Gorputza nolakoa den ikasi dugu eskolatik, eta eredu orokor horrekin identifikatzen edo ez identifikatzen. Gutxi dakigu, ordea, gorputz ez arautuen inguruan. Amaia Elortegik, izate hutsarekin, begirada zabaldu die ingurukoei, bere gorputza ikasgai izanik. Hala kontatu digu.
Amaia Elortegi, Pasai San Pedrokoa (Gipuzkoa). Euskal Filologian lizentziatua. Sukaldean aritzea, marraztea, kirola egitea, musika, dantza eta ibiltzea gustuko ditu. Urte eta erdi zuenean bakteria batek septizemia eragin zion, odoleko infekzioa. Odol “gaizto” horrek gorputzeko lau adarrei eragin zien, hanka eta besoei. Burua ere adar bat denez, hari ere eragingo ziola uste zuten.
Infekzioak baldintzaturik pasa zuen haurtzaroa: “Hurbilekoek uste zuten bizirik ateratzekotan, egoera begetal batean geratzeko izango zela; ez zuten nigatik deus ematen”. Hilabete eta erdiz egon zen koman, baina bizirik irten zen. Buruan ez zuen jasan kalterik, gainera.
“Informazioa bildu eta gaixotasuna tratatzeko leku baten bila hasi zen familia. Amaren lagun bati esker Alemaniako erizain bat ezagutu genuen eta bertako zentro espezializatu baten berri eman zigun. Paper asko bete ondoren amarekin batera joan nintzen hara. Hamaika ebakuntza inguru egin dizkidate Alemanian. Horiei esker egun gauza asko egiten ditut. Nerbio asko utzi zizkidaten onik eskuetan, eta mugimendua daukat”.
Hanketako protesiekin ere oinez ibil daiteke Elortegi. Azkenaldian “nahi baino gutxiago” ibili dela dio, aditzera emanez alferkeriagatik izan dela gehiago. Hala ere, batzuetan zauriak izaten dituela kontatu digu eta ondorioz murriztu egiten dela bere independentzia.
Elortegik txikitatik ezagutu du bere gorputza horrela eta erabiltzen ikasi du. “Gauza desberdinak egiteko eskuko puntu desberdinak erabiltzen ditut eta mugimendu desberdinak egin. Bazkaltzeko lagungarriak jartzen ditut, baina idazteko, adibidez, inoiz ez dut jarri nahi izan eta nire eskuekin idazten ikasi dut. Sorbalda, kokotsa, ahoa eta hainbat euskarrirekin batera egiten ditut ekintzak”.
Baina dena ez dago bere esku. Espazio publikoan ezin du nahi bezala mugitu: “Ulertzen dut ezaugarri asko hartu beharko liratekeela kontuan, behar desberdinak baitaude. Gurpildun aulkian dagoenak autobusa har dezake, baina trena ez. Ni autobusera igo naiteke, baina zailtasunekin; eskaileraren beheko mailatik lurrera tarte handia dago batzuetan eta nik ez dut orekarik. Zutik gaudela kontuan hartuta, kartera irekitzeko zailtasunak ditut euskarririk ez dudalako lagungarri, eta jendea eta txoferra nire zain egoten dira... Txartelarekin hobeto moldatzen naiz”.
Baliabide fisikoez gain, jendarteak aniztasunean bizitzeko dituen zailtasun eta estereotipoez aritu gara hizketan. Horretaz kontziente, zera galdetzen dio askotan bere buruari: “Ni zergatik ez ninduten desberdin tratatzen?”. Airean geratu da galdera.
Elortegiren hitzetan, bizi duena tabua da neurri handi batean, eta horrek zaildu egiten du harremanak naturaltasunez garatzea, konfiantza hartu bitartean bederen, hasiera batean beste aldera begiratzen delako: “Haurrak askotan nire eskuei begira geratzen dira eta hurbiltzeko zain geratzen naiz”, dio barrez. “Horretaz hitz egiten amaitzen dugu. Errespetuz bada, finean, naturalena da eta niretzat ez da batere arrotza”.
Familia, lagunak eta irakasleak beti izan ditu ondoan. Gakoa “gehiegizko” babesa ez ematea izan dela azpimarratu du: “Irakasleak eta gurasoak beti egon dira kontaktuan eta ea zer moduz nengoen galdetzen zidaten, baina uneoro gainean egon gabe. Ez zuten nire lana egiten edo ezintasuna aipatzen. Hortaz, ez naiz inoiz desberdin sentitu”.
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.
Igeriketa, patinetean ibiltzea eta irakurtzea gustuko ditu Leire Manzanares Etxeberriak (Donostia, 2005). Garapenaren nahasmendua dauka eta Zereginak Ikasteko Gelan (ZIG) dago. Gurasoekin batera informazioa bilatzen aritu da ikasten jarraitzeko aukerak aztertzeko, baina oztopoz... [+]
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua aurkeztu du azaroaren 7an Donostian. Azala, ilea eta gorputzeko hainbat atal garbitzeko eta zaintzeko behar ditugun produktuak guk geuk egiteko argibide eta informazio osoa ematen du liburuak. Auzi hau ez da azalekoa,... [+]
Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]
Xumea, alaia eta energia handikoa da Olga Garate (Iruñea, 1964). Bizikletan ibiltzea dauka pasio eta familia da bere lehentasuna. Erizain laguntzailea da, eta lana “izugarri” gustuko duen arren, behin betiko lanerako ezintasuna eman diote, minbizi kronikoa... [+]
Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]
Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]
Sentsibilizazio saioen, hitzaldien eta sare sozialen bidez aktibismo antikapazitista egiten du Juncal Cepedak (Irun, Gipuzkoa, 1986). Txikitan ez du erreferente desgaiturik izan, eta besteei laguntzeko eta erreferenteak sortzeko egiten du dibulgazioa. Sare sozialen bidez,... [+]
Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.
Kirol ugari egin ditu Mercedes Ortega Barrenak (Bilbo, 1967); hala nola atletismoa, paddel surfa eta orain arrauna. Hondarribiko HS2 Surf Center eskolako Dragon Boat taldeko kidea da. Batik bat minbizia duten edo izan duten emakumez osaturiko taldea da. Barrenak nabarmendu du... [+]