“Dena oso indibidualista bihurtzen ari da”

  • Vendetta talde nafar ekimentsuak bosgarren diskoa kaleratu du. Trilogia baten hasiera da. Lan berriak Bother izena du, ska estilora itzulera irudikatzen du are eta indar handiagoarekin, baina elektronika ere nabarmen erabiliz. Musika itsaskorra, erritmikoa eta egiazkoa transmititzen dute. Enrikko Rubiños bateria jotzailearekin hizketaldia izan dugu. 

Vendetta talde nafar boskotea. Enrikko Rubiños ezkerreko lehena da.

Jendaurrean plazaratu zenetik, 2009an,  kilometro ugari egin ditu Vendetta talde nekaezinak. Kilometro horiek bizipenak ere badira.

Motxilan daramatena han-hemenka plazaratzen ari dira. Hala, ska errotik sortu arren, boskotea beti ahalegindu da berrasmatzen eta sonoritate desberdinak lantzen: ska, rocka, latinoa, tempo erdiak, hit!-ak bihurtutako piezak..

Zergatik erabaki duzue trilogia bat egitea? Zer historia dago atzean? Zer helburu dauka?

Bideoklipen trilogia planteatzerakoan asmoa izan da ohikoa ez zen zerbait egitea: gehiago ematea, buelta bat gehiago. Bideoak ere, banaka, ikusgarriak izatea nahi izan dugu, zerbait “modernoa”, efektuekin, Bother diskoaren kasuan bezala.

Oso pozik geratu gara Taom ekoiztetxekoek egindako lanarekin. Historiari dagokionez, eta lehenengo bideoa ikusi baduzue, kapsula bat azaltzen da bertan, eskutik eskura dabilena. Horren bueltan dator trilogia. Zer gordeko ote du kapsula horrek?

“Kontzertuetara joateko ohitura ekarriko nuke nik atzerritik; adin guztietako jendea batzen da ikustera eta dantza egitera”

Nola egituratuko duzue trilogia?

Lehenengo bideoa kalean da azarotik. Aurkezpen berezi bat egin genuen Bilboko Kafe Antzokian, bertan hiru bideoak ikusi ahal izan ziren. Beste biak aspalditik eginak daude, eta bigarrena aurki askatuko dugu. Hirugarrena aurrerago.

Bother. Nor gogaitu nahi duzue?

Kontzientziak astindu nahi ditugu, bakoitzaren pentsamenduak. Jendeak pentsatu, mobilizatu eta inplikatu egin behar du gizartean. Gaur egun, dena oso indibidualista bihurtzen ari da, gizarteak ez du erreakzionatzen.

Zer datorkizu burura lehenengoz Bother lanaren sorkuntza eta garapenean pentsatzean?

Izugarrizko lan pila urtebete eskasean. Talde askok konposatzeko eta grabatzeko etenaldi bat egiten dute, baina hori ez da Vendettaren kasua.

Guk konposatu, entseatu, bideoak grabatu eta lan hori guztia, biran gauden bitartean egin ohi dugu normalean, etenik gabe. Gogoko dugu eromen puntu hori.

Diskoaren estetika futurista eta apokaliptikoa da. Zer irudikatu nahi izan duzue, beldurrean oinarritutako estatu poliziala?

Ufa! Ze ezaguna egiten zaidan “beldurrean oinarritutako Estatu polizial” hori, ezagunegia gauza onerako. Lehenengo bideoa ikusterakoan hori etor dakioke burura ikusleari, baina beste bi bideoei itxaron behar! [Barrez ari da].

Nire ustetan ska oinarriak gero eta pisu handiagoa dauka; kantu ia guztietan dago presente iraganeko beste estilo batzuei lekua hartuz. Zer diozu?

Arrazoi guztia duzu. Bother da Vendettaren disko guztietan ska gehien duena. Pellok eta Jabierok egiten dituzte kantuak, eta era naturalean ateratzen zaiena islatzen da diskoetan. Abesti asko genituen, baina gero bozketa egin eta denon artean erabaki genuen zein kantu sartu eta zein ez. Oraingo hau ska diskoa da zalantzarik gabe, musikak ahozko komunikazioaren bitartez transmititzeko aukera ematen digu.

Berrikuntza handiena elektronikaren erabilera da. Zer dela-eta? Bitxia da...

Kamikaze Tour birako zuzenekoetan jada elektronikarekin jolasten hasi ginen eta gustatu zitzaigun. Indarra ematen diola iruditu zitzaigun. Orduan, ska musika ukitu elektronikoekin nahastea ideia ona zela pentsatu genuen. Baina tentuz egin beharreko lana zela jakitun ginen, gehiegizkoa gerta ez zedin. Bi estiloak uztartzearen lan gogorra Pellok hartu du bere gain, oraingoan diskoaren ekoizle lanetan aritu da-eta. Oso gustura gaude emaitzarekin.

“Biran gauden bitartean konposatu, entseatu eta bideoak grabatu ohi ditugu, etenik gabe. Gogoko dugu eromen puntu hori”

Dub-ean sakontzeak edo elektronikaren dantzagarritasunak erakartzen zaituzte gehiago?

Biek. Gure disko guztietan dago eboluzioa eta dub-ean arakatzea interesgarria da. Horrez gain, ska bera nahiko dantzagarria da eta horri elektronikaren ziztadatxoa sartzen badiozu are gehiago, ezta?

No volveré, Ya no vuelve quien se va. Ya nadie vuelve al nido sin hacerlo estallar... Alde egitea, itzultzeko zailtasuna... oso presente daude diskoan. Emigrazioa, errefuxiatuak dituzue gogoan?

Bai. Jabierorena da kantu hori, berak baditu immigranteak diren gertuko lagunak. Denak dakigu migranteen egoera oso gogorra dela aspalditik: ematen zaien trataera ez da egokia, ez gizartearen aldetik, ezta erakundeen aldetik ere. Ez dugu oroimenik, ez dugu gogoratzen gure aitona-amonei, arrazoi bat edo besteagatik, migratzea tokatu zitzaienekoa.

Asko bidaiatzen duzue... Zer aurkitu duzue kanpoan? Zer ikasi edota ekarri dezakegu kanpotik?

Kontzertuetara joateko ohitura ekarriko nuke nik atzerritik. Berdin du, areto batean, plaza batean edo etxe okupatu batean den. Frantzia, Suitza eta Alemanian, esateko, adin guztietako jendea joaten da kontzertuak ikustera, eta dantzatzera. Latinoamerikan kontzertuak nola bizi dituzten ikaragarria da: oso sutsuak dira, futboleko hooliganak dirudite. Argentinan ikaragarria da publikoa kantuan ikustea, eta dantzan, ufa! Oilo ipurdia jartzen zait oroitzean.

“Elektronika eta ska uztartzearen lan gogor hori Pellok hartu du, diskoaren ekoizle lanetan aritu da eta”
 

Euskal Herria eta euskal izaera askotan agertzen dira diskoan. Garena eta duguna kanpoan ere erakutsi nahia?

Edozein lekutan jotzen dugula, beti hartzen dugu kontuan nondik gatozen. Musika talde bezala konpromiso hori nahitaezkoa da. Euskal Herria zer den, euskal kultura eta izaera nolakoak diren, eta Euskal Herria non dagoen argi kokatzen saiatzen gara goazen tokira goazela, Madril izan edo Buenos Aires.

Horren haritik, Batasuna abesti berritzailea iruditu zait musika zein hitzei dagokienez. Ados zaude?

Bai, kantu bitxia eta indartsua da, batasunak ematen duen indarra dauka kantu horrek. Zuk aipatutako euskal izaera inoiz baino batuago izan behar baitugu kanpoko eragileei aurre egiteko.

Gero eta hizkuntza gehiago uztartzen dituzue, askotan kantu berean. Mezua biderkatu nahi duzue? Kultur aniztasuna bultzatu?

Beti nahastu izan ohi ditugu hizkuntzak, baina arrazoi duzu, disko honetan nabarmenagoa da. Asko gustatzen zaigu sonoritatean aberatsagoa delako, eta horrek mezua biderkatzen laguntzen badu, hobe!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2025-02-21 | Iker Barandiaran
Bizi aske

Bidai on bat
Braulio
Autoekoizpena, 2024

-----------------------------------------------------

Nik ez nioke talde bati Braulio izena jarriko; eta seguruenik inork gutxik hasiko luke lan bat sei minutuko iraupena duen kanta batekin. Baina hauei parra die eta horri esker... [+]


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


2025-02-14 | Iker Barandiaran
Nire ama-hizkuntza feminismoa da

Ultra
La Furia
Baga Biga, 2024

---------------------------------------------------------

Cascanteko La Furia-k bosgarren diskoa plazara atera du. Mimoz eta erraietatik, berarentzat funtsezkoak diren osagai horiekin, prestatu du honako pozima, pozoitsua eta aldi berean... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Raimundo El Canastero taldearen aurkako epaiketa atzeratu dute, akusazio larriagoak egotzita

Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek. 


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Betiereko Wagner

'Tristan und Isolde' opera

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]


2025-01-30 | Iker Barandiaran
Gure iragan eta oinarria testuinguruan

Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025

------------------------------------------------

Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]


Eguneraketa berriak daude