“Israel da Al Qaeda eta Estatu Islamiarraren aita ekialde hurbilean”

  • Palestina ez da soilik Gaza eta Zisjordania, errefuxiatuak ere badira Palestinaren parte. Ohiko esaera da hori lurralde okupatuetatik ihes egin behar izan duten milioika palestinarren artean, lau miloi baino gehiago. Beste herrialde batzuetan bizi diren palestinarrak erresistentziaren parte aktibo dira eta noski, lurraldearen etorkizuna beren eskuetan dagoela uste dute. Marwan Abdulal Palestinako Askapenerako Herri Fronteko (PAHF, inglesez PFLP) idazkari nagusia da Libanon eta erakundearen bureau politikoko kidea. Erakunde marxistak Beiruten duen bulegoan hartu gaitu Siriako gerraz, Ekialde Hurbilaren egoeraz eta Palestinaz solasteko.

Libanotik gertu dago Siria eta han PAHF borrokan ari da. Zein da zuen papera?
Palestinarrak defendatzen ditugu, autodefentsa gisa. Hori baino ez; ez gara ez alde baten ezta bestearen alde borrokatzen. PAHFen jarrera Siriako barne aferetan ez sartzea da. Siriako talde palestinar armatuei zabaldu behar zaien mezua argia da: Siriako gerran sartzen bazarete, kanpalekuetan bizi diren palestinarrek ordainduko dituzte zuen ekintzen eta arduragabekerien ondorio latzak. Sirian, Iraken edo Libanon bizi garen palestinarren borroka gure gizartea eta gure burua defendatzera mugatu behar da.

Zein da Siriako palestinarren egoera?
Sirian bizi diren errefuxiatu palestinarrak egoera bikainean bizi izan dira, Libanoko palestinarrak baino askoz hobeto, adibidez. Siriako palestinarrak beren eskubide guztien jabe dira eta siriarren eskubide berberak dituzte. Libanon, ordea, ez dugu inolako eskubide zibil eta politikorik.

Zein da zure iritzia Baxar Al Assaden inguruan?
Palestinar batzuek asko maite dute Al Assad eta Siriako erregimena, gauza asko eman dizkigulako. Halere, Palestinako Aginteak ez du harremanik Siriako erregimenarekin; Yasher Arafatek arazo asko izan zituen Baas alderdiarekin eta bere gobernuarekin. Siriako tropak Libanoko gerra zibilean izan zirenean palestinarren errefuxiatu eremuak inguratu zituzten eta maiz arazoak izan ziren bien artean. Herrien arteko harremana ordea, bikaina izan da beti, elkartasun handia izan dugu eta bidelagun ditugu anai-arreba siriarrak.

Siriako gobernuaren aurka borrokan ari diren fakzio palestinarrak ere badira. Palestinarren arteko gerra zibil bat sustatzen ari dira?
Palestinarren zati txiki bat da Siriako gobernuarekin arazoak dituena. Adibidez, Hamas. Anaia Musulmanen mugimenduaren parte da eta Anaia Musulmanek Siriako Gobernua aldatu nahi dute.

Nolakoa da Israelen esku hartzea Sirian?
Amerikarrek arabiar munduko hainbat erregimen suntsitu nahi dute eta horri erantzuten dio Siriako gerrak. Israelek eta amerikarrek babesten dituzten erregimen kriminalen aurkako matxinadarik egon ez izana ez da kasualitatea, Saudi Arabia kasu. Orain Yemen bonbardatzen ari da Saudi Arabia, hango arabiarrak sarraskitzen ari dira.

Israel ez da soilik palestinarren etsaia, arabiar komunitatearen etsaia ere bada, sionistak Apartheid politikaren sustatzaileak dira. Orain Irango Errepublika Islamiarra ere suntsitu nahi dute. Israelek Ekialde Hurbila kontrolatu nahi du eta horretarako Turkia eta Anaia Musulmanen laguntza behar du.

Mapa geopolitiko konplexu honetan, zein da zure alderdiaren posizioa?
Inperialismoaren eta kapitalismoaren aurka borrokan ari diren mugimenduak dira gure lagunak, Latinoamerikan, Europan edo Afrikan. Iraultzaren eta komunismoaren alde borrokan ari direnak beti izango ditugu bidelagun.

Sirian gertatzen ari denak eragina izan lezake Palestinaren etorkizunean?

Bai, noski. Israelek dio “bere burua babesteko” egiten duela gerra. Hezbolaren edo Palestinako erresistentzia estrategiek ideia hori guztiz desmuntatu dute. Israelen benetako asmoa da Iraketik Egiptoraino doan eremua suntsitu eta bere interesen aldeko gobernuak ezartzea. Eskala handiko gerra zabaldu nahi du Israelek. Sirian erregimenaren aldekoen eta kontrakoen eta erlijioen arteko zatiketa geografikoa sustatu nahi dute. Irakekin egin zutena egun Sirian gertatzen ari da. Haientzat Siria da eskualdeko etsairik inportanteena eta gainera, harreman bikainak mantentzen ditu Iranekin edo Errusiarekin.

Palestinari dagokionez, Siriako Gobernuak erresistentzia palestinarra babestu eta sostengatu izan du historian. Hezbolak Israel garaitu zuen Siriaren laguntzari esker. Hori da hain zuzen, guk behar duguna. Irak suntsituta, orain Iranen babesaren esperantza dugu, laguntza behar dugulako.

Zein da Siriako eta Ekialde Hurbileko gatazken konponbidea?
Siriak irtenbide politikoa behar du, gatazkari konponbide militar bat ematea ezinezkoa baita. Estatu Islamiarra eta mundu osoko mertzenarioak ari dira Sirian borrokan. Tunisian eta Egipton gertatutakoak antzeko bidetik doaz. Amerikarrek sustaturiko “iraultzek” gerra ekarri dute arabiar mundura.

Daesh (Estatu Islamikoa) aipatu duzu. Zer harreman dago Mendebaldeko indarren eta Sirian borrokan diren hainbat talde islamiarren artean?
Sukalde-lana batera egiten dute talde islamiar erradikalek eta Israelek, adibidez. Israelgo ospitaletan Al Nusra Fronteko (Al Qaeda) milizianoak artatzen dituzte. Estatu sionistak egin eta emandako armak erabiltzen ditu Estatu Islamiarrak eta Israelgo hainbat militarren aholkularitza izan dute. Israel da Al Qaeda eta Estatu Islamiarraren aita ekialde hurbilean.

Israelen aurkakoa da behar dugun udaberri arabiar bakarra. Estatu sionista suntsitu behar da eta hori izan behar du arabiar guztien helburua.

Israelekin konponbide posiblerik ikusten al duzu?
20 urtez konponbidea bilatzen saiatu garen arren, Israelek bere konponbidea baino ez du nahi, bere mesedetan dagoena. AEB dute bidelagun eta babesle. Israelen konponbideak palestinarren zatiketa du ardatz. Konponbiderik gabeko prozesua iruditzen zaigu nazioarteko komunitatearen proposamena.

Orain ‘bi estatuen’ konponbidea proposatzen digute: “Bi estatu, bi herri”. Gure ustez, aldiz, bi konponbide baino ez daude: Israel desagerraraztea edo Israelen konponbidea ontzat ematea. Bien bitartean, gure aukera bakarra erresistentzia da, erresistentzia osoa. Estatu batek inbaditu gaitu eta erresistentziaren hautua egin dugu prozesu iraultzaile baten alde mundu arabiarrean.

Palestinaz ari garenean, ez gara Zisjordaniaz edo Gazaz bakarrik ari, baita mundu osoan barreiatuta dauden errefuxiatu palestinar guztiez ere. Guztion proiektua da Palestina. Palestinar guztion proiektu nazional gisa ulertzen dugu erresistentzia.


ASTEKARIA
2016ko urriaren 09a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatu Islamikoa
Eskuin muturra ari da kapitalizatzen Estatu Islamikoaren Alemaniako erasoa

Estatu Islamikoak beregain hartu du erasoa, Palestinako eta beste leku batzuetako musulmanen "mendekua" dela esanez. Eskuin muturrak inmigrazioaren aurkako mezuak hedatzeko baliatu du.


Ertzaintzaren txosten sekretu baten arabera Aznarrek Espainiako Inteligentzia Zerbitzuari eskatu zion ETA M11ko atentatuei lotzeko

El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]


2024-01-29 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
“Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori”

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


2022-02-22 | Itxaro Borda
Salah

Irakurleak badaki 2015eko Parisko atentatu izugarrien auzia hurbiletik segitzen dudala, eskura dauzkadan prentsa baliabideei esker. 130 herritarren herioa eragin zuten komandoetatik bizirik ateratako kide bakarra Salah Abdeslam izan zen eta bere bizkar datza justizia egin... [+]


2022-01-28 | Aitor Aspuru Saez
Ehunka hildako utzi ditu jihadistak askatu asmoz Estatu Islamikoak espetxe bati eginiko erasoak

Urtarrilaren 20an Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioaren menpe dagoen Hasake hiriko espetxeari eraso diote auto suizidekin, milaka islamista askatzeko. YPGk kontrola berreskuratu arren, tiroketek jarraitzen dute, Daex-eko zenbait kide ezkutatu baita.


Generalitatetik 2017ko atentatuen inguruan gertatutakoa argitzeko exijituko zaio Espainiako Gobernuari

Jose Manuel Villarejo espainiar polizia ohiak adierazi ostean Espainiako inteligentzia zerbitzuek 2017ko atentatuak gerta zitezen utzi zutela, Kataluniako Gobernuak zer gertatu zen ikertzeko exijituko dio Espainiako Gobernuari. Halakorik egin ezean, auzia nazioarteko... [+]


2015ean Frantzian egondako atentatu yihadisten inguruko epaiketa hasiko da asteazkenean

Parisen eta Saint-Denisen egindako atentatuetan 130 lagun hil eta 400 zauritu zituen Estatu Islamikoak (EI). Irailaren 8an hasiko da hogei akusaturen aurkako epaiketa, eta zortzi hilabete iraungo du. Hamaika akusaturi biziarteko zigorra ezarri nahi diete.


Dozenaka hil eta 150 bat pertsona zauritu ditu Estatu Islamikoak Kabulen, ebakuazioen erdian

Estatu Islamikoaren Afganistango atalak bere gain hartu ditu ostegunean aireportuan eta bi kilometrora dagoen hotel batean egondako atentatuak. Ebakuazioak aurrera doaz, baina asteartean bukatuko dira. Atzerriko indarrek herrialdea utziko dute talibanek mehatxupean emandako... [+]


Talibanek Afganistanen gaineko kontrola hartu dute

Igandean Kabul hiriburua konkistatu zuten matxinoek. Datozen egunetan iragarriko dute Afganistango Emirerri Islamikoa. Ihes egin nahi duten herritarrak aireportuetan pilatu dira baina momentuz ez dute inor ebakuatu. Kabulgo aireportuan bost hildako egon dira.


2021-02-03 | Aitor Aspuru Saez
Siriako kurduen erronka zaila
Zer egin ISISeko milaka kide ohiekin?

Duela ia bi urte amaitu zen Daesheko Kalifatoa, baina erakunde horretan ibilitako milaka lagunek Siriako ekialde eta iparraldean jarraitzen dute. Kurduek gidatutako proiektu politikoak arazo larria du beste inork jaso nahi ez dituen pertsona hauek kudeatzen.


2020-12-09 | Aitor Aspuru Saez
Ersin Çelic eta Diyar Hesso zinema zuzendariak
“Turkiarentzat krimena da pelikula hau existitze hutsa”

Ersin Çelic eta Diyar Hesso dira Askatasunaren alde filmaren zuzendaria eta ekoizlea, hurrenez hurren. Valentziako Mostran Bronze saria jaso ostean, Euskal Herrian proiektatu dute azaroaren hasieran eta politika, gerra eta erresistentzia uztartzen dituen proiektuaren... [+]


2020-11-03 | ARGIA
Gutxienez lau lagun hil dira Vienako tiroketan

Azaroaren 2ko gauean Austriako hiriburuaren erdialdean gertatu da erasoa. Erasotzaile bat hil du poliziak, eta Austriako Barne ministerioak jakitera eman duenez "Estatu Islamikoaren aldekoa" zen. "Eraso terroristatzat" jo du tiroketa Austriako Gobernuak.


2020-09-03 | Mikel Eizagirre
Charlie Hebdoren aurkako atentatuaren epaiketa hasi da

Bost urteko ikerketaren ostean, Parisko Epaitegi Judizialak ustez erasoan lagundu zuten hamalau lagun epaituko ditu. Bien bitartean, adierazpen askatasunaren inguruko eztabaida berpiztu da Frantziako Estatuan.


2020-08-20 | Mikel Eizagirre
Hauteskundeak “arrazoizko epean” ospatzea aurreikusten dute Maliko altxamendu militarraren buruek

Ibrahim Bubacar Keita Maliko presidentea dimititzera derrigortu dute. Herrialdean aspaldian protesta gogorrak ari ziren ematen krisi ekonomiko larria dela eta.


2020-07-14 | Mikel Eizagirre
Bi lagun atxilotu dituzte Mossoek Bartzelonan, jihadismoaren aurkako operazioan

Barceloneta auzoko zenbait etxetan sartu dira Mossoak goizeko seiretan.


Eguneraketa berriak daude