Azokara bisitari moduan joatea suertatu zait aurtengoan. Hantxe zeuden euskal kultura (udazken bueltan behintzat) emankorraren nobedade guztiak, stand bakoitzean berea. Eta bisitari guztiok kontent, poltsak eskumuturretatik zintzilik kultureta paperean sartuta, liburu eta disko artean gure euskal mikro-munduko ezagunik noiz topatuko. Baina bisitari moduan soilik ibili banaiz ere, noski, pasa naiz ARGIAko postutik azoka baino astebete lehenago iragarri zen harpidetza eredu berria zein harrera izaten ari den galdetzera.
Erantzunak emozionatu nau. Tira, erantzunak baino, erantzunek; jendeak emandako iritzi batzuk jarri baitizkidate adibide. Lagun asko gerturatu dira esanez “beti nabil ARGIAkoa egitekotan... eta orain bai!”, kanpaina berriarekin etorri zaiela berriz ere ARGIA bultzatzeko nahia burura eta gainera planteamenduak konbentzitu egin dituela. Gazte batek harpidetza egiten ari zela esan die proiektua laguntzeko gogoa duela, baina mesedez ez bidaltzeko ezer, berak gurasoen etxean irakurtzen duela eta sarean ere asko jarraitzen duela, “jada nahikoa ematen diguzue!” esanez alde egin du. Beste zenbait lagunen ahotik irtendako hitza “ausarta” izan da, honela jarraituz: “erotasuna, ez erokeria. Borondate onetik eginda dagoela ikusten da. Espero dut, jendeak eskuzabaltasunez erantzungo duela”; eta kide asko gerturatu dira esatera “ideia mundiala” iruditu zaiela, eta “ARGIAk balio horietara eraman du kazetaritza, eta orain baita proiektu osoa ere, proposamen ekonomikoa barne. Eskerrik asko”.
Harpidedun berrien zifra zehatzik ez badugu ere, lagun asko batu dira proiektura. Gainera, lehendik harpidedun direnetako inork ez du orain artekoa baino ekarpen txikiagoa egitea erabaki, eta berri guztiek proiektuari ematen dioten balioaren truke jasoko dutena kalkulatzen badugu ohartuko gara tarifa zaharrean funtzionatuta baino diru ekarpen handiagoa lortu duela ARGIAk.
ARGIArentzat Durangoko Azoka ez da salmenta puntu hutsa; Durango ARGIAzaleen harreman puntu ere bada, eta bertaratutako komunitate guztiarekin aurrez-aurre egoteko aukera ematen du. Eskerrik asko, beraz, iritzia ematera eta ARGIA proiektuarekin bat egitera gerturatu zareten guztioi.
Gaur egungo eta etorkizuneko mundua ulertzeko gakoak eskaintzen dituen ezinbesteko liburua kaleratu du ARGIAk, Pello Zubiria Kamino kazetariaren eskutik. Aldizkariaren Net Hurbil sailean hogei urtez egindako artikulu mamitsuetatik abiatuta, munduko bazter askotako krisi eta... [+]
Garbiñe Larrearen Sendabelarrek dakitena liburuak iaz izandako arrakastaren ondoren, proposamen berri batekin datorkigu aurtengoan: Sendabelar baratzea. Aurreko lanean sakonean landutako 12 sendabelar aukeratu eta horiekin baratzea sortzea proposatu digu, horretarako... [+]
Garbiñe Larreak Sendabelar baratzea argitalpena aurkeztuko du Hernanin, azaroaren 26 goizean. Egileari galdetu diogu bai loreontzietan eta bai baratzean norberak lantzeko moduko hamabi sendabelar proposatzen dituen liburuxka biribil honetaz. Maitane Gartziandiaren... [+]
Ilargia eta Landareak agendan Jakoba Errekondoren aspaldiko konplizea da Antton Olariaga marrazkilaria. 2023ko aleari ere berak jarri dizkio irudiak, eta sortze prozesuaren inguruan gehiago jakiteko, elkarrizketa egin diogu komikigile usurbildarrari. Baratzerik ez omen du, baina... [+]
Honezkero 2023. urtera begira jartzea gehitxo irudituko zaio norbaiti akaso, baina errealitatea da bi hilabete eskas falta direla urte zaharrari agur esateko. Baratzea, landareak, lorategia nahiz fruta-arbolak dituztenentzat ia ezinbesteko tresna bihurtu den Ilargia eta... [+]
Lurra herriari deika kanpainaren bigarren kolpea iritsi da. Pandemia garaian jarri zuten martxan proiektua ARGIAk eta Euskal Herriko agroekologia mugimenduak elkarlanean. Kutsatze arriskua zela-eta azokak debekatu zirenean, saltoki handiak irekita mantentzen ziren bitartean.
Urriaren 13an Alegian aurkeztuko du ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak Ilargia eta Landareak 2023ko agenda. Ilargiaren arabera datorren urtean garai bakoitzean zer lan egin azaltzen du, bai baratzean, basoan, lorategian eta fruitu-arboletan. Aurtengo agendaren gaia animaliak da,... [+]
Santi Cobosen ahozko testigantzan oinarrituta, espetxearen erretratu bat da Zigor Olabarriaren Txori Urdinak liburua. Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu ihes... [+]