Ez al zaitu sekula inpresionatu astekariko lehen orrietan agertzen den orri-biko argazkiren batek, irakurle? Ziur naiz baietz. (Hemen dituzu Asteko argazki guztiak). Bada, gehiago inpresionatuko zaitu –agian jakingo duzu eta pentsatzen ariko zara ez dizudala ezer berririk kontatzen, baina seguruenik uste baino jende gutxiagok ezagutuko du datua– jakiteak argazkilari independenteek harrapatutako irudiak direla guztiak; hau da, iturria ez dela betiko EFE edo Reuters bezalako agentzia multinazionala, irudi eta informazio salerosketarekin aberasten ari dena.
Aldizkaria berritu zenetik 48. alea izango da, eta berrogeita zortzi argazkiak independenteak izatea lortu da. Apustu sendoa egin da, noski. Kasu askotan ez da erraza izaten pil-pilean dagoen gaiaren argazki egokia bilatzea. Gainera, ARGIAn eman zaion formatuan bi orriko irudiak berak du hartzen protagonismo guztia, eta ia testurik gabe argazkiak berak hitz egin behar du gaiaz; hori da helburua.
Euskal Herriko kontuez ari garenean errazagoa izaten da normalean argazki polit bat topatzea, grafikoki adierazgarria dena eta gaian sartzen lagunduko diguna. Gaia bera ondo kontrolatzeaz gain, gertuko argazkilari gehiago ere identifikatuta izan ohi ditugu eta materiala eskuragarriago egoten da. Konplikazioak nazioarteko kontuez hasten garenean suertatzen dira sarriago. Zaila izaten da askotan agentzien filtrotik pasa gabeko irudiak eskuratzea. Baina ez da ezinezkoa, eta ARGIA argazki hauekin egindako apustuarekin demostratzen ari zaigu posible dela beste bide batzuetatik grafikoki indartsuak diren euskarriak lortzea. Zenbait kasutan izerdi asko botata eskuratutako irudiak direla? Bai, noski. Errazagoa litzatekeela irudia agentzietatik jasotzea? Ziurrenik.
Baina bide berriak irekitzen ahalegindu eta bere fruituak ematen ikustea ederra da, ederra den bezala egiten ari garena kontatu eta plazaratzeko aukera izatea.
Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?
Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu. Formato oso berezia du: plegatutako orri handi bat da eta zabaldu ahala poster handi bat agertuko zaigu barnean. ARGIAk sostengatzen du Bizi Baratzea... [+]
Gaur egungo eta etorkizuneko mundua ulertzeko gakoak eskaintzen dituen ezinbesteko liburua kaleratu du ARGIAk, Pello Zubiria Kamino kazetariaren eskutik. Aldizkariaren Net Hurbil sailean hogei urtez egindako artikulu mamitsuetatik abiatuta, munduko bazter askotako krisi eta... [+]
Garbiñe Larrearen Sendabelarrek dakitena liburuak iaz izandako arrakastaren ondoren, proposamen berri batekin datorkigu aurtengoan: Sendabelar baratzea. Aurreko lanean sakonean landutako 12 sendabelar aukeratu eta horiekin baratzea sortzea proposatu digu, horretarako... [+]
Garbiñe Larreak Sendabelar baratzea argitalpena aurkeztuko du Hernanin, azaroaren 26 goizean. Egileari galdetu diogu bai loreontzietan eta bai baratzean norberak lantzeko moduko hamabi sendabelar proposatzen dituen liburuxka biribil honetaz. Maitane Gartziandiaren... [+]
Ilargia eta Landareak agendan Jakoba Errekondoren aspaldiko konplizea da Antton Olariaga marrazkilaria. 2023ko aleari ere berak jarri dizkio irudiak, eta sortze prozesuaren inguruan gehiago jakiteko, elkarrizketa egin diogu komikigile usurbildarrari. Baratzerik ez omen du, baina... [+]
Honezkero 2023. urtera begira jartzea gehitxo irudituko zaio norbaiti akaso, baina errealitatea da bi hilabete eskas falta direla urte zaharrari agur esateko. Baratzea, landareak, lorategia nahiz fruta-arbolak dituztenentzat ia ezinbesteko tresna bihurtu den Ilargia eta... [+]
Lurra herriari deika kanpainaren bigarren kolpea iritsi da. Pandemia garaian jarri zuten martxan proiektua ARGIAk eta Euskal Herriko agroekologia mugimenduak elkarlanean. Kutsatze arriskua zela-eta azokak debekatu zirenean, saltoki handiak irekita mantentzen ziren bitartean.
Urriaren 13an Alegian aurkeztuko du ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak Ilargia eta Landareak 2023ko agenda. Ilargiaren arabera datorren urtean garai bakoitzean zer lan egin azaltzen du, bai baratzean, basoan, lorategian eta fruitu-arboletan. Aurtengo agendaren gaia animaliak da,... [+]
Santi Cobosen ahozko testigantzan oinarrituta, espetxearen erretratu bat da Zigor Olabarriaren Txori Urdinak liburua. Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu ihes... [+]