Yasmine Motarjemi aditu bipilak aurre egin dio Nestlé ahalguztidunari

  • Yasmine Motarjemik borrokan dirau jakien alorrean munduko lehen multinazionala den Nestléren kontra. Auzitan azken sei urteotan enpresaren elikadura segurtasunerako zuzendari zenetik jazarri zutelako, lanik gabe utzi eta teknikari moduan izen ona zikindu dioten arren, Motarjemik ez du amore eman nahi korporazioaren inpunitatearen aurrean, ez du onartzen elikadura bidezko hainbat infekzio zigorrik gabe utziz jendeen kutsadura berriak ez saihestea.

Laurent Gillieronen argazkian, Yasmine Motarjemi Lausanneko (Suitza) epaitegien atarian, bere auzia ikusi den egunetako batean. “Zergatik gertatu da zaldi okelaren eskandalua? Zergatik izan da hain handia? Zergatik gertatu da Volkswagenen kutsadurarena? I
Laurent Gillieronen argazkian, Yasmine Motarjemi Lausanneko (Suitza) epaitegien atarian, bere auzia ikusi den egunetako batean. “Zergatik gertatu da zaldi okelaren eskandalua? Zergatik izan da hain handia? Zergatik gertatu da Volkswagenen kutsadurarena? Inork ez duelako aurretik salatu, bazekien inork ez duelako hitz egin. Gizarteak ez bagaitu sostengatzen nirea bezalako egoeran gaudenok, hitz egiteko gai diren beste adituak ere isildu egingo dira”.

Lanceur d’alerte” deitzen diete frantsesez, “alertador” gaztelaniaz, “whisteblower” ingelesez... eman dezagun egun batean erabakiko dela euskaraz alerta jotzaile bataiatzea honako pertsona, talde edo erakundeak: arrisku edo eskandalu baten aurrean alarma deia egiten dutenak, horrekin eraginez arauen aldatze, eztabaida edo mobilizazio kolektiboa. Gehienetan gizakia, ekonomia, gizartea, edo ingurumena mehatxatzen duten gauzak aurkitu dituztelakoan eskuzabaltasunez gaia jartzen dute erakunde ofizialen, elkarteen edo hedabideen eskuetan, batzuetan beren hierarkiaren iritziaren kontra.

Bere burua alerta jotzaileen hedabidetzat duen Le Mur des Insoumis [Intsumisoen Horma] webguneak elkarrizketa egin berri dio Yasmine Motarjemiri, jendeari azaldu diezaion bere kasua: “Esne kutsatua: Inork ez dio galdetu Nestléri ea zer egin duen arazoa berriro gerta ez dadin“.

Izan ere, Motarjemik sei urte daramatza borrokan Nestlék Suitzan daukan zuzendaritza zentralaren aurka, hor elikadura segurtasunerako zuzendari zenean jasandako jazarpena salatzeagatik. Ez du onartu enpresa utzi eta isiltzearen truke eskainitako kalteordaina, multinazionalak eragindako giza kutsadura arazoak ez daitezen geratu argitu eta konpondu gabe.

Yasmine Motarjemi OME Osasunerako Mundu Erakundeak 1990ean kontratatu zuen, zientzialari ezaguna izanik elikadura segurtasunean lan egin zezan. Elikagaien infekzio toxikoak zaintzeko arduradun izendatu zuen OMEk, hau da, jakiek bai mikrobioz edo bai gai kimikoz jasan ditzaketen pozoitzeak gainbegiratzeko. Munduko gobernuei aholkuak ematen zizkien elikadura segurtasun aferetan eta enpresen segurtasun programak ere zaintzen zituen.

OMEko arduradun zelarik Nestlérekin elkarlan batzuk egin zituen Industrial Council for Development Gobernuz Kanpoko Erakundearen bitartez. Gero, 2000. urtean elikadura segurtasunerako zuzendaritza eskaini zion Nestlék.

Konpainian sartu zelarik, fite ohartu zen ezagutza mailan dena zihoala ongi Nestlén, dokumentazio guztia O.K. zegoen, gehitu beharreko deus gabe. Aldiz, segurtasun planak praktikara eramaterakoan aurkitzen hasi zen hutsuneak, fabrika batean langile gutxiegi, beste batean hornitzeko prozeduretan akatsak... Esaterako, haurren janarietarako erabakitako bitamina eta beste osagaien kopuru arautuak produkzioan nola frogatzen ziren galdezka hasita, hutsuneak zeuden. “Batek esaten zidan, ‘bada hogei urte ez dugula hori frogatzen’ eta abar, eta nik ezin nituen nire lanak eskatzen zituen kontrolak sinatu”.

Bere lana izanik konpainiaren produkzio prozesuetan beharrezko aldaketak eragitea, ardurak kentzen hasi zitzaizkiola ohartu zen laster. Lehen arazo larriak 2002an hasi zitzaizkion.

Urte hartan bi haur itotzear ibili ziren Frantzian P’tits Biscuits gailetak irentsi nahian. Urte hartan, hala ere, denetara 30 haur gehiago larri ibiliak ziren bizkotx horiekin munduan. “Berehala gaileta horiek kontsumitzeko adina igotzea eskatu nuen, gauza ez baita umeak hiltzen hastea kontrolak ezartzen hasteko, hori eta gehiago eskatu behar diogu Nestlé bezalako konpainia bati”.

Hasieran goiko buruzagiek gomendioak kontutan hartu zizkioten arren, Motarjemiri arazoa zaildu zitzaion Nestlék Frantzian zeukan elikadura segurtasunerako zuzendaria, hain zuzen urte horietan guztietan produktu susmagarriak baimentzen aritu zena, Suitzara eraman eta ipini zutenean Motarjemiren gaineko arduradun. Hor hasi zitzaizkion errepresaliak, epaitegietan jazarpen profesionaltzat salatu dituenak.

Edo isildu edo zigorra nozitu

Motarjemik ohartarazia zuen Nestléren haurrentzako produktuek bitamina eta mineral dosietan zeukaten kontrolik ezaz. Baina fabriketako produkzio buruek ez zituzten oharrok kontutan hartu eta kalkuluak berritu nahi, batzuen eta besteen gutxieneko eta gehieneko edukien mugak aspalditik ezarrita zeudela argudiatuz.

Arazoari aurre egiteko lan talde bat osatzea lortu zuen, baina emaitzarik gabe. 2005ean Txinan gertatukoak erakutsi zuen Motarjemik salatuak ez zirela kontu ahulak: Nestlék esne-hauts sorta osoak erretiratu behar izan zituen dendetatik, iodo gehiegi edukitzeagatik. Nestléko buruek ez zuten gertatuarekin ikasi, ordea. 2006an konpainiaren quality manager berri izendatu zuten  Roland Stalder, Motarjemik salatu duenez “OME bezalako osasun erakundeen arauak mespretxatzen dituen gizona“.

Segurtasun krisi gehiago gertatzen ikusia da. 2005ean Nestlé-Purinak aflatoxinaz kutsatutako pentsua janda zientoka katu eta zakur hil ziren Venezuelan. 2008an Ukrainako ekilore-olioaren afera gertatu zen, hori olio mineralekin faltsutu eta kutsatzeagatik. 2010ean, horrelakoak saihesteko kontrolak zorroztea eskatzen zuen zientzialari izarra kaleratu zuen Nestlék eta bere ekipoa desegin, argudio mingarri hau erabiliz: “Guretzako elikadura segurtasuna gauza garrantzitsuegia da inoren huts egiteak barkatzeko. Horregatik iritsi zaigu Yasmine Motarjemi baztertzeko ordua“.

Denborak ematen duen urruntasunetik, dio Motarjemik: “Herritarrok askatasun osoa uzten diegu Nestlé bezalako enpresa handiei, horregatik daukate horiek inpunitate osoa. (...) Arazoen berri ematen duen edonor, ni bezala, berehala pertsegitzen dute. Eta jazartzeko estrategiarekin ez badute pertsona suntsitzea lortzen, orduan kale gorrira botatzen dute, lan berri bat aurkitzeko zailtasunekin. Gaur egun [60 urte dauzka] ez naiz lanean ari nire bizimodua irabazteko, baizik eta jendearen kontzientzia ernarazi eta ulertarazteko zer ari den gertatzen”.

Nestlék arazo nagusia ez du aldatu, antza, eta enpresaren auditoria egiten duena bera da konpainiaren elikadura segurtasuna kontrolatzen duena. “Azkenean, produktu bat toxikoz kutsatuta dagoela jakingo da jendeak gaixotzen hasitakoan, eta orduan esango dizute ‘abisatu herrialdeko agintariei’. Baina prebentzioa ez da jendeak noiz gaixotuko zain egotea gauzak aldatzeko”.

2008an Nestlék eta beste konpainia batzuek melaminaz kutsatutako esnez gaixotu ziren 300.000 ume Txinan. Aurretik, 2007an, melaminaz kutsatutako pentsuz erituak ziren katu eta zakur asko AEBetan. 2009an bakterio hilgarri batez kutsatu ziren 77 jende AEBetan, bi urte geroago kutsadura beragatik 60 lagun hil Alemanian.

Nestlék asmatu zuen nola oztopatu justiziaren ikerketa: “Astakeria handiena esan dezakete lasai, badakitelako ukiezinak direla, justizia eros dezaketela, eta nirea bezalako auzi bat blokatu eta luzatu dezaketela nahi adina. Legearen gainetik daudela sentitzen dute”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura segurtasuna
Beste ‘Prestige’ bat Galiziako kostaldean? Plastikozko milioika bolatxok marea zuria eragin dute

Duela hainbat astetatik etengabe ari dira azaltzen plastikozko bolatxoak Galiziako Rias Baixaseko hondartza eta arroketan. Kargamentua abenduaren 13an galdu zuen itsasontzi batek Portugalen eta geroztik kostaldeko naturguneei ere eragiten ari da. Ekologista taldeek salatu dute... [+]


2023-09-26 | Aiaraldea
Errioxan menuetan zizare larbak izateagatik ikertzen ari diren enpresa eta Laudioko Lamuza Eskolakoa bera dira

Lamuza Eskolako Guraso Elkarteak kritikak indartu ditu, ikusita janari eskasa ekartzen dien enpresa ikertzen ari direla, Serunion.


Laudioko Lamuza Eskolako umeentzako janaria “ezin dela jan” salatu dute gurasoek

Lamuza Eskolako Guraso Elkarteak eskutitza bidali dio Hezkuntza Saileko Sailburu Jokin Bildarratzi jakinarazteko ikastetxeko umeak kexu direla janariaren kalitate eskasagatik. Gurasoek nabarmendu dute bazkaria Logroñon prestatzen dutela eta 120 kilometro garraiatzen... [+]


FoodTech vs agroekologia, nork irabaziko du lehia?

FoodTech edo elikagaien industria teknologikoak biderkatzen ari dira elikadura segurtasunaren izenean. Gainprodukzioan oinarritutako elikadura-sistema industrialaren parte izanik, onura ekonomikoa dute helburu, ez ordea elikadura-eskubidea, elikagai-xahuketa ere merkantilizatuta... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Aspartamo edulkoratzailea “balizko kantzerigeno” gisa izendatu du OMEk

Aspartamo edulkoratzaile artifiziala minbizia eragin ditzakeen substantzien artean jarri du Osasunaren Munduko Erakundeak, nahiz eta aldi berean “kontsumoa, neurrian, segurua” dela esan.


2022-06-28 | Leire Artola Arin
Baserriko lurrak iraultzeko eskuak falta dira

Begi-bistakoa da Euskal Herriko baserri tradizionalen eredua jada agortu dela, eta gero eta gehiago mugatzen ari dela folklorearen iruditerira. Azken bi hamarkadetan baserrien %70 galdu dela kalkulatzen da, eta baserritarrek zein adituek ohartarazi digute belaunaldien arteko... [+]


Gosearen geopolitika: Ukrainako gerra da azken errematea, gosetea lehendik handitzen ari zen munduan

Ezker internazionalistan klasiko bat den Centre Tricontinental elkarteak aldizkari berezia eskaini dio gosearen geopolitikari: Un système alimentaire à transformer (“Eraldatu beharreko elikadura sistema”). Gosetea, azken hamarkadetan, eten ez, baina... [+]


2020-10-16 | ARGIA
Urriaren 16an Gosearen Aurkako munduko eguna ospatzen da

1981ean Elikaduraren eta Nekazaritzaren Erakundeak (FAO ingelesezko sigla ezagunenetan) abiatutako Elikaduraren Eguna ospatzen da mundu osoan. Unanimitate itxura daukan Elikaduraren Mundu Eguna, ordea, ikuspegi ezberdinekin ospatuko dute batzuek eta besteek, berrikitan Bakearen... [+]


2020-04-05 | ARGIA
Vietnamek ez du arrozik esportatuko, bertakoei janaria bermatu ahal izateko

Covid-19a dela-eta hartu dute erabakia. Martxoaren 24 iluntzean jarri zuten indarrean eta aduanak zainduko dituzte arrozik atera ez dadin.


2020-02-24 | Noelia Estraviz
Menu beganoa Euskadiko ikastetxetako jantoki guztietan

Duela lau hilabete, Gipuzkoako ama batek  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean eta Arartekoan 3700 sinadura entregatu zituen. Bere eskaera Euskadiko ikastetxe eta ikastoletako jantoki guztietan menu beganoa jartzea zen. Orain arte, bai change.org-ren bidez  bai eskuz,... [+]


“Mitxoletak nahi ditugu”, pestizida guztiak orain debekatzeko aldarria

Urriaren 5ean milaka pertsona bildu dira Frantziako Estatuko hirurehun hiri eta herri baino gehiagotako udaletxeen aurrean, "Nous voulons des coquelicots" (Mitxoletak nahi ditugu) deialdiarekin bat egiteko. Bi urte iraungo duen kanpainaren antolatzaileek ez dute... [+]


2017-11-02 | Unai Brea
Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?

2016ko hasieratik bosgarren aldiz, Europako Batzordeak ez du lortu EBko estatu kideen gehiengoa glifosato herbizidari baimena luzatzearen alde agertzea. Indarrean dagoen baimena aurtengo abenduaren 31n iraungiko da, eta beste hamar urterako berritu nahi du Batzordeak,... [+]


E. Coli bakterioak kutsatutako haragia erretiratu dute Ipar Euskal Herriko saltokietatik

E. Coli bakterioak kutsatutako haragia topatu dute Ipar Euskal Herriko saltokietan, eta Vignasse et Donney enpresak adierazi du dagoeneko saltokietatik marka horretako eta Belliande markako haragi xehetua eta hanburgesak kendu dituztela.


Zeliakoak
“Glutenik gabea” etiketaren bila

Elikagai askotako etiketan aurkitu dugu esaldi hori azken boladan. Modan jarri da glutenik gabe jatea, adituen arabera osasuntsua ez bada ere. Aldiz, zeliakoentzat ezinbesteko dieta da, bizi osorako. Glutena ukitu duen elikagaiak ere min egiten baitie gorputzean, askotan ohartu... [+]


Eguneraketa berriak daude