Erroma, K.a. I. mendea. Ovidio poetak idatzi zuenez, “zatarrak dira belarrik gabeko zelaia, hostorik gabeko zuhaixka eta ilerik gabeko burua”. Eta ez zen kezka hori azaltzen lehena. Ebers papiroan (K.a. 1.500 urte inguruko medikuntzako tratatuan) jasotzen denez, Egipton burusoiltasunaren aurka Ra jainkoari eskainitako araoa errezitatu behar zen eta gero buruan tipulaz, berun gorriz, eztiz, burdinaz eta alabastroz egindako ukendua eman. Beste nahastura batekin ere saiatu ziren: lehoi, hipopotamo, krokodilo eta suge gantzez egindako erremedioa.
Antzinako Grezian, Aristoteles saiatu zen buruko ile eskasiaren azalpena aurkitzen: “Lizunkeriak gorputzaren goiko aldea hozten du, odol gutxi iristen delako, eta gorputz-atal horietan ez da elikagaia digeritzen. Elikagairik jaso gabe, ilea erori egiten da”. Hipokratesek (K.a. 460-370 inguruan) bere burua akuritzat erabili zuen: errefauz, kuminoz, uso zirinez eta asunez egindako sendabidea ematen zuen buru-azal garbian. Hainbeste lotsatzen zuen fenomenoa azaltzeko Aristoteles baino finago ibili zen: eunukoek ilerik galtzen ez zutela konturatu zen, eta lehena izan zen ile galera sexu-organoekin lotzen. Berak ez zekien zergatik gertatzen zen, baina XX. mendean zientzialariek frogatu zuten barrabilak erauzita ez dela DHT (dihidrotestosterona), gizonezkoen burusoiltasunaren eragile nagusia ekoizten. Beraz, Hipokratesek erremedioa aurkitu zuen, zikiratzea, baina ez zuen arrakasta handirik izan.
Julio Zesarrek (K.a. 100-44), itxuraz, beldur handiagoa zion ilea galtzeari martxoko idusei baino. Suetonio historialariak jaso zuenez, “adats eskasa burugainetik aurreraka orrazteko ohitura zeukan”. Kleopatrak berak ukendu bat prestatu omen zion, sagu errautsez, hartz koipez, zaldi hortzez eta oreinaren hezur-muinez egina. Emaitzarik lortu ez zuenez, disimulatzea beste biderik ez zuen ikusi. Garaipen militarretan soilik erabili ohi zen corona laurea edo erramu koroa egunero erabiltzeko baimena eskatu zuen senatuan eta, horrenbestez, handik aurrera, konplexu estetikoaren sintoma enperadoreen boterearen ikur bihurtu zen.
Berlingo Unibertsitate Libreko eta Zuse institutuko diziplinarteko ikerlari talde batek eredu matematiko konplexua garatu du Afrika iparraldean erromanizazioa nola hedatu zen hobeto ulertzeko.
Plos One aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, eredua osatzeko galtzada... [+]
Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu aztarnategietan.
Berriki, ordea, Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]
Udazkenean estreinatuko den Gladiator II filmaren trailerra ikusgai dago eta hiru minutu eskaseko aurrerapenean dagoeneko akats edo lizentzia historiko bat agerian geratu da.
Ridley Scotten filman naumakia edo itsas gudu bat egingo da Koliseoan. Ikuskizun garestia... [+]
Erroma, K.o 100. urte inguruan. Juvenal poetak zera jaso zuen bere X. Satiran: “Aspaldian, zehazki botoa nori saldu daukagunetik, herri honek politikarekiko interesa galdu du. Lehen buruzagitzak, sortak, legioak eta, finean, dena ematen zuen, baina orain agintariei egiten... [+]
Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.
Anbraziako golkoa (Itsaso Jonikoa). K.a. 31ko irailaren 2a. Aktiumgo itsas guduan garaipena lortu eta Egiptoren gaineko kontrola ziurtatu zuten erromatarrek. Horrenbestez Mediterraneoko hegemonia grekoa amaitutzat jotzen da data horretan, baina eragin helenikoak gaurdaino iraun... [+]
Arabako aztarnategi arkeologikoaren ondoan 280 metro luze eta 72 metro zabal dituen egitura ezkutatzen da soroen azpian. Arkikus enpresak drone bidezko kartografia teknika bereziak erabilita egin du aurkikuntza. Euskal Herrian ez da halako besterik eta Tarraco edo Calagurris... [+]
Aurtengo neguan INRAPeko (Ikerketa Arkeologiko Prebentiboen Institutu Nazionala) arkeologoek nekropoli berezia aurkitu dute Auxerreko (Frantziako Estatua) erdigune historikoan: haur jaioberrientzako edo hilda jaiotako haurrentzako erromatar garaiko hilerria. K.o. I. eta... [+]
El Villar aztarnategian 2017an aurkituriko mosaiko erromatar handia zaharberritu eta ikusgai jarri dute Ablitasko kultur etxean. IV. mendeko villa edo etxaldeak 40.000 metro koadro ditu eta oso-osorik dagoela uste dute arkeologoek, nahiz eta zati txiki bat baino ez duten... [+]
rrak fundatu zuen duela 6.500 urte inguru. Eta berriki, Max Haibt Alemaniako Arkeologia Institutuko arkeologoak hiriaren "biki digitala" sortu du, bideojokoetan erabiltzen den teknologia baliatuz.
Aztarnategiak hartzen dituen 40 kilometro koadroen hiru... [+]
Erroma, K.a. 443. Lehenengoz zentsoreak aukeratu zituzten. Handik bi mendetara Errepublikako magistraturarik garrantzitsuena izango zen zentsurarena. Bost urtean behin bi zentsore aukeratzen zituzten, kontsul izandako senatarien artean.
Erantzukizun handiko kargua zen:... [+]
Antzinako erromatarrek edaten zuten ardoa gaizki egina, gorputzik gabea eta zapore desatseginekoa zela uste izan da. Baina Gante eta Varsoviako unibertsitateetako ikerlariek Antiquity-n argitaratu duten lanak uste hori bertan behera uztea eragin du.
Antzinako... [+]
Paduako (Italia) unibertsitateko ikerlari talde batek Iranen 2001ean aurkitutako harrizko ontzi txiki bat aztertu du. Zehazki, flasko barruan zeuden arrastoak aztertu dituzte, eta hainbat osagai dituela ikusi dute: hematita xehetua –kolore gorri biziko mineral... [+]
Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz... [+]
Kairoko Egiptoar Museoko Kontserbazio Zentroko ikerlariek egiaztatu berri dute Eutrema japonicum edo Cochlearia wasabi izeneko errefaua egokia eta eraginkorra dela papiroak garbitu eta kontserbatzeko. Hau da, nagusiki japoniar sukaldaritzan erabiltzen den wasabia baliatu dute,... [+]