Kontuak hartzen dituena; esate baterako, udal bateko kontuak aztertu eta fiskalizatzen dituen pertsona. Horixe da kontu-hartzailea, hiztegien arabera. Udal orotan eta gobernu departamentu guztietan badago lanpostu hori. Egia erran, suma genezakeen ez zela lanpostu arrunta, garrantzitsu samarra baizik, baina hori da hori gure okerraren handia!, postu hori funtsezkoa baita alde aunitzetatik begira, baita aldaketa politikoa hauspotzerakoan edo trabatzerakoan ere.
Izan ere, legealdiaren erdirantz goazen honetan, desadostasunak desadostasun eta nekeak neke, aldaketa, egia erran, bidea urratzen ari da, sendoxeago dago, eta abenduko Navarrometroak gauzak bere tokian jarri zituen, UPN eta ingurukoen etsipenerako. Cordovilla eta enparauak egunero heriosuhar erauntsika eta garrasika badabiltza ere, laukoa bizkor samar ageri da funtsezko gai aunitzetan, hori bai, non ez den euskara ageri, kontu horretan oraindik ere gehiago baitezakete bi botok hogeita lauk baino, sinestezina bada ere. Eta euskararen kontuetan ere, hara! zorioneko kontu-hartzaile zenbaiten itzala sumatzen da, edo pairatzen da, zenbait udaletan edo gobernu departamentutan gertatzen ari denari erreparatuta. Konparaziora, har ditzagun adibidetako Iruñerriko bi udal; biak ere handi, biak ere arras garrantzitsu, eta biak ere aldaketaren aldeko, erran nahi baita, alkatea aldaketa zale. Ba, berdin da osoko bilkurak euskara sustatzeko diru-laguntza hau edo hura onetsi izana; berdin da euskal elkarte batekin hitzarmena egitea erabaki izana; berdin da euskararen aldeko neurriak onartu izana; berdin da… zeren eta, erabakia lege ororen bedeinkazioekin hartua izanagatik ere, hantxe agertuko baitzaio alkate jaun-andreari harako kontu-hartzaile haietako bat, eta “ez!” erranen dio, eta ez dio bide emanen udalak erabakitakoari, erabakiaren mamia legearekin bat ez datorrelakoan. “Aizu, udal idazkaria ez da zure iritzi-kide; legea alde dugu” kexatuko zaio alkatea edo kasuan kasuko zinegotzi arduraduna, eta kexari argudioak jarraituko zaizkio: “UPN alkatetzan zegoenean, antzera jokatzen zen bertze gai batzuetan, eta zuk ez duzu sekulan kontrako iritzirik agertu, ez duzu deus eragotzi, aitzitik baizik”. Alferrik, ordea. Kontu-hartzailearen bedeinkazioa jasotzen ez den bitartean, dena geldirik egonen da edo izugarri atzeraturik. Eta udaletan nola, Gobernuko zenbait sailetan ere halaxe, ez sinestekoa badirudi ere. Galdetu, bertzenaz, euskarari bide emateko eratua den erakunde ofizialean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]
Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]
Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]