“Aurreikuspenak ez ziren batere onak eta, hori kontuan izanda, emaitzarekin nahiko kontentu gaude”. Ez dira PPko kide batek igandeko hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren egindako adierazpenak, lagun bati esan niona baizik, Zinemaldiko Sail Ofizialeko azken filmak ikustear nengoela Donostian topo egin genuenean. Izan ere, kontuak ez zeukan itxura bereziki onik hasieran: zuzendari ezagunik apenas, lehiaketa ireki zuen La fille de Brest ekoizpen telefilmero kaskarra… Baina lehen inpresioak eta hauteskunde kanpainetako inkestak, antzeko parezido, ezin zara fidatu; eta ezin duzu, halaber, apustu segururik egin, Zinemaldia ez baita Euskal Autonomia Erkidegoko bozak bezalakoa, urtero daude aktore eta gidoi diferenteak eta hain zuzen horrelako gauzengatik da osasun mentalarentzat hobea Euskal Herrian kultur kazetari izatea eta ez politika sailekoa.
Pasa da aste bat zeinean filmek kanpainak baino fikzio gehixeago jarri duten eta banatu dira sariak: Txinara doa Urrezko Maskorra, baita emakumezko aktore onenaren Zilarrezkoa, Xiaogang Feng zuzendariaren Wo Bu Shi Pan Jinlian filma bihurtuz edizio honetako garaile nagusi. Absurduarekin jokatzen duen pelikula bitxia da eta, izan ditzakeen gabeziak gorabehera –“dena” justifikatzen duen amaierako errebelazio bat– saridun duina da. Ezin gauza bera esan zuzendari onenaren sariaz: Hong Sang-Soo hego korearraren filmak amaiera pattala eman zion Sail Ofizialari, errepikakorra eta aspergarria gertatzen zen bikote harremanen istorio batekin. Haren ibilbidea kontuan hartuta bakarrik ulertzen da etxera eraman duen maskorra, ez baita ekarri duen lanaren neurrikoa inondik ere.
Bi thriller espainiar, beste hainbeste sari: aurreko edizioetan ez bezala, nahiko bidezkoak dira industria iberikoak jasotakoak, Que dios nos perdoneren gidoia borobila baita eta Eduard Fernandezen aktore onenaren Zilarrezko Maskorra ere merezitakoa –bide batez, lata ederra izango dugu Hego Euskal Herriko bizilagunok telebistan bi ekoizpen horien kontura Goya sariak banatu bitartean–.
Palmaresetik kanpo geratu dira gaur egungo Mendebaldeko gizarteari buruzko begirada aztoragarrienak eman dituzten zenbait lan: Plac Zabaw poloniarrak, Jesús txiletarrak eta batez ere Bertrand Bonelloren Nocturamak esplikazio konkreturik ez daukan biolentziaren aurrean jarri dute ikuslea, bizi-estilo kapitalistak gazteei eskaintzen dien aukera falta agerian utziz. Asmo diferenteekin eginak eta emaitza aldetik ere elkarren artean oso desberdinak diren arren, belaunaldi berriei egindako argazki ezkor horiek arreta merezi dute, batez ere gurean indarkeria bukatu dela predikatzen duten politikariei kontrapuntua eskaintzen dietelako. Bada biolentzia bat gizartean geroz eta errotuagoa, espektakulu bihurtzeko ez bada oihartzunik gabe pasatzen dena, baina egituraketa sozialaren ondorio denez erantzunak eskatzen dituena. Eta hori zineman ikusi dugu, ez kanpainan eta ez botoak zenbatzean.
Aste batzuk pasa dira Donostiako Zinemaldiak argiak itzali zituela. Aurten, Zinemira sailean (Euskal zinemari eskainitako saila) sakontasun gehiagorekin murgiltzeko aukera izan dudanez, termometro paregabea iruditu zait datozen hilabeteetan estreinatuko diren euskal ekoizpenen... [+]
Zine soziala saritu dute Zinemaldiko ikus-entzuleek, elikagai bankuan emakume bat, gosearen goseaz, babarrun lata bat irekitzen eta zuzenean latatik jaten ikusteak hunkitu egin gaituelako, hainbeste da horrelako eszena batek esan nahi duena. Bai, Ken Loach zuzendari... [+]
“Aurreikuspenak ez ziren batere onak eta, hori kontuan izanda, emaitzarekin nahiko kontentu gaude”. Ez dira PPko kide batek igandeko hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren egindako adierazpenak, lagun bati esan niona baizik, Zinemaldiko Sail Ofizialeko azken filmak... [+]
“Aurreikuspenak ez ziren batere onak eta, hori kontuan izanda, emaitzarekin nahiko kontentu gaude”. Ez dira PPko kide batek igandeko hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren egindako adierazpenak, lagun bati esan niona baizik, Zinemaldiko Sail Ofizialeko azken filmak... [+]
Zine soziala saritu dute aurten Zinemaldiko ikus-entzuleek, elikagai bankuan emakume bat, gosearen goseaz, babarrun lata bat irekitzen eta zuzenean latatik jaten ikusteak hunkitu egin gaituelako, hainbeste da horrelako eszena batek esan nahi duena.
Banatu dira 64. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko sari nagusiak. Larunbat gauean Kursaalean egindako ekitaldiak ikusmina sortu du. Saridunen merituei dagokienez, urtero bezala, zenbat buru, hainbat aburu.
Zientzia fikziozko istorioa izateak ez du esan nahi sinesgarria izan behar ez duenik, eta Denis Villeneuveren Arrival pseudozientifiko, pseudofantastiko, pseudotranszendentala bere burua serioegi hartzen duen eta inolaz ere sostengatzen ez den filma iruditu zaigu.
Sail Ofizialeko lehiaketan azkena, ez dio oso amaiera ona eman aurtengo edizioari.
Hiru istorio uztartuz, Ikari film japoniarrak susmoz beterik mantentzen du ikuslea filmak irauten duen bi ordu eta hogei minutuetan. Hiltzaile baten bilaketa abiapuntu duen lan honekin tematika ugari jorratu ditu Lee Sang-il zuzendariak.
1960ko hamarkadako AEBetan girotutako istorioa da Ewan McGregorrek zuzendutako American pastoral. Philip Rothen izen bereko nobelan oinarritua, konparazioan galtzen atera arren filmerako egokitzapena txukuna da.
Armeniar batek bere desira ezkutuenak betetzea nahi duenean, oihal zati bat zintzilikatzen du “nahien zuhaitzen” adarretatik. Juanmi Gutierrez zuzendari gipuzkoarrari tradizio horrek izenburu gisa balio izan dio bere azken dokumentalerako.
Berriz ere familia eta familiarteko harremanak dira Hirokazu Koreedaren After the storm filmaren oinarria; berriz ere tonu eta erritmo pausatuan kontatu digu istorioa; eta berriz ere, harrapatu egin gaitu zuzendari japoniarraren unibertsoak.
Narciso, La chica de la luz, Txintxorro, Puntu Itsua, Iraila, Los Angeles Observer, Kresala, Kutxa Beltza, La casa del frío, Testimonio, Bidexka eta La Ballena Real. Hamabi begiradaren bitartez Donostiaren erretratu bat egitea.
Sentimendu konplexuen gainean eraikia dago Jonás Truebaren La reconquista. Bi partetan banatua, lehenengoak lortzen du ikuslea protagonisten munduan sartzea tonu malenkoniatsu batekin; bigarrenak berriz, lehenago iradoki diren gauzak gehiegi esplikatzen ditu filma... [+]
Emiliano Torresek maila oneko debuta egin du zuzendari gisa Sail Ofizialean pasa duten El invierno filmarekin. Argentinako artzainen istorio hau Patagoniako paisaiak erabiltzen dituenean iristen da puntu gorenera.