Irakurleak galdezka

  • Kaixo Jakoba. Holandatik ekarritako tulipan erraboil batzuk oparitu dizkidate. Noiz landatzen dira? Bitartean, nola gorde behar dira?

    Mari Paz Martin (Irun)

Kaixo Mari Paz. Tulipanek edo idi-bihotzek (Tulipa spp) freskura maite dute. Urteko parte bero eta lehorra, uda eta udazkena, lo igarotzen dute. Lurpeko erraboila udazkenaren erditik aurrera esnatuko da. Erraboilean pilatutako erreserben bizkar emango du lorea. Ondoren lorea zimelduta hostoak luzatuko ditu eta berriro erraboila erreserbaz osatu. Uda lo pasa eta hurrengo udazkenean esnai.

Urtetik urtera gordetzeko, lurrean bertan utzi edo behin hostaia zimeltzen denean, uda hasieran, lurpetik atera eta ondo lehortu ondoren ontzi batean jaso, toki fresko, ilun eta lehor batean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galderak
Eguneraketa berriak daude