Duela 99 urte, 1917ko abuztuaren 1ean, sei sikariok farola batean urkaturik utzi zuten AEBetako obreroen lider borrokalarienetako bat, Frank Little. Langilerik txiroena bezain xume bizi eta bidaiatzen zuen sindikalistak, jendea berotzen zuen konpainia handiek ezarritako bizi baldintzen kontra oldartu eta AEBetako gizon gazteak I. Mundu Gerran hiltzea eragotzi zezaten. Galdu egin zuen.
Jean Jaurès asko aipatu da I. Mundu Gerraren (1914-1918) mende hurrena ospatzen den garaiotan. Frantziako lehendakari sozialista –geroztik jakin denez– gerra nahi zuten oligarka eta jeneralek urrundik kontrolatutako nazionalista frantses batek tiroka hil zuen 1914ko uztailaren 31n. Jaurès ahalegintzen ari zen nola edo hala saihesten hiru egun lehenago hasitako gerra hura, artean ikusten zituen aukerak.
Europan ezkerreko mugimendu iraultzaileak, politikoak baina batik bat sindikalak, indartsuak ziren XX. mende hasiera hartan eta beren liderrek usaintzen zuten zer nolako triskantza eragin zezakeen industria handiak eta militarrak sustatzen ari ziren gerrak soldadu joatera behartutako langile gazteen artean. Besterik da gerraren zurrunbiloak azkenean nola bereganatu zuen ezkerraren gehiengoa.
Itsasoz beste aldean ere, AEBetan, kontuotaz oroitu dira batzuk Frank Littleren istorio zirraragarriarekin. Mendebaldeko langileak, laborari handien etxaldeetan ari ziren jornalariak bezala industriako eta meategietakoak, bizi baldintza duinen alde eta gerrara joatearen kontra mobilizatu zituen eskale itxurako lider sindikal ahantzia.
1917ko abuztuaren 1ean, Montanako Butte herrian ihauteriz mozorrotutako bost gizon iritsi ziren goizaldeko hiruretan Nora Byrn anderearen apopilo etxera. 38 urteko gizon gazteari ez zioten janzteko ere aukerarik eman. Kolpeka iratzarririk, seigarren hiltzailea txofer zeukan autoraino eraman zuten, han buru hezurra hautsi arte jipoitzeko. Autoaren ipurdiari sokaz lotuta karrikan behera arrastan eramanda, trenbide ondoko zutoin batean zintzilikatu zuten.
Prentsak ez zuen hil ostean ere erruki handiz tratatu: “Jendeen xaxatzailea etxetik atera eta hil dute mozorrotuek”, “Soldaduei ‘eskirol uniformedunak’ deitu zien gizona urkatu egin dute”... Hala ere, milaka herritar azaldu zen Littleren hiletetara Butteko kaleetan.
Ia bi hilabete lehenago istripu itzela gertatua zen Butten: 168 meatzari hil ziren Granite Mountaineko zuloko leherketan. Anaconda konpainiak –handienetakoa AEBetako meatzegintzakoen artean– Butten zeuzkan 14.000 obreroak greban hasita, astebeteren buruan heldu zen bertara Little. “Dinamita kutxa hartara –idatzi du Hunter Paulik Montana Standard egunkarian abuztu honetan– iritsi zen Frank Little bere izter hautsiarekin, soinean ez zeramala kapelua, ahoko keinu berezia eta kristalezko begia beste apaingarririk”.
Zerbaitegatik deitzen zioten Butte herriari Gibraltar. Sona handia zuten hango sindikatuen indarrak eta kemenak. 1914an meatzari iraultzaileek dinamitaz lehertu zuten Butteko sindikatu kontserbadorearen egoitza, Anaconda Copper Mining Companyko ugazaben aurrean amore emateagatik.
Hilabete gutxiren buruan hasi zen I. Mundu Gerra. Herrialde gehienetan sindikatuek eta ezkerreko mugimenduek hautatu behar izan zuten, edo agintariek gerran sartzeko hautuan lagundu edo gerrari aurre egin langile mugimenduak hasieran aldarrikatu zuen moduan. Europan laster makurtu ziren gerrazaleen aginduetara, gerraren kontra aritzea traiziotzat zigortzen baitzen.
AEBetatik urrun zen hasieran gerra. Baina 1917ko apirilean bidali zituzten lehenbiziko soldadu yankiak Frantziako lubakietara, britainiarren eskaria eta Alemaniaren indar handiegia geldi ararazi beharra argudiatuta. Ekainean, gerrara joan behar eta nahi eza batetik, bizi baldintza latzak bestetik, meategiko hondamendia azkenik, ez zen giro Butteko meatzariekin. Haiengana heldu zen lider gogorra ere txantxetan ibiltzeko gizona ez zen.
Gerra, kapitalisten odol festa hori
Kuakero –komunitate erlijioso protestantea, hierarkiei bezala gerrari uko egiten diona– familia batean sortua, erdi txerokia jatorriz, oso gazterik meatzari hasita sartu zen IWW Industriako Munduko Langileak sindikatuan. Sozialistak, anarkistak eta marxistak elkarrekin zeuden bertan. IWWko buru eta intelektual gehienak Boston inguruetan egon arren, AEBetako ekialdean, Little mendebaldeko herri, hiri eta estatuetan hasi zen langileak errekrutatzen.
Fabrika handietatik urrun, Littlek mitinak ematen zizkien fruituak biltzen zituzten jornalariei, baso-mutilei, meatzariei, petrolio putzuetako zulatzaileei...
Ugazabek bidalitako matoi, guarda eta detektibeei aurre egiteko, Adierazpen Askatasunaren Mugimendua –Free Speech Movement– abiatu zuten sindikatuek. Langileen lan eta bizi baldintza mixeriazkoak salatu eta haiei borrokarako deia egiteko hitzaldiak antolatu zituzten edozein kale, plaza eta ataritan.
Little eta bere lagunek langileen arteko prekarioenak antolatu zituzten, batetik bestera enplegu finkorik gabe oinez eta trenetan zebiltzan hobo jendeak. Milioi erdi baino gehiago ziren urte haietan bizkarrean zorroa hartuta zebiltzanak, ez inondik ere eskaleak, behargin izorratuak baino. Alkohola debekatu, kanpalekuak komun eta gutxieneko zerbitzuz osatu... “Eta inportanteena zena: gizarteak baztertutako gizonak adierazpen askatasunezko ekintzetara bideratu zituen Littlek”, idatzi du haren biografia idatzi duen Arnold Steadek.
Are famatuago egin zuten grebek. IWWko beste buruzagi batzuek masa sindikalgintza hobesten bazuten, Littlek gakoa greban ikusten zuen: “IWW beti greban dago“, maite zuen esatea. Sindikatuko beste buruzagi batzuekiko talka gogortu zen gerra hasi zenean.
AEBak gerran sartzearen kontra ere grebak zabalduz borrokatu nahi zuen. “Nahiago dut fusilatze pelotoi baten aurrean jartzea”, erantzun omen zien gerraren kontrako kanpainan amore ematea proposatu ziotenei. Gobernuak gizartea odolusterako mobilizatzean nazionalismoa baliatuz, giroa gaiztotzen ari baitzen IWW sindikatuaren eta oro har sozialista yankien kontra.
Ekaineko istripuaren ostean Buttera heldurik, Littlek langileei eskatu zien borroka ugazaben kontra egiteko, ez alemanen kontra. Lekuko hedabideek traidore hura jipoitzeko eskatzen zieten agintariei. Eta abuztuaren 1eko goizaldean iritsi zen krimena. “Besteok ere ikasi, lehen eta azken abisua” idatzirik zintzilikatu zioten Littleren hilotzari.
Jane Little Botkin ari da liburu bat bukatzen bere birraitonaren anaiaz. Familian ez du Franken oroitzapenik aurkitu, halako beldurra sartu zieten agintariek traidore eta espiatzat hartutako disidenteen familietakoei. Liderraren argazki guztiak erre zituzten, haren izena tabu zen familian bertan. AEBetan ezkerreko nork entzun du Frank Little?
Janerentzako, Anacondak agindu zuen Frank hiltzea kapitalistentzat arriskutsua zelako, eta hiltzeko enkargua hartu zuten sikarioek gorrotatzen zuten gerraren kontrako giroa sortzeagatik.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]
Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.
%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.
Non daude talka handienak eta zenbateraino dago gertu akordioa, EAEko hezkuntza publikoko irakasleentzat? Greba ziklo luzeari amaiera emateko sukalde lanaren eta gakoen inguruan mintzatu gara, STEILASeko bozeramaile Haizea Arbiderekin. “Grebak bertan behera utziko... [+]
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]
Tamara Yague Confebaskeko presidenteak iragarri du gehiengo sindikalak deitutako martxoaren 20ko bilerara ez dela joango, eta gehitu du gutxieneko soldataz eztabaidatzeko markoa Espainiako Mahaia dela. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek EAErako gutxieneko... [+]
LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.
2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]