“Artikoan izotzik gabeko uda izateak Parisko Klimaren Akordioaren helburuak lortzea zailduko du”

  • BC3, klima aldaketa aztertzen duen EAEko zentroko ikerlariek kalkulatu dute udan Artikoko izotz guztia urtzeak –mende erdirako iragarrita dagoen fenomenoa– uste baino zailago bihurtuko duela klima aldaketaren aurkako nazioarteko akordioak betetzea. Ikerlanean parte hartu duten Mikel González-Eguinok eta Sérgio Henrique Fariak azaldu digute zergatik.

Sérgio Henrique Faria eta Mikel González-Eguino, BC3ko egoitzan, Leioan. (Arg.: Aritz Loiola)
Sérgio Henrique Faria eta Mikel González-Eguino, BC3ko egoitzan, Leioan. (Arg.: Aritz Loiola)
“Gure ikerketak larritasuna eman dio klima aldaketaren arazoari, ikusten ari baikara ez dagoela hainbeste denbora”

Ikerketa egiteko Artikoari begira jartzea erabaki zenuten 2013an. Zergatik du hain garrantzi handia han gertatzen denak klima aldaketaren bilakabidean?

Mikel González-Eguino: Garai hartan jakin genuen 2012an Artikoko itsas izotzak atzeraldi izugarria jasan zuela udan, ustekabekoa. Horrek alarma eragin zien zientzialariei. Guk ikerketa hasteko beharra sumatu genuen Artikoko gertakariek planeta osoko klimari eragiten diotelako, eta ez bakarrik hartz zurien habitatei eta abar.
Sérgio Henrique Faria: Esan izan da udan Artikoa urtzeak abantaila batzuk ekarriko lituzkeela: ontzientzat bide berriak, itsaspeko baliabideak ustiatzeko aukera… Baina zer ondorio global izango du urtzeak. Zehazkiago, zer gertatuko da albedoarekin?

Zer da albedoa?

SHF: Eguzkitik datorren erradiazioa berriro espaziorantz islatzeko gaitasuna. Eta izotzak du gaitasunik handiena. Urtuz gero energia gehiago xurgatzen du Lurrak, eta horrek beroketa dakar. Beroketak, berriz, urtzea areagotzen du. Elkar elikatzen eta azeleratzen duten prozesuak dira.  
MGE: Izotza galdu ahala, aukera gehiago dago izotza azkarrago galtzeko. Klima aldaketa aztertzen duen nazioarteko zientzialari taldeak, IPCCk, iragarrita du batere izotzik gabeko lehen uda 2040 eta 2060 artean izango dela Artikoan. Lehen uste zuten hori ez zela mende amaierara arte gertatuko, baina azken urteetako datuek erakutsi dute prozesua askoz arinagoa izango dela. Datu horiek ni neu egiten ari nintzen lanarekin erkatzea erabaki nuen, jakiteko Artikoko albedoa gutxitzeak nola eragingo dien klima aldaketa arintzeko ahaleginei.

Ikerketaren emaitzak argitaratu berri dituzue. Ondorio nagusia da ahalegin horiek, gaur egun Parisko Klimaren Akordioan aurreikusita daudenak, are handiagoak izango direla uste baino.

MGE: Bai. Gure artikuluaren mezu nagusia da joera mantentzeak eta hamarkada gutxi barru Artikoan izotzik gabeko udak izateak inpaktu handia izango duela berotegi-efektuko gasen emisioen murrizketari dagokionez. Emisioak zero izateko unea bost eta hamabost urte bitarte aurreratu beharko litzateke Parisko Akordioan jasota dagoen helburu nagusia lortzeko: tenperaturaren igoera globala ez dadila izan bi gradutik gorakoa. Eta klima aldaketaren ondorioak arintzeko erabili beharko den dirutza %20 eta %60 bitartean handitu daiteke.

 

Zuen ikerlanaren ondorioek kutsu “politikoa” dute, nolabait.

MGE: Nik parte hartu dudan ikerlanetan hau da ondorio garrantzitsuenak dituena. Esaten ari garena kezkagarria da, eta jakin egin behar da.
SHF: Ikerketa honek larritasun handiagoa ematen dio arazoari. Nik ez nuen espero emaitza hain gogorra izango zenik. Diskurtsoa beti izan da “oraindik denbora dago”. Bada, ikusten ari gara ez dagoela hainbeste denbora.
MGE: Guk ez diegu politikariei zuzenean ahalegin handiagoa eskatzen, baina jakinarazi egin behar diegu gure ikerketaren ondorioen arabera Parisko Akordioaren helburuak lortzea ez dela hain erraza izango. Beroketa globala bi gradutik behera mantentzeko helburua aipatu dut, baina gainera Hitzarmenak dio ahal den neurrian tenperatura igoera 1,5 ºC ez gainditzen saiatu behar garela. Gure ondorioak argiak dira: hori lortzea dagoeneko ezinezkoa da emisio negatiborik gabe. Hau da, atmosferatik karbono dioxidoa kenduta.

Nola?

MGE: Gaur egun dauden modu bakarrak dira, batetik, basoberritze masiboa –zuhaitzak landatzea haiek karbono dioxidoa xurga dezaten–; bestetik, karbono atzemate eta biltegiratzea izeneko teknologia, oraindik zenbat kostatuko zaigun ere ez dakiguna, ez baitago hori egiten duen plantarik munduan; eta hirugarrenik geoingeniaritza, bide arriskutsua, planetaren geologia eraldatzen duen heinean.

Hiru bideak izan dira oso kritikatuak ekar ditzaketen ondorioengatik, eta benetan funtzionatuko ote luketen ere zalantzan jarri dute askok.

MGE: Hala da. Edozein kasutan, horiek 1,5 graduen muga ez gainditzeko neurriak lirateke. Garrantzitsuena bi graduena ez gainditzea da, eta horretarako emisio murrizketa azkar hasi beharko litzateke.

Hori guztia jakinda, zer iritzi duzue urteroko klimaren gailurren eta gainerako ahalegin diplomatikoen erritmoaz?

MGE: Hasteko, gogoan izan behar da azken gailurra, Marrakexekoa, Donald Trump presidente aukeratu zuten une berean egin zela, eta horrek zaildu egin zuela han zeudenek behar bezala negoziatzea. Nik uste dut arlo askotan aurrerapauso asko egiten ari direla eta hori ontzat jo behar dela, baina ez dugu emisioak murriztea lortzen, eta hori da gakoetako bat. Arazoak askoz azkarrago egiten du aurrera erantzunek baino, eta noizbait aldatu egin beharko da joera hori. Borondate politikoa behar da, eta ez hori bakarrik, baita herritarren sostengua ere.
SHF: Dena den, gu baikorrak gara. Motel gabiltza baina azkenean irtenbideak aurkituko ditugu, hasiera batean nahiko genituzkeenak ez izan arren. Hobe izango zatekeen egoera honetara iritsi ez izana, baina behin iritsita zer? Bada, garestiagoa izango da, baina konponbidea aurkituko dugu.

Inoiz baino izotz gutxiago

Erregistroak daudenetik –erabat fidatzeko moduko lehenengoak 70eko hamarkadakoak dira– ez da egon orain bezain izotz gutxiko negurik Artikoan. “2012an udako galera handiagoa izan zen”, azaldu digu Sérgio Henrique Fariak, “eta udako erregistrorik baxuena ordukoa da oraindik, baina hein handi batean izotza eskualde beroagoetara eraman zuen ekaitz baten ondorioz gertatu zen hura”.

Aurten, berriz, udako atzeraldia ez da hain handia izan, baina neguko berreskuratzea inoizko motelena izaten ari da. “Ezohikoa da eta zergatia ez dugu argi. Beharbada beroketa globala bera ari da eragozten izotza bueltatzea. Seguru dakiguna da horrek zerikusia duela Europan jasaten ari garen klima gertakari muturrekoekin: hotz handiegia, ekaitzak...”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


2025-04-02 | Nicolas Goñi
Angolan lehorteak 2,3 milioi pertsona mehatxatzen ditu, baina nori axola zaio?

Munduan gutien aipaturiko krisi humanitarioa da Angola hego-mendebaldean 2019az geroztik irauten duena. Klima aldaketak indarturiko lehorte luze baten ondorioz milioika pertsona janari eskasean edo desegokitasunean bizi dira eta ura bilatzeko ahalegin handiak egin beharrean... [+]


Aztarnak

Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Eredu inspiratzaileak martxan jartzera animatu ditu Antzuolako ikasleak Fenando Valladares biologoak

Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute

Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.  


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Muturreko beroak 2,3 milioi hildako eragingo lituzke Europan mende bukaerarako

Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.


Greenpeace-k Guggenheim museoan Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu du

Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.


2025-02-03 | Nicolas Goñi
Jendez hustutako landa eremuetara basabizitza ez da uste bezala itzultzen

Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede... [+]


Eguneraketa berriak daude