Estatu Pontifikalak, 1241eko abuztuaren 22a. Gregorio IX.a aita santua hil zen, eliza katolikoaren eta Erromatar-Germaniar Inperio Sainduko enperadore Frederiko II.aren arteko gatazka betean. Garai hartan Kardinalen Kolegioa osatzen zuten hamabi kardinaletatik bi gatibu zeuzkan enperadoreak. Gainerakoak zatituta zeuden, iritzi eta interes desberdinak medio. Nola lortu enperadorearen eragin zuzena saihestea eta kardinalek luze gabe aita santu berria aukeratzea?
Matteo Rosso Orsini senatariak egoerari kirtenetik heldu zion: hamar kardinalak Erromako eraikin zahar batean, erortzear zegoen Septizonio jauregian, giltzapean (cum clavis) sartzeko agindua eman zuen. Guardiak jarri zizkien, hautesleek alde egingo ez zutela ziurtatzeko. Elizako goi karguen zerbitzariei ere ez zien sartzen utzi, eta janari urritasunari Erromako udako bero itogarria erantsi zitzaion.
Bi hilabete eman zituzten baldintza estu haietan, baina ez denek. Robert Somercotes ingelesak, enperadorearen aldekoa bera, hilabete inguru besterik ez zuen egin giltzapean, irailaren 26an hil baitzen, itxuraz goseak eta beroak jota: bere aldeko kardinalek Somercotes pozoituta hil zutela salatu zuten. Baina ez litzateke harritzekoa higiene eta osasun baldintzen ondorioz gertatu izana. Beste bederatziei ez zieten haren elizkizunetara joateko irteten utzi, medikuei ere ez zieten egonaldi osoan sartzeko aukerarik eman, gorozkiak pilatuz joan ziren... Romano Bonaventura kardinala sede vacante aldia amaitu eta hilabete batzuetara hilko zen, eta heriotza itxialdi gogorrari egotziko zioten. Goffredo da Castiglione Sabinako apezpikuak are gutxiago iraun zuen bizirik.
Azkenean, Castiglione aukeratu zuten aita santu. Zelestino IV.a izena hartu zuen eta handik hamazazpi egunera hil zen, azaroaren 10ean, kontsakraziorako ere astirik gabe. Erabaki gutxi hartu ahal izan zituen, horien artean Matteo Rosso Orsini eskumikatzea.
Badirudi, luzeago bizi izan balitz, Castiglionek ere enperadorearen aldeko joerari helduko ziola. Hala ere, hori ez zitzaien axola beste kardinalei. “Ahula, ezjakina eta fanatikoa” omen zen, baina hori ere ez zen traba izan haren alde bozkatzeko. Sabinako apezpikua zaharra zen, osasun arazoak zituen, itxialdiak errematea eman zekiokeen eta, hain zuzen, horrek guztiak egin zuen bereziki papabile. Behin-behineko aita santua nahi zuten, konpromisozkoa, bide laburra egingo zuena, baina gabeziaz betetako jauregi zahar hartako ateak irekiko zizkiena.
Bigarren konklabea lehena bezalakoa izango zen beldur, kardinalek Erromatik ihes egin zuten eta ez ziren 1243ra arte itzuli. Bi urte pontifizerik gabe egon eta gero Inozentzio IV.a izendatu zuten eliza katolikoko buru.
Horrenbestez, lehen konklabea ez zen eraginkorra izan, baina handik aurrera kardinalak giltzapean sartuko zituzten aita santua aukeratzeko.
Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]
Ezpatak, labanak, kaskoak, fusilak, pistolak, kanoiak, munizioak, lehergailuak, uniformeak, armadurak, ezkutuak, babesak, zaldunak, hegazkinak eta tankeak. Han eta hemen, bada jende klase bat historia militarrarekin liluratuta dagoena. Gehien-gehienak, historia-zaleak izaten... [+]
Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.
Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte.
Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]
Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]
ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]
Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]
Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]
Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du.
Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]