadroen hiru... [+]
Nature aldizkarian argitaratu berri duten lan batean, duela 14.000 eta 2.400 urte arteko 3.500 indibiduoren hezurrak aztertu dituzte, indarkeria seinaleen bila, egitura politikoen garapenak gizakien arteko indarkerian nolako eragina izan zuen aztertzeko.
Eva Adamen saihetsetik sortu omen zela dio tradizio judeo-kristauak, baina judutarrek sumertarren hainbat mito bereganatu ostean egindako hizkuntz interpretazio misogino baten ondorio da kontakizun hori.
Musuei buruzko lehen erreferentziak hinduek duela 3.500 urte idatzi zituztela uste genuen, baina daniar ikerlari talde batek Science aldizkarian jakinarazi duenez, duela 4.500 urte sumertarrek jaso zituzten lehen erreferentzia esplizituak.
Txina, duela 4.700 urte. Si-Ling-Chi printzesari zeta-har bat erori omen zitzaion te berotan eta hala deskubritu omen zuen zeta egiteko prozesua. Konfuziok jasotako kondaira honek adierazten du Txinan Antzinaroan hasi zirela zeta ekoizten eta mendetan eutsiko ziotela... [+]
Inperio hitita K.a. bigarren milurteko zibilizazio nagusietakoa izan zen. Hattieraz eta idazkera kuneiformean idatzitako milaka oholtxo iritsi zaizkigu eta egun oraindik gehiago aurkitzen ari dira aztarnategietan.
Anatolia, duela 9.100 urte. Nekazaritzaren asmakuntzak ekarri zituen aldaketak baliatuta, biztanle askoko nukleo bat sortu zen penintsularen hegoaldean; bestela esanda, hiri bat jaio zen: Çatal Hüyük.
Gazako zerrendan, olibondo baten azpian, 1.300 eta 1.500 urteko mosaiko bizantziarra aurkitu dute, 30 metro koadro ingurukoa.
Himyar erresumak Arabiar Penintsulako hegoaldea kontrolatzen zuten VI. mendean, baina Axum erresumako etiopiarrek bereganatu zuten mende horretan izandako lehorte bortitz batek hango ureztatze sistema hankaz gora jarri zuenean. Egoera larri horretan, islamiarrek lur emankorrak... [+]
Babilonia, duela 3.750 urte inguru. Hammurabi erregeak 282 legez osatutako kodea jarri zuen indarrean. Zigorretan “begia begi truk” edo talioiaren legea oinarri hartu arren, kodeak lege “aurrerakoiagoak” ere biltzen ditu: errugabetasun presuntzioa aintzat... [+]
2018an Arkeologiako Alemaniar Institutuko ikerlariek 7 metro luze zen ontzi baten arrastoak aurkitu zituzten Mesopotamiako Uruk hiriko aztarnategian lanean ari zirela.
Aberdeenshire (Eskozia) duela 8.000 urte. Gizakiek 12 harriz osatutako monumentu megalitikoa egin zuten, urtean zehar ilargiak dituen posizioak jasotzen zituena. Hala, ilargi egutegi moduko hori ezagutzen den egutegi zaharrena da.
K.a. 209 urte inguruan, Itsaso Gorriko merkataritza-portu nagusietakoa zen Berenize abandonatu zutela adierazten dute arrasto arkeologikoek, eta handik urte batzuetara berriro populatu zutela.
Jordan ibaiaren arroa, duela 3.600 urte. Meteorito baten eztandak Tall El-Hammam Brontze Aroko hiria suntsitu zuen. Hori da Californiako Unibertsitateko arkeologo talde batek Jordan haranaren hegoaldeko aztarnategia aztertu ondoren ondorioztatu duena, Nature aldizkarian berriki... [+]
Mosul, 789. Abu Al-Hasan Ali ibn Nafi jaio zen abbastar kaliferriko hirian. Ziryab (zozo) izenez egin zen ezagun, bere azal ilunagatik eta, batez ere, ahots ederragatik, Ibn Hayyan (987-1075) historialariaren arabera.