Errutinak betiko moduan jokatzera garamatza, zergatik eta nola bizi garen zalantzan jarri gabe. Hilekoa jaisten zaigunean jarraitu behar ditugun pausoak modu batean ematera ere ohitu gara. Zer da, ordea, baginan sartzen duguna? Zer ezkutatzen da?
Tanpoiak eta konpresak erabili ohi ditugu hilekoa dugun emakumeok. Jendarteak, erlijioak, enpresek zein komunikabideek zuri eta garden –edo urdin– irudikatzen dute finean odola dena, emakume orok bizitzen duen prozesua desnaturalizatuz, isilean eraman beharreko lotsatzeko moduko zerbait delakoan. Are gehiago, naturarentzako zein osasunerako kaltegarriak diren osagaiak dituzte produktuok.
Tanpoiak eta konpresak zuriztatzeko produktu kimikoak erabiltzen dira, dioxina tartean, kloroa duen osagaia. Tanpoien zeregina baginan dagoen guztia xurgatzea da, ez odola bakarrik. Hala nola, infekzioetatik (emakumeetan hain zabaldua dagoen kandidiasi infekziotik, esaterako) babesten gaituzten PHa eta fluxu baginala ere xurgatzen dituzte. Behin erabiltzekoak dira eta ezin dira birziklatu. Datu bat ematearren: urtean batez beste 3.000 milioi tanpoi eta konpresa erabili eta botatzen dira Espainiako Estatuan.
Badira, ordea, bestelako hautu bat egin nahi duenarentzako alternatibak: Hilekoaren kopa (Mooncup izenekoa da ezagunena) eta konpresa berrerabilgarriak, esaterako. Garbiñe Tolosa donostiar artisaua gaiarekin eta bere gorputzarekin kezkatuta hasi zen konpresa berrerabilgarriak egiten: “Ama izan nintzenean hasi nintzen pardelak ekoizten. Ez genuen zaborra sortu nahi, haurraren osasunak kezkatzen gintuen, bere azala ukituko zuten produktuak organiko eta naturalak izatea nahi genuen. Berriz ere hilekoa izaten hasi nintzenean urrats bera eman nuen, inguruan ez zegoelako horrelako eskaintzarik”.
Horrela, bere marka sortu zuen Tolosak duela sei urte: Maripuri Tijeritas. Inguruan inork ez zuen horrelako produkturik eskaintzen eta behar horri erantzuteko hasi zen lanean. “Behin hasita, beste mota bateko kontsumoa planteatzen duzu: lokala, ekologikoa, kalitatezkoa, iraunkorra, osasuntsua, biodegradagarria...”, dio. Konpresa hauek barnealdean kotoi organikoa dute eta kanpoaldean ehun transpiratzaile eta iragazgaitzak.
Ekonomikoki garestiak dirudite hasieran. Konpresa batek 13 euro inguru balio du eta egunero sei bat beharko lirateke. Hilekoaren koparekin uztartuz erabili daitezkeela dio Tolosak. 85-100 euro inguruko kostua ekarriko luke, baina lau bat urtetarako baliogarriak dira. Tanpoi eta konpresekin 75 euro inguru xahutzen dira urtean, Tolosak egindako kalkuluen arabera.
Higienea eta garbitasunaren inguruko aurreiritziak hautsi ditu: “Konpresa berrerabilgarrien kasuan, usaina odolarena berarena da; sintetikoek dauzkaten produktuek usain txarragoa dute. Finean garbitasun ikur bezala saltzen digute barrutik zikina dena”. Gainera, erosoak, iraupen handikoak eta politak direla esaten digute. “Prozesuaren jabe bihurtzen gaituzte”.
Horren guztiaren aurrean “kontzientziaz eta koherentziaz” jokatzea aholkatzen du artisauak: “Erabili eta zaborretara botatzea oso erraza da, baina gure ekintzen jabe ere bagara; janzkera, elikadura, zaborra, errespetua, osasuna, baloreak. Gure jarrera da, finean, planeta hau ez suntzitzeko dugun bide bakarra, gure bidearen erantzule izatekoa”. Horretarako aurreiritziak suntsitu eta kontsumo propioen jabe izateko beharra azpimarratu du. “Behin hasita bizitzako esparru guztietara hedatuko duzu”.
Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.
Igeriketa, patinetean ibiltzea eta irakurtzea gustuko ditu Leire Manzanares Etxeberriak (Donostia, 2005). Garapenaren nahasmendua dauka eta Zereginak Ikasteko Gelan (ZIG) dago. Gurasoekin batera informazioa bilatzen aritu da ikasten jarraitzeko aukerak aztertzeko, baina oztopoz... [+]
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua aurkeztu du azaroaren 7an Donostian. Azala, ilea eta gorputzeko hainbat atal garbitzeko eta zaintzeko behar ditugun produktuak guk geuk egiteko argibide eta informazio osoa ematen du liburuak. Auzi hau ez da azalekoa,... [+]
Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]
Xumea, alaia eta energia handikoa da Olga Garate (Iruñea, 1964). Bizikletan ibiltzea dauka pasio eta familia da bere lehentasuna. Erizain laguntzailea da, eta lana “izugarri” gustuko duen arren, behin betiko lanerako ezintasuna eman diote, minbizi kronikoa... [+]
Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]
Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]
Sentsibilizazio saioen, hitzaldien eta sare sozialen bidez aktibismo antikapazitista egiten du Juncal Cepedak (Irun, Gipuzkoa, 1986). Txikitan ez du erreferente desgaiturik izan, eta besteei laguntzeko eta erreferenteak sortzeko egiten du dibulgazioa. Sare sozialen bidez,... [+]