Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean antolatutako ARGIAren ‘Trantsizioak’ erakusketa eta haren inguruan prestatutako ekitaldiak oraintxe bukatuta, kontatu didate tarte bat hartu dutela hiriburuko harpidedunekin solasaldi txiki bat izateko. Nola bizi dute Araban ARGIA? Nola ikusten da Araba ARGIAtik? Komunitate baten parte sentitzen al dira?
Irudikatzen dut talde txiki bat Gasteiz dagoeneko hotzeko kaleetan. Betiko euskaltzaleak. Aspaldi samarreko harpidedunak. Pozez jaso dute ARGIAtik bidalitako proposamena, eta iritziak partekatzeko gogoz gerturatu dira zitara. “Mundua euskaratik ezagutzeko tresna” moduan definitu dute ARGIA, eta ARGIA bezala euskarazko prentsa. Eta hari horri tiraka zehazten joan dira komunitate bat. Komunitate horren parte direla sentitzen dute, ulertzen baitute sare horrek mundua euskaratik eta euskaraz ikusten duela, eta zenbait gai ezagutu eta aztertzeko ikuspegi beretik elikatzen dela.
Arabaren potentziala kontutan hartzeko ere eskatu dute. Eta ez da lehen aldia lurraldetasunaren kontuarekin gai hau ateratzen dena. Gipuzkoarzentristoi tokea. Ondo egina. Ez dut uste hitz hauekin esango zutenik, baina nik horrelako zerbait imajinatu dut: “gipuzkoarrek beren zilborretik altxa behar dute pixka bat burua, eta ingurura begiratuta jabetuko dira beste lekuetan ere lanean ari garela”. Arrazoi guztia duzue, lagunok, eta eskerrik asko tarteka belarritik tiratzeagatik.
Araban komunitatearen kontuarekin izan den lehen harremana da Gasteizkoa, eta aurrera begira lanketa honekin jarraitzea da asmoa. Estreinako saiakera harpidedunekin egin bada ere –eta esan beharra dago gerturatu nahi zuten guztiek ezin izan bazuten ere, zenbaitek emailez ere bidali dituela bere proposamen eta iritziak–, hemendik aurrerakoetan ARGIAzaleekin hitz egiten hastea da intentzioa. Geroz eta sare sendoagoa josi, geroz eta ARGIA indartsuagoa izango baitugu.
Gaur egungo eta etorkizuneko mundua ulertzeko gakoak eskaintzen dituen ezinbesteko liburua kaleratu du ARGIAk, Pello Zubiria Kamino kazetariaren eskutik. Aldizkariaren Net Hurbil sailean hogei urtez egindako artikulu mamitsuetatik abiatuta, munduko bazter askotako krisi eta... [+]
Garbiñe Larrearen Sendabelarrek dakitena liburuak iaz izandako arrakastaren ondoren, proposamen berri batekin datorkigu aurtengoan: Sendabelar baratzea. Aurreko lanean sakonean landutako 12 sendabelar aukeratu eta horiekin baratzea sortzea proposatu digu, horretarako... [+]
Garbiñe Larreak Sendabelar baratzea argitalpena aurkeztuko du Hernanin, azaroaren 26 goizean. Egileari galdetu diogu bai loreontzietan eta bai baratzean norberak lantzeko moduko hamabi sendabelar proposatzen dituen liburuxka biribil honetaz. Maitane Gartziandiaren... [+]
Ilargia eta Landareak agendan Jakoba Errekondoren aspaldiko konplizea da Antton Olariaga marrazkilaria. 2023ko aleari ere berak jarri dizkio irudiak, eta sortze prozesuaren inguruan gehiago jakiteko, elkarrizketa egin diogu komikigile usurbildarrari. Baratzerik ez omen du, baina... [+]
Honezkero 2023. urtera begira jartzea gehitxo irudituko zaio norbaiti akaso, baina errealitatea da bi hilabete eskas falta direla urte zaharrari agur esateko. Baratzea, landareak, lorategia nahiz fruta-arbolak dituztenentzat ia ezinbesteko tresna bihurtu den Ilargia eta... [+]
Lurra herriari deika kanpainaren bigarren kolpea iritsi da. Pandemia garaian jarri zuten martxan proiektua ARGIAk eta Euskal Herriko agroekologia mugimenduak elkarlanean. Kutsatze arriskua zela-eta azokak debekatu zirenean, saltoki handiak irekita mantentzen ziren bitartean.
Urriaren 13an Alegian aurkeztuko du ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak Ilargia eta Landareak 2023ko agenda. Ilargiaren arabera datorren urtean garai bakoitzean zer lan egin azaltzen du, bai baratzean, basoan, lorategian eta fruitu-arboletan. Aurtengo agendaren gaia animaliak da,... [+]
Santi Cobosen ahozko testigantzan oinarrituta, espetxearen erretratu bat da Zigor Olabarriaren Txori Urdinak liburua. Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu ihes... [+]