“Mediterraneoan gertatzen dena ez da drama, krimena baizik”

  • To Kyma. Rescat al mar Egeu dokumentalaren zuzendaria da Arantza Diez (Bartzelona, 1975) eta egunotan Lesbos, a cor obert liburua aurkezten ari da. Lesboseko bizipenak azaldu ditu, kazetaritza-kronika baino zerbait gehiago izan nahi duen liburuan.

"Errefuxiatuen gaiaz galdera egokiak egiten dituen kazetaririk ez dago". (Arg.: Arantza Diezek utzia)

Noiz eta nola suertatu zitzaizun Lesbosera joateko aukera?

To Kyma. Rescat al mar Egeu (To Kyma. Erreskatea Egeo itsasoan) dokumentalaren harira, David Fontseca zuzendarikideak egin zidan proposamena. Sekulako aukera iruditu zitzaidan, garai hartan Lesbosen gertatzen zena isilpean zegoelako oraindik, eta noski, aurkikuntza ikaragarria izan zen.

Zer aurkitu zenuen hara iritsitakoan?

Joan aurretik gertatzen ari zenaz asko irakurri nuen. Murgilketa moduko bat egin nuen. Gogoratzen dut Lesbosi buruz Time aldizkariak atera zuen zenbaki berezi bat. Baina hara iritsi nintzenean ikaragarria izan zen. Argazkiak eta hitzak motz gelditzen dira hango krudelkeria bizitzean. Itzuli nintzenean nire dieta mediatikoa erabat aldatu zen. Kataluniako aktualitate politikoaren inguruko interesa galdu nuen erabat, eta oraindik ez dut berreskuratu.

Zenbateraino aldatu da testuingurua urtebete honetan?

Aldaketarik handiena martxoan Europar Batasunak eta Turkiak sinatu zuten itunak ekarri zuen. Argi dago Turkian 8.000 lagun ateratzea ahalbidetzen zuten mafiek segurtasun indarren babesa zutela. Izan ere, itunaren ondoren eten da jarioa. Jendea iristen da oraindik ere, baina inolaz ere ez 2015eko urrian, ni han nintzenean, iristen ziren bezainbeste.

Zein iritzi duzu itunaz?

Legez kanpokoa izateaz gain, tamalgarria da gizakion bizitzekin salerosketa egiten duelako. Tira, ez da berria, Espainiako hegoaldeko muga-eredua esportagarria da: Espainiak Marokori ordaintzen dio jarioa eteteko. Han berdin gertatu da eta horrek milaka laguni zigorra ekarri die. Mugak jartzea ez da sekula irtenbidea eta jatorrizko arazoa mantentzen den bitartean jendeak eskapu egiten jarraituko du. Oso larria da: ez gara salgaien zirkulazio askeaz ari, baizik eta pertsonen zirkulazio askeaz, eta hori Nazioarteko Giza Eskubideen Adierazpenean, Genevako Hitzarmenean eta Europar Batasuneko araudiaren erraietan jasota dagoen oinarrizko eskubidea da. Inpunitateak ez du mugarik.

Arantza Diez Lesbosen, ‘To Kyma. Rescat al mar Egeu’ dokumentalaren grabazioan.

Nola da posible Europar Batasunak egoera honen aurrean urratsik ez egitea?

Oraintxe 62.000 lagun daude Grezian harrapatuta. Horietako 16.000 uharteetan, Egeo itsasotik iritsi dira Turkiaren eta EBren arteko itunaren ondotik. Beraz, euren estatusa atxiloketa administratiboa da. Gainontzeko ia 50.000 errefuxiatuak, aldiz, Greziako iheslarientzako eremuetan daude. Testuinguru horretan, harrigarria iruditzen zait Europa, denbora honetan guztian, irtenbiderik aurkitzeko gai ez izatea.

Izan ere, han eta hemen, hamaika hiri prest daude aspalditik milaka errefuxiatu jasotzeko. Baina hori ez da gertatuko Europak jarrera aldatu arte. 

Tira, oso polita da babes-hiri bilakatzea, baina horrek gero egiazko presioa eragiten badu. Haratago joan behar dugu. Katalunian, Espainiako gainontzeko hainbat txokotan bezala, hamaika hiritako udalak lanean ari dira, noski. Hala ere nik indar falta ikusten dut. Elkarte interesgarri asko ari dira norabide horretan lanean, baina presioa gizartetik jaio behar da, ondoren presio politiko bilakatu eta herri erakundeetatik autonomikora, eta autonomikotik estatuko erakundeetara iritsi arte.

Zein iritzi duzu kazetaritzak errefuxiatuen inguruan egin duen jarraipenaz?

Autokritikoa naiz eta onartu behar dut nik neuk askotan terminologia desegokia erabili dudala. Errefuxiatuen krisiaz hitz egiten dugu, krisia gizartearena edo Europar Batasunarena denean. Mediterraneoan gertatzen dena ez da drama, baizik eta krimena. Ezinbestekoa da gai guztietan, baina honetan bereziki, kazetariok hitz egokiak erabiltzea gure lana zuzentasunez egiteko. Eta kazetariok egin dugu kale, ez hedabideek.

Kazetaritzak zer egin dezake?

Galdera egokiak egiten dituen kazetaririk ez dago. Europar Batasuneko hedabideetan, nazioarteko sailetako kazetariek ez dute interesik erakunde publikoetako politikariek beren erantzukizuna onar dezaten. Nola da posible oraindik ere ez jakitea Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko itunaren ondoren Greziak zenbat pertsona deportatu duen? Edo nola da posible informaziorik ez egotea Europan desagertu diren 10.000 haurren inguruan? Kazetaritza da oraintxe botereak erantzukizuna bere gain hartzeko dugun baliabide bakarra, eta zoritxarrez, hedabide garrantzitsuenetako kazetariek ez dute beren lana egiten.

Nolako harrera izan du Lesbos, a cor obert (Lesbos, bihotza irekita) liburuak?

Tirada txikia izan du oraingoz, katalanez baitago bakarrik. Gaztelaniaz ere idatzi nahiko nuke, historia zabaltzeko modukoa iruditzen zaidalako. Beraz, oraintxe, saldutako kopuruak baino, irakurri duen jendearen input-ak jaso ditut bakarrik. Eta asko gustatu zaie. Irakurterraza da eta askok esan didate hunkitu direla...

Kontatzeko beharra

“Lesbosetik itzuli nintzenean nire izatearen zati bat gelditu zen han. Bizitzarekiko ikuspegia aldatu zitzaidan erabat. Nik zurekin kafea hartzen dudan bitartean pentsatzen ari naiz, adibidez, han sorosle talde bat ari dela patera batean doazen 1.000 lagun erreskatatzen. Baina, zoritxarrez, han gertatzen dena ez da ezagutzen kazetariok azaltzen ez badugu. Eta nik, kazetari naizen heinean horretaz idazteko beharra dut erraietan”.


ASTEKARIA
2017ko urtarrilaren 22a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Amanda Verrone
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-12-12 | Gedar
Europako hainbat herrialdek eten dituzte siriarren asilo-eskaerak, al-Assaden gobernua erori ondoren

HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.


2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


2024-09-04 | Reyes Ilintxeta
Isa Egiguren
“Libiako kostazainen eta mafiakoen artean ez dago alde handirik”

Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]


Aita Mari ontziak 34 pertsona salbatu ditu Mediterraneoan

Igandean egin du erreskatea  Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]


Gutxienez hamaika hildako eta 64 desagertu Mediterraneoan astelehenean bi ontzik izandako ezbeharretan

Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.


Itsaso zabalean migranteak ontzitik botata ito dituzte Greziako kostazainek, BBCren arabera

Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


Eguneraketa berriak daude