Euskaraz bizi nahi dugu

  • AEK-k antolatutako barnetegi ibiltarian 36 lagun bildu ziren uztailean. 15 egun, 350 kilometro, Muskizetik Ezpeletara. Euskara maila politekoak denak, etengabe euskaraz aritzeko irrikaz. Kide horietako bat izan zen ARGIAko Dani Blanco argazkilaria. Argazkiak egin zituen, nola ez, eta bere gogoetak ere ekarri ditu hona.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Egunero mendian ibili garenez, naturari lotutako terminologia ikasteko aukera polita izan dugu. “Zenbat sasi eta iratze!”, “Nik ez dut horrela esaten”, “Eta nola esaten duzu ba?”. Euskal Herri osoko ikasleak izanda, sinonimoak ikasten fin ibili gara.

Irakasleek gure artean hitz egitea bultzatzen zuten. Batzuetan jolasak egiten genituen, goiko argazkian ikusten den moduan, mihia astintzeko. Gutako askok ez dugu etxean euskaraz egiten, batzuek lantokian baino ez, beste batzuentzat euskaltegia da euskaraz egiteko aukera bakarrenetakoa. Horregatik joan gara barnetegira, etenik gabe euskaraz egiteko. Hitzen bat ateratzen ez bazitzaigun, erdarazkoa ‘euskerizatu’ eta aurrera!

Kiroldegietan, frontoietan, AEK-ko geletan egin dugu lo. Abeslarienak ordea, ez ziren oheratzen kantaldia egin gabe.
Lagun batek esan dit beheko argazkia ikusita antzematen dela bukaerarako gure artean konfiantza giroa indartu zela. Harreman estuak egin genituen, eta horrekin batera, Ezpeletara, helmugara, iritsi ginelako poz-pozik geunden. A, hauxe den-denok ikasi genuen esaera barnetegi ibiltarian: ‘Baba atera zait oinean’.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Helduen euskalduntze alfabetatzea
Euskara doan ikastea
Pausoak pauso, oraindik hankamotz

Aldarrikapen historikoa da euskara doan ikasteko eskubidea. Gaur egun, gori-gori dago gaia. Bi urrats esanguratsu eman berri ditu HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak C1 maila gainditu nahi duten gazteentzat eta A1 mailakoentzat. Hala, diru kopuru... [+]


2024-09-19 | Ahotsa.info
Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea zabalik dago

“Eta euskaraz egiten badugu?” lelopean, hasi da dagoeneko, Mintzapraktikako izen-emate kanpaina Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan. Beraz, ikasturte osoan zehar, zaletasun ezberdinen bueltan euskara praktikatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.


Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.


Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Ane Elordi: “Batasunaren Korrika izan da”

11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.


2024-03-11 | Leire Artola Arin
Ostegunean hasiko da 23. Korrika Irunen, eta Esne Beltza eta Bad Sound taldeek girotuko dute eguna

Irundik Baionara 2.700 kilometro egingo ditu Korrikak, eta 16:00etan ekingo diote lehen kilometroari Bidasoko AEK-ko irakasleek, San Juan plazatik. Egun osoko egitaraua antolatu dute. ARGIAk jarraipena egingo du euskararen aldeko ekimen herrikoiak iraungo dituen 11 egunetan.


AEK-k paperik ez duten herritarrek euskara ikasteko eskubidea dutela aldarrikatu du

AEK-k agerraldia egin du Irungo Oiasso museoan, Harrera Sarearekin elkarlanean.


Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa bueltan da

Hamar urteren ostean, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa antolatu dute berriz ere Irunen, Korrika bertatik abiatuko dela baliatuta. Martxoaren 2an egingo da eta lehia kutsurik izango duen arren, lagun giroan denborapasazaleak elkartzea du helburu nagusi. Hizkuntzarekin... [+]


Euskara ikasleekin kanpaina
Familia handituz

85 gehiago gara. 85 izen-abizen. 85 etxe. 85 dira hemendik aurrera euskara ofiziala ez den eremuetan euskara ikasten ari diren lagunengana doan bidaliko ditugun aldizkariak. Ipar Euskal Herriko, Nafarroa erdiko eta Trebiñuko 85 pertsonak baliatu dute aukera –[+]


Larrungo uhinak

Gau eskolatik plazara, plazatik oihan-zolara, oihan-zolatik mazeletara, mazeletatik mendi-kaskora, mendi-kaskotik uhinetara… euskara zabaltzen ari gara”. Azkaingo AEK-ko ikasleen bloga. Hori da ARGIAn sortu zaharra ez den blog berriaren aurkezpena. Azkaingo gau... [+]


2022-09-02 | ARGIA
AEK-k matrikulazio kanpaina abiatu du, herritarren gogoa ardatz

"Milaka lagunek erakusten duten gogoari segika, EUSKARA hitza nabarmendu dugu kanpainaren euskarri grafikoetan, euskara erdigunean jarri, guztion eskura, ahalik eta herritar gehien euskaltegietarako bidean jartzeko", azaldu dute AEK-ko kideek, matrikulazio kanpainaren... [+]


2022-05-25 | Leire Artola Arin
#badon proiektuak eskuratu du AEK-Korrika kultur sorkuntzarako beka

Euskal kulturaren transmisioa izango du ardatz, eta 23. Korrika kulturalean aurkeztuko dute diziplina eta artista ugari uztartuko dituen proiektua. Halere, emaitzan baino, bidean jarri dute fokua: hausnarketa artistiko kolektiborako sormen laborategi gisa aurkeztu dute #badon.


Eguneraketa berriak daude