Baratzegintzak eta politikak bat egin dute zure komikian. Lotura surrealista xamarra.
Jakobari entzun nion behin baratzeaz ulertzen ez duena ez dela euskaldun kultua. Zer pentsatua eman zidan horrek. Halako batean Urkulluren mitin baten zati bat bota zuten ETBn, eta bere eskuetan fijatu nintzen. Ikusten zen esku haiek gehiago probatu zutela ogi masaren leuna eta gozoa eta ez baratzearen lakarra eta zikina. Aitzur gutxi hartutakoak zirela, alegia. Eta nirekiko pentsatu nuen: “Honek ez dik baratzerik izango. Euskaldun kultua izango ote duk?”. Hortik tiraka atera zen istorioa.
Zer egin behar litzateke porruak noiz ereiten diren ez dakien lehendakariarekin?
Izan al dugu porruak noiz ereiten diren dakien lehendakaririk? Patxi López agian…? Lehenbizi Fraisoroko eskolara bidaliko nuke igande arratsaldetan, ikas ditzala lehen sektorearen oinarrizko nozioak. Gero Gasteizko Ogeta pilotalekura eraman dezatela hirutik hirura sikiera sakatzen asmatu arte (honek ez dauka baratzearekin zerikusirik, baina beti estimatzen da lehendakaria sakatzaile ona izatea). Eta azkenik, karguaren zina egin dezala Bizi Baratzea liburuaren aurrean zutunik.
Entzun dut lanpostu publikoetarako Baratzeko Gaitasun Agiria eskatzen hastea pentsatzen ari direla…
Ez naiz agiri horren batere zalea. Irakurri ditut eskakizunak eta galderak buruz ikasteko ahalmena daukanak erraz gainditzeko moduan planteatuta dago. Seguru, makina bat baratzezale zahar eta ganorazko geldituko direla atarikoan kanpoan. Nik ziurtagiri bat eskatuko nuke. Hiru tomate uzta oparo bildu dituela azken hiru udatan erakusten duena. Sulfatorik gabe, noski.
Ba al duzu baratzerik? Eta gauza bakoitza noiz erein buruz dakizu, edo amonari galdetzen diozu?
Ez dago ondo nik esatea, baina, Donostialdeako ederrena. Garaiko tomate eta piper berdeak oraintxe ari zaizkit bukatzen. Gainontzean denetik daukat: Zerbak, porruak, kalabaza ugari, tipula, eskarola… baita alberjinia ere (txiki samarrak aurten).
Zer du tomatetik Unai Gaztelumendi Arandiak?
Baratzezale on eta txarraren arteko diferentzia tomateak markatzen du. Baleko letxugak edozeini ateratzen zaizkio. Tomateak beste dedikazio bat eskatzen du, beste atentzio bat, beste taktu bat. Lasai utzi behar zaio, makilari gehiegi estutu gabe, utzi arnasa hartzen lasai. Horretantxe naiz ni tomate xamarra. Argi tomate onak dituen baratzezalearekin, zerbait badaki.
Jakoba Errekondok eta Mattin marrazkilariak Altza Porru komiki liburua aurkeztuko dute ostegunean, hilak 26, Ategorrietako (Donostia) Iturritxo jatetxean, 19:00etan.
Baratzea gaitzat hartuta Jakoba Errekondok eta zortzi marrazkilarik egindako Altza Porru komiki liburua aurkeztu da urtarrilaren 4an Hernaniko Biteri Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Ainara Azpiazu Axpi hernaniar irudigilearen Arian Arian erakusketaren barruan egingo da... [+]
Altza Porrun ikusi zaitugu Jakobian eraikineko jabe, intxaurrondo bihurtzen den superheroi moduan… Ez al zaituzte gehitxo xaxatu marrazkilariek?
Ezetz esango nuke. Nik dagoeneko lagun ditut komikilari horiek, eta badakizu zer pasatzen den lagunekin… Liburu... [+]
Barazkiak supermerkatuan erosketak egiten, tabernan urtikalimotxoak edaten, Su Ta Sagar entzuten… Ez al da gehiegizkoa?
Gehiegizkoa guk daramagun bizimodu hau iruditzen zait, halako abiaduran. Itxuraz, komikian barazkiek mundu kaotikoa adierazten dute, baina... [+]
Altza Porrun parte hartu duzun arren, komiki-kontakizun osorik ez duzu egin gainontzeko marrazkilariek ez bezala. Zentsuratu egin al zaitu Jakobak?
Banekien jakin Jakobak ni zentsuratzeko asmoa zeukala eta horregatik, neure buruari inportantzia emanez, erabaki nuen aukera... [+]
Durangoko Azokara bazatoz, ARGIAren mahaian opari berezi bat duzu zain: Mozal Legeak ARGIAri jarri zion isunari erantzunez aurten atera dugun azala, poster bihurtuta. Horrelako erasoei aurre egiteko ARGIAren indarra jendea da. Horregatik, ARGIA-jende gehiago egitea eta bakoitzak... [+]
Baratzegintzaz dakizun guztia zortzi orrialdetan sartu duzu Altza Porrun. Asko-asko ere ez zenekien orduan, ezta?
Bada, ez. Gutxi dakit eta gainera dakidan apurra segituan ahazten dut. Gogoratzen naiz amari galdetu niola baratxuriak nola erein behar ziren eta berak... [+]
Permakultura, baratze ekologiko, biodinamika eta zero zabor filosofiadun unibertsoa marraztu duzu. Jakobitentzako paradisua da!
Bai, hala da! Naturak berez, guk esku-hartzen ez dugunean, daukan perfekziorako joera irudikatu nahi nuen, horrek liluratzen nau. Gaur egun atzetik... [+]
Baratzeaz hitz egiten baino, kaka-solasean aritu zara Altza Porruko zure tartean, Asisko…
Beno, hiritarra naiz ni, oso oso iruindarra, eta familian hurbileko inor ez dut sekula baserrian izan. Orain, nire bizitza egin dudanean, lurrarekin lotura badut, baina benetan... [+]
Zer-nolako esperientzia izan da Altza Porrukoa? Bizi Baratzea liburua askotan kontsultatu behar izan duzu marrazten hasi aurretik?
Esperientzia ederra! Nik baratzean, egia esan, esperientzia zero. Edo are gehiago, zero negatibo! Baina asko ikasi dut. Baratzeak erakutsi dit... [+]
Jakoba Errekondo zure herrikidearen aurkezpena egitea egokitu zaizu Altza Porrun. Ez al da ardura potoloa?
Bai, testu txikia baina ardura handia izan da. Nabaritu dut erantzukizunaren zama nire gainean, izerdi hotza. Izan ere, pertsona garrantzitsu baten aurkezpena da, motza... [+]
IRRI BIHURRIZ heltzen diot toalla ertzetik tentatzen nauen komiki liburuari. Baratzea asko maite, bere fruituez gozatu baina praktikatzen ez dugunontzat propio egina dirudi. Zortzi marrazkilari kaletarrek iruditegi oso bat eta egungo gakoetan egindako umorea eman diote... [+]
Garaiko produktuak dastatzeko aukera izan dute hilaren 16an Karabeleko ekonekazaritza etxalde esperimentalerako gunera gerturatu direnek. Jakoba Errekondok zortzi euskal marrazkilarirekin eta ARGIArekin elkarlanean argitaratu duten ‘Altza Porru’ liburuaren... [+]
Baratzezaina ereindako lehen ilar-landarearen zain bezala daude Jakobitak liburu berriaren esperoan. Noiz aterako. Bizi Baratzea best seller-a Durangoko Azokan erosi eta hurrengo asteetan osorik irentsi zuten, eskualdean Jakobak berak hitz egin duen aurkezpen guztietara joan... [+]