Siux jendeak Ipar Dakotako Standing Rocken daukan lurralde ustez autonomoan ari da jokatzen AEBetako gudu sozial handienetakoa, bere baitan biltzen dituena petrolioa ustiatzearen, klima aldaketaren eta ura eskuratzeko eskubidearen inguruko gatazkak. Baina jatorrizko herritar amerindiarrek, bizirauteko dauzkaten ezintasunak ere azaldu dira argitara. AEBetako establishmentaren agintekeria bezala.
Thanksgiving berezia ospatuko zuten milaka lagunek Standig Rockeko Oceti Sakowin eta Sacred Stone Camp kanpamenduetan. Hotzak, polizia federalak egurtuak baina, beren buruei Water Protectors (uraren zaindari) deitzen dietenen mezuei sinestekotan, borrokan jarraitzeko gogoak apaldu gabe.
Kanpaleku nagusian Judy Wicks idazle eta ostalariak 500 lagunentzako afaria eskaini zuen azaroaren 24an, berak eta beste zenbait pertsonalitatek oparitutako jakiak kozinatuz, tartean Jane Fondak bidalitako bufalo haragia. Oparigileak berak aritu ziren zerbitzari.
Wick andereak hamabostgarren urtez eskaini die Tyanksgivinga AEBetako aborigenei, horiek eskertu nahian 1620.ean Europatik etorriberriei erakutsitako eskuzabaltasuna. Gaur Massachussets den lekura iritsita, lehenbiziko negua uztarik gabe goseak pasatu behar zutenean, bertako Wampanoag jendea prest egon zen zeukaten elikagaia haiekin elkarbanatzeko.
“Geroztik –idatzi du Wickek Ecowatch gunean– tamalez eta lotsagarriki, europarren etorrerak 500 urteko genozidio eta traizioa ekarri zizkien jatorrizko amerikarrei. Akordio oro hautsia izan da orain artean, zurien espantsionismoaren mesedetan. Ipar Dakotan genozidiotik bizirik ateratakoek gaur aurre egiten diote 3.700 mila milioi dolarreko Dakota Access oliobideari, milioika herritarren edateko ura hilerri sakratuak mehatxatuz Texaseko Energy Transfer Partnersek petrolio oso sukoia garraiatzeko Missouri ibai hondotik, urratu duen oliobideari”.
1.825 kilometroko hodiak balio behar du Ipar Dakotako Bakken eremuan fracking bidez ateratako petroliotik 450.000 upel Illinoiseraino garraiatzeko, hemen lotuz AEBetako sare nagusiarekin. Obraren sustatzailea den Energy Transfer Partnersen jabea, Kelcy Warren, AEBetako aberatsenen zerrendan 372. dago eta mundukoetan 1.067. Azken hauteskundeetan estreina Rick Perry errepublikarrari lagundu dio diruz eta ondoren Donald Trumpi.
Matxinada, Twitterrez #NoDAPL traolarekin ordu oro jarrai daitekena, 2016ko udaberrian piztu zen, konpainiak erabaki zuenean petrolioak zeharkatuko zituela Missouri eta Mississippi ibaiak, Oahe aintzira eta Standing Rock siux erreserbaren lurrak.
Oliobidearen kalteak baloratzeko eta amerindiarren tribuak ez galdekatu izanagatik, nabarmenki Standing Rockeko siuxak, 2016ko apirilean EPA Ingurumena Babesteko Agentziak, Barne ministerioak eta Historiaren Babeserako Aholku Batzordeak eskatu zioten Armadaren ingeniaritza gorputzari ingurumen eraginen azterketa osoa egitea. Uztailerako militarrek txostena prest zeukaten: ibaia zeharkatzeko biderik egokiena Dakota Access zen.
Apirilean tokiko siuxen buruzagiek kanpalekua antolatu zuten, kultur ondarea zaindu eta oliobidearen kontrako erresistentzia bideratzeko. Udan zehar milaka jende osatzeraino zabaldu zen kanpalekua. ReZpect Our Water (Gure Ura Zaindu) amerindiar gazte erakundeak Standing Rocketik Washingtonerainoko martxa egin zuen, gizartea ohartarazteko oliobideak Mississippi eta Missouriko ura edateko bezala nekazaritzarako behar dutenen arriskuez.
Irailean bulldozerrek hondeatu zuten ordura arte agintariek eremu historiko eta erlijiozkotzat jotako eremua. Protestan joandakoei konpainiaren guardek zakurrak bota zizkieten, dozena erdi bat ausikika zaurituz Democracy Now! kateak zabaldu eta milioika jendek YouTuben ikusi duten erasoan. Urrian polizia eta militarrek hustu zuten kanpalekuetako bat. Azaroaren 20ko gauean poliziak ur hotzez zigortu zituen -2ºCko izotzetan makinei aurre egiten zieten herritarrak.
Sakratua, erlijioa baino gehiago
Ipar Dakotako Bakker eremua aipatzeak askori fracking deitu haustura hidraulikoz petrolioa erauzi eta garraiatzeak dakartzan kalteengatiko haserrea pizten dio. Olioa harkaitzari leherkari eta kimikoz isuri arazteak berak sortutako kutsadurez gain, garraiobidean ere istripuak gertatuak dira dagoenekoz.
2013ko uztailaren 6an, Bakkeneko petrolioa 77 bagoitan zekarren tren batek talka egin zuen gasez zamatutako beste batekin eta sutean 42 pertsona hil eta 30 eraikin kiskali zituen Lac-Mégantic hirian, Kanadako Quebecen. Oliobideetan ere istripu eta isuririk ez da falta izan urteotan. Kutsaduraren beldurraz gain, klimaren aldaketa eta erregaien kontsumoa murriztu beharra da Standing Rockera militanteak ekarri dituen beste argudio osagarria, garapen eredua aldatu beharra esan nahi baita. Gogor egin beharko dute borroka bere bizi publiko osoan klimaren aldaketari pixa egin dion Donald Trumpen aginte aldi berrian.
Amerindiarrek gatazkari eman nahi dioten dimentsio etniko eta espirituala ere ez da ahaztekoa, gizarte industrialaren umeoi gaitz zaigun arren ulertzea nolaz haserrarazi ditzakeen hainbeste oliobideak hilerri bat urratzeak.
Lehen kanpalekua antolatzeko deia egin zuen LaDonna Bravebull Allard andereak, erreserbaren ondarearen arduradunak, esan du: “380 gune arkeologiko suntsitu dituzte oliobidea egiteko, horietatik 26 justu bi ibaien inguruetan. Eremu historikoak dira, leku sakratuak ez bakarrik Siux nazioentzako baina baita Arikara, Mandan eta Iparraldeko Txeieneentzako ere. AEBetako gobernuak desegiten ditu gure eremu kultural eta espiritual garrantzitsuenak. Munduan utzi ditugun lorratzak suntsitzean, gobernuak herri bezala suntsitzen gaitu. Eremuok defenditu behar ditugu, bestela gure mundua amaituta dago, hori bezain sinplea da. Gazteek eskubidea dute nor eta zer diren jakiteko, hizkuntza, kultura eta tradizioa zor zaizkie. Petrolio konpainiari uztea desegiten gure historia, gure arbasoak, gure bihotzak eta arimak, ez al da genozidioa?”.
AEBetako agintariek edozein konpainiari Standing Rock erreserban eskua sartzeko baimenik eman aurretik bertako agintari siuxen oniritzia behar zuen, indarrean dauden itunen arabera. Allard andereak berak, duela 153 urte militar yankiek parajeotan bertan masakratu zuten tribuko kide delarik, banan bana azaldu ditzake bake aitzakiatan sinarazi eta Washintongek gero urratutako itunok. Azken finean, edozein paperen aurretik beti izan baita oinarrizko lege “Aurkikuntzaren Dotrina”, 1494tik europarrak aborigenen lurren jabe egiten dituena mundu osoan.
Irailaren 20an Standing Rockeko tribuaren ordezkari Robert T. Coulter Geneban mintzatu zitzaien Nazio Batuen Erakundeko ordezkariei, laguntza eske, AEBetako Gobernuak suntsitu nahi dituelako. Alferrik. Ikusi Interneten poliziak aktibista baketsuen kontra zer nolako munizioak darabiltzan.
Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.
Maiatzaren 12an Filipinetan egingo diren Bongbong Marcosen agintaldiaren erdiko hauteskundeek eman dezakete argibideren bat herritar xeheen artean kezka noraino errotu den begiztatzeko.
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]
AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.
Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]
Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen... [+]
Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.
Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du.
AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]
Ekitaldian, Mileik motozerra bat oparitu dio Muski, murrizketa sozialen sinbolo eta aldarri gisa.
Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Keir Starmer Erresuma Batuko Lehen ministroa. Auzi bera aipagai, ostegun honetan elkartzekoak dira ere... [+]
49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.
Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]