Davide Cabaleirok (A Corunha, 1982) ez du familiarik gurean; erdia Galizian eta beste erdia Kuban du, aita han sortua baita. Kulturatik etorri zitzaion euskararekiko eta Euskal Herriarekiko jakingura, musikatik batez ere. Gurera etorrita, hemengo galiziar immigrazioaren dimentsioaz ohartu eta kontatu behar zuela erabaki zuen. Bertoko galiziarren historia eta historiak biltzen ari da Sitio distinto film dokumentalean, sustraiak Galizian eta adarrak gurean dituen giza talde handiarena.
Nola sortu zitzaizun Euskal Herriarekiko interesa?
Ikasle garaian, institutuan, kultura zapaldua iruditzen zitzaidalako, inguruan harresi modukoa zuena. Gaur egun internet dago, baina orduan kaseteak eta CDak zeuden. Galizian Milladoiroren eskutik Oskorri ezagutu genuen, Anton Reixaren eskutik Negu Gorriak… Euskal musikaren oihartzunak heltzen zitzaizkigun, eta hizkuntza arraro harenak...
Gurera etortzeko egin zenuen bidea euskaratik eta Irlandatik pasatzen da.
Galiziako telebistan lan egin ondoren Irlandara joan nintzen urtebetez, ingelesa ikastera, eta bertan Isaac Xubin galiziarra ezagutu nuen. Cork-eko Unibertsitatean euskara eskolak ematen zituen eta berak bultzatu ninduen izena ematera. Galiziara itzulita, ikus-entzunezkoekin lotutako ikasketak nahi nituen egin eta Katalunian egitea pentsatu nuen hasieran baina lagun batek Andoaingo eskolaren berri eman zidan eta izena eman nuen han. Bi urte Gipuzkoan eta, ondoren, beste lau urte eman ditut Bilbon.
Nola sortu zen Sitio distinto egiteko ideia?
Nire hasierako asmoa Bilboko Masustegi auzoan film laburra egitea zen, Galizian nola eraiki den erakusteko adibide ona baita. Euskal baserria ondo antolatutakoa da; Galizian berriz, galiziar feismoa dago errotua: egin eta kito. Masustegi eredu kaotiko horrekin eginda dago, favela bat da. Apurka-apurka, beste erreferentzia batzuekin mapa bat marrazten hasi nintzen, eta orain dokumental luze bihurtu da. Hemengo Galiziarren historia kontatzea eta bi herrien arteko loturak azaltzea dira helburuak, lotura sozialak eta batez ere kulturalak.
Zeintzuk dira mapa horretako mugarriak?
Asko dira. Masustegiz gain, Ezkerraldea, Errenteria... Trintxerpe galiziarrak jasotzeko sortu zen. Arrantzaren bidez hizkuntza berezia sortu da, adibidez, Galiziako portuetan “txo” entzuten da, eta Ondarroan “amarra peixe”. Kulturarekin lotuta, Oiartzun aipa daiteke, Concha Murgia oiartzuarra Rosalía de Castroren amaginarreba izan baitzen, Manuel Murguiaren ama. Laudion komunitate indartsua dago, egun ere. Barakaldon, galiziar zentroaren inguruko 347 etxebizitza euren ekimenez eraiki ziren, O barrio dos galegos delakoan. Astero enpanada eta gainerako gauzak Galiziatik ekartzen dituzte kamioi batean.
Nola deskribatuko zenuke Galiziaren eta Euskal Herriaren arteko harremana?
Intimoa, hurbila. Historia pertsonalak, jendearen esperientziak, itzelak dira. Ondarrutar gazte batek, adibidez, bazekien bere aitona galiziarra zela baina gehiagorik ez. Ikertzen hasi eta konturatu zen bere koadrilako gehienak jatorri galiziarrekoak zirela. Hirugarren belaunaldikoa izanik, bere jatorrizko familiaren lorratza galdua zuen, baina aitonaren herrira joan eta familia aurkitu zuen.
60ko hamarkadan iritsi ziren galiziar etorkin gehienak.
Bai, baina baita askoz lehenago ere. Ondarroan guda baino lehen, eta Barakaldon 1901ean sortu zen galiziar zentroa, Europako lehena, ordurako galiziar kopuru handia baitzegoen Ezkerraldean eta meategietan. Gallartan 1860an jada baziren galiziarrak.
Nolakoa izan da galiziarren integrazioa gurean?
Egun ezberdina da, baina lehenengo belaunaldiarentzat gogorra izan behar zuen oso. Tren batera igo eta ezezagunera bidean: Zaragozara, Donostiara… Eurentzat leku ezberdina behar zuen derrigorrez, sitio distinto bat. Errealitate ezberdina sortu zuten, ghetto bat, hemengoentzat ezberdina zen giro bat. Baina beste ikuspuntu batetik begiratu zitzaien hemen, ez baitziren lanera etorri bakarrik, motxilan sartuta beraien kultura eta hizkuntza ekarri baitzituzten. “Errespetua sorrarazten zigun euren hizkuntzan berbetan ikusteak”, esan didate hemengo lekuko batzuek.
Loturak sortu ziren, Manuel Maria eta Gabriel Aresti kasu.
Oso interesgarria da harreman hori, Galiziarrak Bizkaian liburuan kontatzen den historia bat da. Hemengo langileek eta Galiziatik etorritakoek lantokietan egin zuten topo eta eskubideak borrokatu. Olerkiak irakurtzen, Maria eta Arestiren kasuan, harremana sortu zen, elkar ezagutzeko gogoa.
Jende askoren laguntza izan duzu dokumentalean.
Bai, Xosé Estevez, Dani Alvarez, Joxe Mari Agirretxe, Xabier Amuriza, Iñaki Anasagasti, Anton Reixa, Sechu Sende... Ekoizpenean Zirriborro ekoiztetxeko lagunak izan ditut bidelagun, Santi eta Jokin, euretako baten aitona galiziarra zen eta bere sustraiak bilatzen ari dira orain.
Irratsaioa ere hasi behar duzu beste lagun batzuekin. Zer entzungo dugu hor?
Ireki gaiola saioa hasiko gara egiten Bilbo Hiria irratian, Galizaleak elkarteko lagunekin. Tamalez ni naiz lantaldeko euskaldun bakarra, gainerakoa galegoz egingo dugu. Gehienbat kultura gaiak jorratuko ditugu, beste Galizia bat ezagutuko duzue, koloretsua, freskoa… Sanxenxotik harago joango gara, benetako Galizia ezagutzeko.
“Pasaia ezagutzen nuen, bertan bizi zen lagun bat nuelako; baina egun batean, Donostiatik Pasaiara paseoan nenbilela, Trintxerpen sartu eta altxorra aurkitzea bezalakoa izan zen, mundua hankaz gora jarri zitzaidan: jendea kalean galegoz berbetan, tabernen izenak galiziarrak ziren, barruan Galiziako posterrak... Dena zen galegoa, tabernaria galegoz zuzendu zitzaidan. Zenbat denbora zeraman galdetu nionean, berak 50 urte igarota ere, galiziar eta, era berean, oso euskaldun sentitzen zela erantzun zidan, pertsona moduan hemen hazi zelako. Egun ez dago etorkin berririk baina garai batean bosgarren probintzia izango zen ziurrenik, eurentzat sortutako sitio distinto bat”.
Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.
350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]
Europako Batzordeak lege-proiektu berri bat aurkeztu du asteartean. Dokumenturik gabeko pertsonak jatorrizko herrialdeetara edo igarotze-herrialdeetara deportatzeko prozesua areagotzea eta azkartzea helburua du.
Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]
Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]