Pekin, XIII. mendea. Marko Poloren hitzetan, “munduko hiririk handiena, ederrena eta aberatsena” zen, baina garai hartan Khanbaliq (Khanaren hiria) zuen izena, Kublai Khan buru zuen mongoliar inperioaren hiriburua baitzen. Hantxe jaio zen 1220. urte inguruan Bar Sauma, gerora, monje nestoriotarra izaki, Rabban (maisu) titulua jaso zuena.
Rabban Markos dizipulua lagun, Lur Santura bidaiatzea erabaki zuen. Pekinetik Jerusalemerako 7.000 kilometrotik gorako bidean, Gobiko basamortua inguratu, Himalayako goi-ordokiak zeharkatu eta hainbat gatazka saihestu behar izan zituen. Behintzat, Zetaren Bideko karabanen laguntza eta Kublai Khanen beraren babes ekonomiko izan ziten abenturan.
Ez dakigu noiz abiatu zen Pekinetik, baina 1266an iritsi zen Pertsiako Ilkhanerrira, zehazki Bagdadera. Handik urte gutxira Marko Polo merkatari veneziarra ere handik pasako zen, baina kontrako noranzkoan; bi bidaiariek ez zuten sekula topo egingo.
Bagdaden bost urte eman eta gero, bertako Ekialdeko Elizako Patriarka izendatu zuten Bar Sauma. Izendapena Ilkhanerriko buru Abaqa Khanek berretsi behar zuen, baina gortera iritsi zenean, Abaqa hil berriaren seme eta oinordeko Arghun Khanekin bildu zen, eta hark oso bestelako asmoak zituen maisuarentzat. Arghun Khanek Europa kristauaren eta Ilkhanerriaren arteko aliantza egin nahi zuen mamelukoen aurka, eta Rabban Bar Sauma pertsona egokia zen horretarako: kristaua (nestoriotarra) zen, pertsieraz hitz egiten zuen eta Ilkhanaren aholkularien konfiantza zeukan.
Zeregin diplomatiko berria medio, 1287an abiatu zen Europara. Itsaso Beltza zeharkatuta, Konstantinoplan, Androniko II.a Bizantzioko enperadorearekin bildu zen. Parisen, Frantziako Errege Filipe IV.arekin izan zuen elkarrizketa; Bordelen, Eduardo I.a Ingalaterrakoarekin eta Erroman Nikolas IV.a aita santuarekin. Dignatarioari ohore guztiekin egin zioten harrera gorte guztietan, baina ez zuen itunik lortu. Mamelukoak baino arazo hurbilagoak zituzten eta fraidea esku hutsi itzuli zen Bagdadera.
Azken urteak Maragheko monasterioan eman zituen, bidaia txundigarrietan bizitakoa idatziz jasotzen, 1294an hil zen arte. Baina Marko Polorekin gertatu ez bezala, Rabban Bar Saumaren abenturak mende luzez ahaztuta egon ziren, XIX. mendean haren izkribuak aurkitu zituzten arte.
Zamora, X. mendearen amaiera. Duero ibaiaren ertzean eta hiriko harresietatik kanpo Santiago de los Caballeros eliza eraiki zuten. Eliza barruko kapiteletan askotariko eszenak irudikatu zituzten, besteak beste, eduki sexualak zituztenak: orgia bat, emakume biluzi bat gizon baten... [+]
1415eko udazkenean Agrincourteko gudua lehertu zen Ingalaterra eta Frantziaren artean, Ehun Urteko Gerraren gudu erabakiorrenetakoa. Horretarako, Henrike V.a Ingalaterrako errege eta Irlandako jaunak uda horretan bere ejertzitoa Frantziara bidaltzea erabaki zuenean, soldaduak... [+]
Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]
Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]
Erroma, 1215eko apirila. Laterango IV. Kontzilioan, Eliza Katolikoak apaiz eta monjeei kirurgia egitea debekatu zien, besteak beste. Aurreko kontzilioetan ere, Reimsen eta Toursen, gaia landu zuten, lekaideek soilik arimak salbatzeaz arduratu behar zutela eta gorpuen salbazioa... [+]
Gaubea haranean, Tobillas herriaren alboan, Serna deitzen dioten nekazaritzarako lursail bat dago. Baina ez da baratze soil bat: historiak eta arkeologiak diote 1.300 urteko bizia duela eremu horrek. Herritarren langintza kolektibo baten emaitza izateaz gain, parada ematen du... [+]
Urtarrila ez da sasoi goxoa izaten indusketa arkeologikoak egiteko baina, aurtengo eguraldi aldrebesa tarteko, lanak erritmo onean burutu dituzte EHUko Ondare eta Kultur Paisaien ikerketa taldeko eta Ondare Babesa enpresako langileek Abrisketa auzoko San Pedro ermitan,... [+]
Venezia, 1324ko urtarrilaren 8a. Marco Polo bidaiari eta merkatari ezaguna hil zen, 70 urte inguru zituela. Hilzorian zela, inguruan bildutakoek Munduaren deskribapena liburuan kontatutakoak fikzioa zirela onartzeko eskatu omen zioten, baina hauek izan omen ziren bidaiariaren... [+]
Zaldiak erabiltzeko funtsezkoak diren estribuak eta zelak V. edo VI. mende inguruan Txinan asmatu zirela uste izan da orain arte. Baina Mongoliako Urd Ulaan Unet kobazuloan zela zaharragoa topatu dute, IV. mendekoa. Inguru hartako urki egurrez egina dago, eta, beraz, ez da... [+]
Kairo, 1250eko maiatzaren 2a. Shajar Al-Durr Egiptoko sultan izendatu zuten. Ez zen emakumezko lehen sultana izan; urte batzuk lehenago, 1236an, Raziak Delhiko sultan kargua hartu zuen. Baina esklabo izatetik agintari gorena izatea lortu zuen lehena izan zen.
Herrietako elizen zaintzaz arduratzen ziren emakumeak ziren serorak eta Euskal Herri osoan ezagunak izan ziren, Erdi Arotik XX. mendera arte. Baina bete zuten funtzioa ez zen berdina izan lurralde guztietan, ezta garai guztietan ere. Emakume haiek publikoki nabarmentzen ziren... [+]
Iraganeko gudu zelaietan zaldi handi eta boteretsuak irudikatu ohi dituzte koadro eta filmetan. Baina Exeterreko unibertsitateko ikerlariek ondorioztatu dute Ingalaterran gerran erabili ohi zituzten zaldiak egungo poneyen tamainakoak zirela.
Mongolen Inperioa, XIII. mendearen bigarren erdia. Gengis Khanek sortutako inperioa lau zatitan banatuta zegoen, eta lau khanerrietatik bi gerran egon ziren 30 urtez: Kublai Khan buru zuen Khan Handiaren Inperioa –Txina konkistatu berria barne hartzen zuena– eta... [+]
Flavio Biondo historialari eta humanistak XV. mendean idatzitako liburu batean lehen aldiz historia hiru arotan banatu zuen: Antzinaroa, Erdi Aroa eta Aro Modernoa. Horren aurretik, XIV. mendean Francesco Petrarca poetak zedarritu zuen Erdi Aroaren ikuspegi eurozentrista iluna.