33 ezkil estreinako nobelan, giro gris eta iluna eraiki du Miren Gorrotxategik. Ferminek gizaki-burezur bat topatzen du, baserriko lurretan ur-depositu bat jartzeko lanetan ari dela. Burezurraren auziak aspaldian izozturiko harreman zenbait biziberritzea ekarriko du: Fermin eta Karmen senar-emazteek Nestor semeari hots egingo diote; eta Nestor, bide batez, Berta neska-lagun ohiarekin jarriko da harremanetan, indusketa-lanetan jardun ohi duelako. Garizmendi baserrira garamatza gertaerak, baina, baita inguruetan kokaturiko beste espazio batzuetara ere: elizara, hilerrira eta Garizmendi-Berrira (hau da, Ferminen anaia bikiaren etxera). Geografia horretan ezkila-hotsek eta hezur-dantzek zeharkaturiko giroa sortu du, eta lur-eremu ezegonkorra irudikatu: familia-sekretuak eta iruzurrak ditu lur azpiko ur, eta mesfidantza-giroa da nagusi. Burezurraren misterioa argitu ahala, isildutako eta lurperatutako iraganak gainez egingo du Garizmendi aldean, gorpuek ur azalera nola.
Neorruralismo beltzaren bidetik jotzen du nobelak, eta 80ko hamarkadan neorruralismora hurbildu ziren nobelak dakartza gogora: besteak beste, Hamaseigarrenean aidanez (1983) nobelako apustu-giroa eta Kcappo (1985) nobelako kutsu beltza. 33 ezkil nobelan, baserri-giroaren gogortasuna islatzeko, apustuaren kultura agertzeaz gain, beste ohitura batzuk ere irudikatu dira: oinordekotza eta maiorazkoa, norgehiagoka, inbidiak eta gorrotoak, baserriko bizimoduaren eta herriko bizimoduaren arteko talka, sinesmenak eta sorginkeriak, eta abar.
Nobela honetan irakurleak ez du bidea ikertzaileen eskutik egiten, nobela beltzean ohikoa denez. Izan ere, bikote parea dabil auzia argitu nahian: maitale ohiak (Nestor eta Berta) eta ertzainak (Kortazar eta Ezpeleta); ez dago ikerketa-lerro bakar bat, beraz, eta narratzaileak gertaerak pertsonaia guztien ikuspegitik kontatzen dizkigu. Horretarako, bi narrazio-lerro eraiki dira: batean, auzia argitzeko prozesua da kontagai; bestean, aldiz, pertsonaien iraganera egiten du jauzi narrazioak. Intrigazko istorioek beti erronka handia dira: informazioaren dosifikatzean asmatu behar da, eta korapiloak modu sinesgarri batean askatu behar dira. Bi narrazio-lerro tartekatzeak, gainera, erronka areagotzen du. Bukaera aldera zenbait korapilo akaso azkarregi askatu dira, baina, oro har, ongi erantzun dio Miren Gorrotxategik erronkari, eta ederki asmatu du gertaeren puzzlea osatzen, jakin-minari eusten. Trebetasuna erakutsi du eszenak eraikitzen eta pertsonaien nortasuna apurka-apurka aletzen, baita misterio-giro hori eraikitzen ere.
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]
6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]
Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]
Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]
Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.
Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]
Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]
Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]