Jainkoen lurralde galdua, gaurko pobreen etxe

  • Egipto, K.a. 2500. V. dinastiako faraoi Sahurak lehen espedizioa bidali zuen Punt erresumara, idatziz jasotako lehena behintzat. Hurrengo dinastiako Pepi II.ak ere itsasontzi bat bidali zuen Egiptoar Inperioaren hego-ekialdean omen zegoen lurraldera. XI. dinastiako Mentuhotep III.ak ere agindu bera eman zuen. Baina espediziorik ezagunena XVIII. dinastiako Hatsepsut erregina-faraioaren garaian egin zen, Inperio Berriaren hasieran, Deir el-Bahariko tenpluako erliebeetan xehe-xehe deskribatuta gorde dena.

Egiptoar espedizioa Punt herrialdera iritsi zenekoa irudikatzen duen erliebea, Hatsepsut faraoiaren garaikoa, Deir el-Bahari tenpluan.
Egiptoar espedizioa Punt herrialdera iritsi zenekoa irudikatzen duen erliebea, Hatsepsut faraoiaren garaikoa, Deir el-Bahari tenpluan.

Punt Hathor jainko-jainkosaren lurraldea eta Rak lurrean zeukan etxea zen. Goizero eguzki-jainkoa hantxe jaikitzen zen, mundua argiz betetzeko. Ta-netcher esaten zioten egiptoarrek, “jainkoaren lurraldea”, alegia, eta paregabeko aberastasunak zituen: intsentsua, mirra, ebanoa, urrea, malakita...

Hatsepsut Egiptoko tronuan luzeen egon zen emakumea izan zen, K. a. 1479tik 1457 arte. Eta Punteko espedizioa agintaldiaren une gorena izan zen. Lehorretik nahiz itsasoz abiatu zen espedizioa, hainbat gurdi eta 24 metro luze ziren bost ontzi Punteko agintarientzako opariz bete ondoren. Besteak beste, Hatsepsut erregina eta Amon jainkoa elkarrekin irudikatzen zituen eta granito arrosazko bloke bakar batekin zizelkatua zegoen estatua erraldoia eraman zieten lurralde joriko biztanleei. Bidaia oso arrakastatsua izan zen. Bizirik zeuden 30 zuhaitz eraman zituzten bueltan, gero Deir el-Bahariko tenpluaren atarian landatuko zituztenak; palmondoak eta sikomoroak besterik ez zituen herrialdean, bestelako zuhaitzak ondasun preziatuak ziren. Gainera, mirra, ebanoa, bolia, “urre berdea” (malakita), intsentsua, animalien larruak, txakurrak, babuinoak eta bestelako tximuak eraman zituzten gortera.

Punteko Ity erregina eta Parehu erregea xehe deskribatu zituzten espedizionarioek; hangoek egiptoarrek baino azal ilunagoa zutela esan zuten, adibidez. Baina lurralde miragarriaren kokapenik ez zuten zehaztu, eta gaurdaino ez da Punten arrasto arkeologikorik identifikatu. Adituen ustez, egungo Sudan, Somalia, Eritrea, Etiopia eta Djibuti inguruan egon zitekeen. Beraz, Ra jainkoaren etxe oparoa zena planetako eremu txiroenetakoa da egun.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egiptologia
Mizerinok eztabaida piztu du

Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz... [+]


Wasabia papiroak garbitzeko

Kairoko Egiptoar Museoko Kontserbazio Zentroko ikerlariek egiaztatu berri dute Eutrema japonicum edo Cochlearia wasabi izeneko errefaua egokia eta eraginkorra dela papiroak garbitu eta kontserbatzeko. Hau da, nagusiki japoniar sukaldaritzan erabiltzen den wasabia baliatu dute,... [+]


Esfingea haizeak zizelkatu zuen

New Yorkeko Unibertsitateko ikerlari talde batek esperimentu bat egin  berri du, Gizako esfingearen materialak eta eraiki zuten garaiko baldintza klimatikoak imitatuz.


Eternitatearen usaina

Antzinako Egipton, momifikazio prozesuan, zenbait organo ontzi kanopotan sartzen zituzten, eta hainbat substantziaz osatutako baltsamoak erabiltzen zituzten horiek kontserbatzeko.


Gela Berdeko hegaztiak

Duela 3.300 urte inguru, Meritaton printzesa, Akhenaton faraoiaren eta Nefertitiren alaba zaharrena, Tell al-Amarnako Iparraldeko jauregian bizi izan zen.


Rosetta harria etxera!

 Egiptoar arkeologo talde batek Rosetta harria Egiptora itzultzeko eskaera egin dio British Museumi.


2021-04-28 | Ander Perez
Maria Luz Mangado. Egiptologoa
“Zerbait aurkitu arte beti ibiltzen gara fikzioaren eta errealitatearen arteko marran”

Orain dela 3.400 urte inguru eraikitako hiri baten arrastoak aurkitu ditu arkeologo talde batek Luxorren, Egipton, Nilo ibaiaren ertzetako batean. Amenhotep III faraoiaren garaiko hiria da (k.a. 1390-1352), haren semeak, Akenaton faraoiak hiriburu berri bat sortzeko atzean utzi... [+]


Ramses II.aren bidaia Parisera

Le Bourget (Île-de-France), 1976ko irailaren 26a. Ramses II.a faraoiaren momia zeraman hegazkin militarrak lur hartu zuen.


Antzinako Egiptoko ogia dastatzen

Sorbonako Unibertsitateko Adeline Bats ikerlariak arkeologia esperimentaleko proiektu bat gauzatu berri du: ogia antzinako egiptoarrek bezala egitea lortu du, tresna, prozesu eta lehengai berberak erabiliz.


Egiptoar tratamendu ginekologikoa

Antzinako Egiptoko hainbat papirotan jasota dagoenez, arazo ginekologikoak arintzeko asmoz, fumigazio baginalak erabiltzen zituzten, baina orain arte, idatzizko erreferentzia horiez gain, ez zen horren froga fisikorik aurkitu.


Nilometroak ekonomia aurreikusteko

Nilometroak Nilo ibaiaren ibilgu naturaletik hurbil eraikitzen zituzten era askotako eskalak ziren: eraikin konplexuak ziren batzuk, beste batzuk putzu soilak edo harrian zulatutako eskailerak. Antzinako Egipton, basamortua zeharkatzen duen Nilo ibaia funtsezkoa zen nekazaritzan... [+]


Zerua, burdina eta uteroa

Hiru kontzeptuok aztertu eta antzinako egiptoarren sinesmenekin lotu ditu Brown unibertsitateko (AEB) Victoria Almansa Villatoro egiptologoak (Journal of Egyptian Archaeology).


Emakumeak historian
Nitokris existitu zen?

Egipto, K.a 2162 edo 2191. Nitokris faraoiaren bi urteko erregealdia amaitu zen eta, hala, VI. dinastia amaitu eta Egiptoko lehen tarteko aroa hasi zen.


Zazpi urte segundo baterako

Nesiamon duela 3.000 urte inguru Karnakeko Amonen tenpluan jardun zuen apaiz egiptoarra izan zen eta haren momia Leedseko (Ingalaterra) museoan egon da 1823az geroztik.


Janaria nola gorde duela 3.000 urte

Alexandriatik 75 kilometrora dagoen Tell Abqain aztarnategian, Ramses II.aren garaian (K.a. 1279-1213) eraikitako gotorlekuaren arrastoen artean, zerealak eta beste jaki batzuk kontserbatzeko bi biltegi aurkitu dituzte.


Eguneraketa berriak daude