Irakurleak galdezka

  • Kaixo Jakoba. Baratzea txomin-belarrak irentsia daukat, hamaika aldiz jarri naiz balde batera landare honek sortzen dituen bulboak botatzen baina alferrik. Landare altuei arazo handirik ez die sortzen baina barazki baxuenei ez die hazten uzten. Zer egin nezake?

    Asier Alcedo (Ortuella)
     

Txomin-belarra, Oxalis latifolia. (Arg.: John Tann-CC By)
Txomin-belarra, Oxalis latifolia. (Arg.: John Tann-CC By)

Kaixo Asier. Txomin-belarra, Lekeitio-belarra, Bermeo-belarra, barrabas-belarra, barrabasa, potox-belarra, potro-belarra... Zenbat izen ote ditu belar honek? Denak belar txarra edo gogaikarria dela adierazten dutenak. Izen zientifikoa Oxalis latifolia du. Oso zaila da baratzetik kentzea, erabat kentzea ezinezkoa dela esango nuke. Herbizida kimikoak erabilita lurra erabat kutsatuko duzu eta denbora luzez bertan sortutako ezer ezin jan. Rotabatorra da bere lagun handiena, aipatzen dituzun lurpeko erraboiltxoak ebaki eta zabaltzen ditu. Nik uste dut barrabasarekin ezikusiarena egin behar dela eta ugari dagoen tokietan landare altuagoak izango direnak jarri eta ttikiak jartzeko edo haziak egiteko lur garbia erabili.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galderak
Eguneraketa berriak daude