Ku Klux Klanen babesa duenak ordezkatu du AEBetako lehen presidente beltza

  • Donald Trump multimilionarioa bilakatu da Amerikako Estatu Batuetako 45. Presidente, askoren ezusterako. Trumpek ez du inoiz ardura publikorik izan, bere hautagaitzak alderdi barruan zatiketa eragin du, aho bilorik gabe mezu xenofobo argiak plazaratu ditu, sexu erasoak egiteagatik dozena bat emakume baino gehiagoren salaketak jaso ditu, nazioarteko eragile, alderdi eta herritar askok bere buruaren parodia gisa ikusi dute... baina bere garaipena argia izan da.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Halere, ondorengo datuak ere azpimarratu behar dira: demokraten hautagai Hillary Clintonek orotara Trumpek baino 222.000 boz gehiago lortu ditu, eta Trumpek ez du irabazi milioi bat biztanle baino gehiago duen hiri bakar batean ere. Mundu osoan  errepikatzen den binomioa da: landa eremua eta hiria aurrez aurre.

Mexikoko etorkinei kriminalak eta bortxatzaileak deitzen ekin zion Trumpek hauteskunde kanpainari 2015ean. Hauteskundeak irabazi ostean hartu duen lehen erabakietako bat izan da “aurrekari penalak” dituzten paperik gabeko etorkinak kanporatzea. Mexiko eta AEBen arteko muga “indartuko” du aurrena, eta horren ondoren erabakiko du gainerako paperik gabeko etorkinekin zer egin. Gai honetan Barack Obamaren marka onduko duela dirudi. Izan ere, Bakearen Nobel saridun eta AEBetako lehen presidente beltzak hiru milioi lagun baino gehiago deportatu ditu bi legegintzaldietan. Xenofobia eta klasismoa hauspotzen ari  diren Europako alderdiak pozik agertu dira Trumpen etorreraz. Poloniako presidente Andrzej Duda eta Marie Le Pen ultraeskuindar frantsesak izan dira lehenak Trump zoriontzen, eta honek garaipenaren ostean aurrez aurre jaso duen lehen politikari europarra Nigel Farage izan da, Brexitaren bultzatzaile nagusi izan den UKIP xenofoboaren burua.

Halere, Ku Klux Klanen moduko taldeen babes publikoa jaso duen hautagaiaren garaipena ez du arrazakeriak edo sexismoak soilik azaltzen. John Steppling antzerkigileak gordin azaltzen duenez, “liberalen akats nagusia izan da Trumpek faxismoa ekarriko zuela pentsatzea, baina ez dira jabetu faxismoa dagoeneko hemen zela”. Azken urteotan –Obamaren politika neoliberalak barne– nabarmen pobretu diren ehunka milaka lagunen ezinegona ondo bideratzen asmatu du Trump magnateak. Status Quo eta egungo sistemaren funtzionamenduarekin nazkatuta dagoen jende saldoaren ezinegona eskuinak bideratu du. Beste behin ere. “Aberatsa pobreen defentsan” kontraesana berriz gailendu da bestelako aukera faltaren aurrean. Trumpi aurre egiteko demokraten kanpaina eta hautagaia ezin okerragoak izan dira. Trumpen “alternatiba“ Wall Streetek ondu, babestu eta sustatutako hautagai bat izan da: Hillary Clinton. Eta horri gehitu behar diogu demokraten barruan hautagaitzak sortu duen ezinegona. Primarioetan Bernie Sanders garaile izan zen zenbait estatu garrantzitsuetan, laku handien gerrikoan– Michigan, Wisconsin eta Indianan– adibidez, demokratek bozen %10 baino gehiago galdu dute eta, are esanguratsuagoa dena, partaidetza jaitsi da. Clintonen aldean ezkerreko soslai nabariagoa du Sandersek, eta begi bistakoa dirudi bere alde egin zuten milaka lagun etxean geratu direla hauteskunde gauean.

Donald Trumpen aurkako prostestetako bat New Yorken

Trumpen garaipenaren “ezusteak” protestak sortu ditu AEBetako hiri askotan. Istiluak eta tiroketak ere izan dira zenbait tokitan “Ez da nire presidentea” aldarrikapenaren atzean. Trump ala Clinton, kapitalismoaren bi aurpegiren artean erabaki beharrak berriz utzi du ezkerra jokoz kanpo. Mendebaldeko ezkerreko alderdi gehienek “Gerraren Erreginaren” alde egin dute, “aukera ez hain txarra” omen zenaren alde. Eta AEBetan bertan ere aldeak ageri dira ezkertiarren artean. Honatx bi adibide. Batetik, Angela Davis: “Jende beltzaren lehentasuna Trump geldiaraztea da. Ez naiz Clintoni ez diodala boza emango esateko bezain nartzisista”. Eta bestetik, Mumia Abu-Jamal: “Trump baldin bada clintondarren neoliberalismoa garaitzeko ordaindu behar dugun prezioa, hala bedi”. Bipartidismoaren joko arauek ezkerra jokoz kanpo utzi dute atzera ere, eta datozen lau urteetan gatazka eta talkarik ez da faltan izango AEBetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donald Trump
2025-03-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bagram, guraria eta arrandia nahikoa ez direnean

Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen... [+]


Lur arraroak nahi ditu orain Trumpek, baina ba al dago halakorik Ukrainan?

AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]


2025-02-26 | Roser Espelt Alba
Trumpen ispilua

Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]


Musker eta Tranpa

Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]


Larunbatean hiru bahitu askatuko dituela baieztatu du azkenean Hamasek

Su-etena hausteko arriskua erreala izan bada ere aste guztian zehar, adostasun batera iristeko bidean dira bi aldeak: bahitu gehiago askatuko lituzke Hamasek, laguntza Gazara sarrarazteko bidea ez oztopatzeko "promesa" egin duelako Israelek. Arabiar Ligako herriek... [+]


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Trumpek Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


Trumpek berriz esan du palestinarrak Gazatik kanporatu behar direla: “Zergatik nahiko lukete itzuli?”

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bisitarekin batera egin ditu adierazpenak AEBetako presidenteak, Etxe Zurian. Zerrendan bizi diren 1,8 milioi palestinarrak Egipto edota Jordaniara lekualdatzea proposatu du.


2025-01-27 | Leire Ibar
Dozenaka mila palestinar Gaza iparralde suntsitura itzultzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-16 | El Salto
Amazonek bat egin du olatu ultrarekin, eta pertsona LGBTQ eta beltzen eskubideak babesteko politikak apaldu ditu

Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.


Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude