Badira aste batzuk Txuma Murugarrenek ibilbideko zazpigarren diskoa argitaratu duela. Horren aitzakian aritu gatzaizkio honetaz eta hartaz galdezka, jakin nahirik zer gertatzen ari den hor, entzule gutxik –baina eskarmentu handikoek– hainbeste estimatzen duten kantautorearen sukaldean.
Ez da xanpaina bezalakoa, ez da distiratsua, ez zaitu lehen entzunaldian kateatzen. Txuma Murugarrenek Zerbait ari da gertatzen hor diskoa argitaratu zuen urriaren hondarrean. Behin grabaketa lanak amaituta, uda osoa igaro zuen kantu berriak entzun gabe, harik eta irratiko elkarrizketa batean jarri zizkioten arte: “Sentsazio ona sortu zidaten. Entzunaldi pausatua eskatzen dute, eta hori eginez gero, entzuleak pixkanaka deskubrituko ditu kantuen zirrikituetan dauden xehetasunak”, dio. Azaroko goiz eguzkitsu batez, dilistak egosi bitartean erantzun ditu galderak. Gaur ere gonbidatuak espero ditu bazkaritarako.
Zertan da aurrekoetatik desberdina Zerbait gertatzen ari da hor diskoa?
Beti saiatzen naiz diskotik diskora erregistroz aldatzen, oso desberdin ikusten ditut aurreko diskoak eta kantuak. Gertatzen da oso zaila dela barnean daukazun ikuspegi horretatik aldentzea, zure betiko ajeak agertzen dira. Kantatzeko moduak ere asko baldintzatzen du, eta ez ahotsarengatik bakarrik: silabak ebasteko modua, melodia baten barruan hitzak nola antolatzen dituzun… kantuaren ikusmoldea izan dezakezu oso desberdina, baina emaitzak beti zugana jotzen du. Dena dela, iruditzen zait disko hau aurrekoak baino narratiboagoa dela, eta melodia inoiz baino gehiago apartatu dudala. Letretan, ostera, nire mamu guztiak agertzen dira. Kantatzerakoan bezala, idazterakoan ere erregistro bat gailentzen zaio bakoitzari.
Alferrik deitoratzea kantuak hala dio: “Denborak jipoitzen zaitu uste baino gehiago, biluztu eta umildu, zure egiazko tamainara egokitu”. Disko osoan mantentzen duzu antzeko tonua. Bizitzak zeure tokian jarri zaituela sentitzen duzu?
Zalantzarik gabe. Bizitzak jartzen zaitu zure tokian inolako errukirik gabe, pixkanaka konturatzen zara zure mugak non dauden, eta zure ametsak egokitzen dituzu bizitzak erakusten dizun mugara. Batzuek horri deitzen diote amore ematea, beste batzuek diote tristea dela, baina hori onartzea oso aberasgarria da. Gainera, ez dago beste biderik. Jakina, onartu daiteke mila modutara: bizitzak zurekin nahi duena egin dezan utziaz, edo, tira, pixka bat aurre eginez, helmuga horiek ez guztiz baztertuz, berrituz eta egokituz baizik. Azken batean, horrela aurkitzen da norberaren “esentzia”, ameskeriak baztertuz, eta mamira joz. Bizitzak txorakeria asko kentzen dizkizu burutik.
Zerbait gertatzen ari da hor kantuan, nire irudi barregarri bat ematen dut, gauzak oso serio hartu dituen gizagaixo bat
ageri da”
Txumak garai batean baino txorakeria gutxiago ditu buruan, beraz.
[Barrez] Nik txorakeriak buruan beti eduki ditut, dauzkat, eta edukiko ditut. Uste dut sendaezina dela hori.
Eta umorea non gelditzen da hemen? Pentsatzekoa da gaztetako ametsak erori zaizkionaren begiradan ironia azalduko dela, norbere buruari barre egiteko joera bat, bizitza lasaiago hartzekoa…
Bai, eta badago hori. Zerbait gertatzen ari da hor kantuan, adibidez, nire irudi barregarri bat ematen dut, gauzak oso serio hartu dituen gizagaixo bat ageri da. Horregatik ematen dio izena diskoari, hor agertzen direlako alde ilunak, ezkutatu nahiko zenituzkeen txorakeria guztiak, larunbat gauean egindako ergelkeriak, igande goizean damutzen zaizkizunak.
Behin baino gehiagotan esan izan duzu entzule eskarmentuduna eskatzen dutela zure kantuek. Zer da hori?
Zaila da esaten. Izan daiteke musika kontzienteki entzun duen pertsona bat. Inkontzienteki denok entzuten dugu. Musikaz inguratuta gaude, azken aldian gorrotagarri eta guzti bilakatu zaigu: musikarekin egiten dugu lan, musika entzuten da igogailuetan, musika jartzen dute hipermerkatuetan –eta batzuetan zurea, ikaragarria izaten da hori–. Horregatik aipatzen dut entzule heldua: ez zentzu kronologikoan, baizik eta ariketa kontziente bat egin duelako eta ikasi dituelako gauza batzuk. Entzule helduak, musika bestelako sentsibilitatez entzuten duenak, errazago estimatuko du nik egindako ahalegina.
Zenbat dira entzule horiek?
Euskal Herriak harrobi handia dauka.Talde eta proposamen oso interesgarriak ateratzen dira, jendeak badauka nozio musikal sakon bat. Ez dut esaten euskal musika oso ondo ezagutzen dutenik, ze hemen badago muga handi bat, azken urteotan areagotu dena: erdal mundua eta euskal mundua bizkarrez bizkar bizi dira. Euskal musikak ez du interesik sortzen erdal munduan, eta horrek kezkatu egiten nau. Baina euskal musika entzuten ez duen jendearen artean ere badira entzule zorrotz askoak.
Duela gutxi Facebooken azaldu zenuen kontzertu batean gertatutakoa: zuek jotzen ari zinetela, pareko batzuk isildu gabe hizketan eta oihuka aritu zirela. Oso minduta ematen zenuen.
Batzuetan jasanezina da, zer esanik ez zeure zeurea sentitzen duzun zerbait egitera bazoaz. Rock and rolla egingo banu, ziur asko dantzan arituko ziren. Kontua da nire musika entzun egin behar dela, eta jendearen arreta lortzea zaila dela garaiotan. Jendeak ezin dio zerbaiti arreta jarri hamar minututik gora. Denak izan behar du hiper-motza, eta hiper-arina. Murtxikatuta irenstekoa. Eta batez ere: edukaziorik ez daukagu. Interesatzen ez bazaizu, joan zaitez, eta utzi ni bakean. Kontzertua entzutera joan denak ere ezin du lasai gozatu, hor dagoelako DBHkoak diruditen heldu umetuen koadrila bat. Kontzertua antolatu duena ere gaizki sentitzen da, gauzak antolatzeko gogoa joaten zaio. Kate bat da dena. Halako egoerak askotan gertatzen dira, baina egun hartan bereziki nazkatuta nengoen.
Nola saihestu horrelakoak?
Hasteko, kontzertuetan sarrera jarriz, entzuleen hautaketa egiteko. Bestalde, ezin duzu edonon jo, bilatu behar dira leku goxoagoak, entzulearen arretari hobeto eusten diotenak. Musikari asko dabil gai honekin kezkatuta, beren buruari galdetuz ea merezi ote duen kontzertuak ematea. Ni ere fase horretan nago. Kontzertu onen ostean gustura etxeratzen zara, baina esandakoa, batean kale, bestean bale. Oso nekagarria da, eta azkenerako galdetzen diozu zeure buruari: zuzenekoetatik zer ateratzen dut? Urduri ibiltzea, rollo txarra, sekulako ajea? Orduan, diskoak egingo ditut, moldatuko naiz sarean zabaltzeko, eta kito.
Hala zenioen testu hartan: “Utz dezagun dena Anaia Handiaren eskuetan (…). Guk ez dugu esfortzurik egin behar, eman diezagutela haiek telebista-irrati-egunkari-magazinetatik (…). Hain da nekagarria pentsatzea!”. Anaia Handiaren eragina horrenbestekoa al da?
Zalantzarik gabe. Begira, interneteko lehen urteetan boom bat izan zen blogekin. Denek egiten zuten blog bat, eta sarrera luzeak idazten zituzten, landuak, hitzak eta irudiak nahasirik, bideoren bat ere bai tarteka… eta jendeak irakurri egiten zituen. Orain, 140 karaktereko mikroipuinen lehiaketak egiten dira. Ez dut esaten hori egin behar ez denik, oso datu adierazgarria dela baizik. Dena kontzentratu dugu. Demaseko informazio anabasa honen ondorioz dakigu denetik pixka bat baina ez gara ezertan sakontzeko gai. Panorama pobretzen ari da. Norberak ez badu hartzen bestelako jarrera aktibo bat Twitterren irakurri eta idazteaz gain, nekez aterako du atarramentu onik.
Autogestioa ere ez da arazo guztiak konponduko dituen formula magikoa”
Eta ze toki egiten dio Anaia Handiak Txuma Murugarreni?
Uste dut badaukadala toki bat. EITBko irrati kateetan entzuten da nire musika. Eta garai batean Goenkaleko tabernan ere jartzen zuten [barrez]. Badakigu ze irizpideren arabera funtzionatzen duten Gaztea-k eta abarrek, baina batzuetan tokatzen zaie euskal musika ere sustatzen dutela frogatzea, eta hor sartzen gara gu. Gu gaude makillaje gelan. AEBetan edo Espainian nik egiten dudanak izan zitzakeen merkatu nitxo hobeak, eta agian izan zitekeen “errentagarria”. Euskal Herrian beti egongo da entzungo zaituen frikiren bat, baina beti ibiliko zara prekarietatean.
Euskal literaturan Tropela izenez bataiatu zituen Jon Alonsok egun idazle kanonikotzat jotzen diren horien –Atxaga, Saizarbitoria, Sarrionandia eta abar– ondorengoak, 1954. eta 1972. urteen bitartean jaioak. Askotariko idazleak dira, elkarrekin zerikusi gutxikoak. Gauza bakarrak batzen ditu: ez dute lortu beren aurrekoek adinako aitorpena, dirdira eta hedabideen onarpena. Zilegi al da paralelismoa musikarekin? Hitz egin al daiteke Ez Dok Amairuren ondorengo euskal kantautoreen tropelaz?
Bai, hitz egin daiteke. Begira: Joseba Irazokik behin esan zidan gu garela klase ertaineko musikariak. Alegia, tropel hori. Esaten da krisialdi ekonomiko honetan klase ertaina izan dela gehien ahuldu dena. Guk egiten dugunerako badago erreferente nagusi bat: Ruper Ordorika. Eta gure merkatua oso mugatua denez, bizpahiru erreferente hartzen dira, eta gainontzeko guztiak lekurik gabe gelditzen gara.
Musikari ona ez ezik, musikari mediatikoa ere izan beharra dagoelako egun?
Seguru. Baina mediatikoa izateko baliabideak eduki behar dira. Pentsatzen aritu naiz gai honetaz: prekarietateak prekarietatea dakar. Guk, adibidez, zuzenekoak hilean behin ematen baditugu, ezin dugu luzaz entseatzen aritu, ez delako errentagarria gero kobratuko ditugun 300 euro horiek guztion artean banatzea. Eta kontrataziorako dauzkagun baldintza prekario horiek ekartzen dute emaitza prekario bat. Mediatikoa izateko baliabiderik ez baduzu ikusgarritasun txikia lortuko duzu, eta ezin diozu denbora gehiago eskaini daukazun aurreikuspena txikia delako, eta horrek berriz ekarriko du ikusgarritasuna txikia izatea… Dena sorgin gurpil bat da. Gainera, zuzenekoetarako taldea behar baduzu, entsegu gelan kantuak zutik jarri behar dituzu aurrena, eta ezin duzu hori egin gaur, eta hurrengo hilabetean beste kontzertu bat dagoenez berriz talde osoa bildu… Ez daukanak ez dauka. Orain, fase horretan nago: zuzenekoekin jarraituko dut ala ez? Egitekotan, nola egingo dut? Formula bat izan daiteke: diskoa ateratzen badut urrian, urritik martxora emango ditut zuzenekoak. Baina lortzen ez baditut hogei data, ez dut bat ere egingo.
Zenbateraino interesatzen zait niri banaketa eta fabrikazioa kontrolatzea? Kantuak sortzeaz gain, diskoa grabatzeaz gain, badut denbora nire diskoaren banaketa eta abarrak egiteko?”
Bururatzen zaizu prekarietatearekin amaitzeko formularik?
Hara, Indonesiako Flores irlaren adibidea jartzen dut askotan. Homo floresiensis bezala bataiatu zutenaren hezur batzuk agertu ziren han. Ikaragarri txikia zen, metro eskas neurtzen zuen. Hasiera batean pentsatu zuten nanismoa zeukala. Gero konturatu ziren ezetz, guztiz osasuntsua zela. Kontua da espezie hura txikiagotu egin zela irla hartako baliabide apurrak hobeto baliatzeko. Bada gure kultura ere nanizatu egin da, Homo florensiensis-a bezala. Lehen bost musikari joaten ginen kontzertuetara, orain hiru besterik ez sarri, eta batzuetan bakarra. Antzerkian, antzera: lehen sekulako atrezzoa eta argi ekipoa eramaten zen, egun bi foku eta kartel bat. Bost aktoreko obretatik, bi aktore izatera. Zer egin genezakeen? Askok diote Eusko Jaurlaritzak diru laguntzaren bat eman beharko lukeela, Frantziakoaren antzeko zerbait: musikariek egiaztatzen badute lan jakin bat egin dutela, jasotzen dute kopuru bat. Ez zait asko gustatzen ideia hori. Uste dut Eusko Jaurlaritzaren edo gobernu baten esku-hartzea nahiko arriskutsua izan daitekeela, tentuz egiten ez bada. Askatasuna edo aniztasuna moztu dezake. Agian nire maniak dira, baina ez naiz oso fio boteretik datorrenaz.
Kulturgileek beraiek hasi behar ote dute beren ekonomia propioak sortzen?
Hor dago aukera, diskoa autoekoitzi eta zerorrek zabaldu. Egia da hori eginez askatasun gehiago izan dezakezula, zure lanean esku-hartze handiagoa, prozesuaren urrats guztiak kontrolatuz. Baina ez dakit. Zenbateraino interesatzen zait niri banaketa kontrolatzea? Zenbateraino fabrikazioa kontrolatzea? Kantuak sortzeaz gain, diskoa grabatzeaz gain, badut denbora nire diskoaren banaketa eta abarrak egiteko? Oso aldapa gora egiten zait. Jendeak dio: dena zuk zeuk egiten baduzu, gutxienez inbertitutako dirua itzuli egiten zaizu beti. Ados. Baina horretarako egin behar dut? Gastatutako dirua berreskuratzeko? Kontu hori guztia oso ondo dago, are gehiago, nik ere ziur egunen batean probatuko dudala. Baina autogestioa ere ez da arazo guztiak konponduko dituen formula magikoa.
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Pucciniren Il Trittico
Nork: Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Opera Abesbatzak.
Eszena zuzendaria: Paco Azorín.
Bakarlariak: C. Álvarez, A. Blancas, M. Berti, C. Isotton, K. Mattila, A. Ibarra, S. Esparza eta I. Hotea.
Non: Bilboko Euskalduna... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset ekoizpenak, 2024
------------------------------------------------
Komiki jantzi vintage-arekin, rock-and-rollaren hastapenaren eta Gerra Hotzaren bizipenak bete-betean bizi izan zituzten belaunaldiko pertsonaia batzuen akorduan,... [+]
Astelehenean Manbij hiria hartu du Turkiaren babesa duen SNA Siriako Armada Nazionalak. Kurduen iraultzaren erreferente nagusia da Kobane, bertan garaitu zuten Estatu Islamikoa taldea orain zortzi urte, Rojavako Iraultzari hasiera emanez.
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.
Ciudad de Polvo
Sal del Coche
Humo Internacional, 2022
-----------------------------------------------
Tira, jada bukatu denez Gramsci zitatzeko moda, ekarri dezakegu lerro hauetara oportunismo akusaziorik gabe. Are gehiago Sal del Cochekoek ere hala ekartzen badute:... [+]