2015eko irailean, Durangaldeko hainbat eskoletako gurasoek Berton Bertokoa ekimena sortu zuten. “Gure Platera Gure Aukera kanpainatik abiatuta, elikadurarekin kezkatuta geunden gurasoek elkartzea erabaki genuen”, azaldu digu Alex Azpirik. Berton Bertokoaren bultzatzaile bakarrak ez dira guraso elkarteak, ordea. Eskola kontseiluetako hainbat partaide ere elkartu dira mugimenduan.
Eskoletako jantokien gaineko eztabaidan iritzi anitzak daudela jakitun, ekimenaren bultzatzaileek hasieratik adostasun minimoak bilatzearen aldeko apustua egin dute, ahalik eta indar gehien biltzeko asmoarekin. “Zerbaiten kontra egin beharrean, umeen garapenerako egokiena denaren alde egitea da gure ideia”, dio Azpirik.
Asmo hori erdigunean jarrita, lau puntuko manifestua osatu dute:
1. Umeek elikadura osasuntsurako eskubidea dute.
2. Elikadurak kantitatean ez ezik, kalitatean ere egokia behar du izan.
3. Hurbileko eta sasoiko produktuak dira umearen garapenerako egokienak.
4. Produktuek beren propietateak mantentzeko, momentuan bertan prestatu behar dira.
Manifestu hori hartu eta guraso elkarteetara joan ziren atxikimendu bila. Eskualdeko bederatziren babesa lortu zuten.
“Jantokietan bertako eta sasoiko elikagaiak erabiltzeak ekarriko lituzkeen onurak ez dira haurren garapenera mugatzen: inguruko lehen sektoreko ekoizleak bultzatuko lituzke, bertako ekonomia indartu, gure kultura mantendu, kutsadura murriztu…”. Onurak agerikoak lirateke, Azpirik azaldu bezala.
Guraso elkarteen babesa jaso ondoren, ekoizleengana jo zuten ekimeneko kideek. EHNE sindikatuaren, ENEEK nekazaritza ekologikoko elkartearen eta Durangoko merkatu plazako baserritarren babesa jaso zuten lehenik. Hezkuntza eragileen atxikimendua lortu zuten gero: BIGE, EHIGE, Sortzen eta Ikasle Abertzaleak; eta sindikatuena azkenik: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta UGT.
Gizarteko alor anitzetatik babes zabala jasota, lanean jarraitzeko indar nahikoa badute Berton Bertokoa ekimeneko kideek. “Berton bertoko produktuak gure jangeletan prestatuak izan arte, lanean jarraituko dugu”.
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]
Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]
Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta... [+]
Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]
Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]
Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]
Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]