Irakurleak galdezka

Ahabia, Vaccinium myrtillus. (Arg.: Tiia Monto-CC By SA)
Ahabia, Vaccinium myrtillus. (Arg.: Tiia Monto-CC By SA)

Kaixo Jakoba! Baratzean ahabia eta masusta gorria sartzekotan nabil eta aldatzeko garairik egokiena zein den jakin nahi nuke. Negu aldean, entzun dut...

Igone Campos (Zumarraga)

Kaixo Igone. Pentsatzen dut masusta gorria mugurdiari (Rubus idaeus) deituko diozula. Masusta izenarekin ikaragarrizko zikulu-saltsa sortu dugu, eta ez dakigu oso ondo zein fruituz ari garen, laharrarena (Rubus fruticosus), marugatzearena (Morus spp) edo mugurdia.

Ahabiak (Vaccinium myrtillus) eta masusta gorriak, biek hostajea galtzen dute neguan. Horixe duzu aldaketa egiteko sasoi onena. Udazkenaren amaiera eta neguaren hasiera. Ahal izanez gero ilbeherako eguna aukeratu. Garrantzitsuena izotz beldurrik ez den egunen batean egitea da. Aldaketa egindakoan sustraiak harrotutako lur artean geratuko dira eta izotz gogor samarra eginez gero barruraino sartu eta sustraiak kaltetzeko arriskua dago. Aldaketa egiterakoan landarearen inguruko lurra ondo zanpatu, betiere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galderak
Eguneraketa berriak daude