Edo nola erosi zituzten jeltzaleek armak gudarientzat

  • 1936ko irailean Bilbon zegoen Banco de Españatik bost urre kutxa atera eta Ondarroako txalupatan Baionara eraman zituzten gauez. Operazio arriskutsu horri esker gudarientzako milaka fusil erosi ahal izan zituen Agirreren gobernu eratu berriak Txekoslovakian.

Felix Otxoantesana Mariñelaren etxeko atea gauerdian jo zuten, Baionara gasolio bila joan behar zela-eta Ondarroako batzokian azaltzeko; han esan zioten espedizioaren egiazko misioa zein zen: “Euskadiko diruak” mugaz bestaldera pasa behar zituzten gau horretan bertan, banketxe seguru batean sartu eta armak finantzatzeko. 1936ko irailaren 4a zen, hurrengo egunean hartu zuten Irun faxistek.

Militarrek uztailean kolpea eman orduko jabetu ziren errepublikarrak arazoak izango zituztela armak lortzeko. Frantziako Gobernu ezkertiarrak laguntza ukatu zion Espainiakoari, Europako estatuek adostutako armak saltzeko debekuaren baitan. Hala, EAJko buruzagiak irtenbide bila hasi ziren, eta Eliodoro de la Torre, Anton Irala eta Telesforo Monzonen sukalde lanari esker Banco de Españaren Bilboko egoitzan zeuden urre lingote, akzio eta bestelako balioen bidez atzerrian armak erosteko operazioa jarri zuten martxan.

Irungo porrotak azkartu zuen dena, Gipuzkoa osoa faxisten esku geratu baitzen egun gutxiren buruan. Bilboko espioitza sareaz mesfidati, urrea Ondarroatik eramatea erabaki zuten. Horretarako isilpean eta azken orduan ibili ziren, konfiantzako tripulazioa izateko. Halaxe jo zuten Mariñelarengana, baita Abraham Bedialaunetarengana ere, besteak beste. Ondarroako Historia Zaleen elkarteak haien testigantzen berri emana du bere urtekarian: “Gobierno de Euskadiko diruak eroan genituen: bost kaxa urre”, kontatu zuen Bedialaunetak.

Bost kaxa urre –beste zenbaiten arabera sei– txalupa motordun banatan (Itxaropena, Lauanaia, Bedialauneta anaiak, San Jose, eta Sagrada), harrapatuak izanez gero “denak batera eraman barik”. Karabineroen moilan kargatu zuten urrea, baina txalupetako batek hondoa jo eta lau irten ziren azkenean Baionarantz, haietako batean bi kutxa eramanda. Han ziren Monzon eta De la Torre, batzokia operazio base hartuta.

Joanekoan arazo larririk ez zuten izan –Getariako guardakosta faxistak jarraitu zituen alferrik–, baina dirudienez, Monzon zorabiatu egin zen: “Gonbitoka hasi eta salto Pasaiara”. Lehorretik pasa ei zuen muga buruzagi bergararrak, Bidasoako zubiak ixtear zirela. Nolanahi ere, altxorra Credit Lyonnais bankuan sartzea lortu zuten azkenean, kostata, “lapurtutako dirua” zela baitzioten iparraldean jadanik ugari ziren agente frankistek. Egiaz, euskal estatutua oraindik onartu gabe zegoen, EAJk hartutako erabakia izan zen hura.

Elgetan faxisten erasoaldia gelditzeko giltzarri

Anton Iralak 80ko hamarkadan gutun batean idatzita utzi zuenez, diru horrekin 5.000 mauser fusil eta sei milioi kartutxo erosi ahal izan zituen Monzonek Txekoslovakian, Hanburgoko portutik Euskal Herrira ekarriak Lezo Urreiztieta itsasgizon abertzalearen gidaritzapean, Euskadiko Gobernua osatu eta gutxira: “Garaiz iritsi ziren eta frankistek Elgetan egindako erasoaldia gelditzeko erabakigarriak izan ziren”.

Ez ordea Ondarroa Molaren tropen hankapetil libratzeko. Itzuli al ziren garaiz euren herrira urrea garraiatu zuten ondarroar txalupa eta marinel haiek? Baiona inguruan kargamentua utzi eta ziztu bizian egin zuten atzera bidaia, ez arrisku gabe. Lauanaiak ihesean ibili zen Almirante Cervera korazatu militar erraldoiak harrapatu ez zezan, eta Bedialauneta anaiak hegazkin faxistek tirokatua izan zen. Salbu iritsi ziren baina, oraindik errepublikarren esku zegoen Ondarroara. Haiek guztiek  ongi asko merezi dute, Iralak dioen moduan, “oroimen berezia eta pentsio bat”.

Argia Eguna
Oroimenaren txangoa saturraranera

Urriaren 1ean Ondarroan ospatuko dugun Argia Egunean aukera izango dugu bertatik bertara ezagutzeko txalupetan garraiaturiko urrearen historiaren eta 1936ko gerrako beste pasarte batzuen eszenatokiak.

Ondarroako Historia Zaleak elkartearen partaidetzarekin Saturraranera joan-etorria egingo dugu eta bidean hainbat geldialdi izango ditugu. Besteak beste, frankistek kartzela bihurtutako leku berean arnastu eta ezagutuko dugu emakume presoek bizi izandakoa. Gurutzatuko dugu Molaren tropak sartu zirenean zutik geratutako zubi bakarretakoa, eta ikusiko dugu zer ibilbide egin zuten senideak “etsaiaren zelaigunean” zituztelako 1937ko otsailean Ondarroatik eta beste hainbat herritatik egotzitako emakume eta haur errepublikarrek.


Azkenak
Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


2025-04-24 | ARGIA
Bere etxearen aurkako erasoa salatu du Aritz Otxandianok, eta berriztagarriekin duen jarrerarekin lotu du

Asteartetik asteazkenerako gauean familiaren etxearen aurka bi bengala bota dituztela jakinarazi du Fagor kooperatibako jasangarritasun arduradunak.


Espainiako Gobernuak 1.041 milioi euro gastatu ditu Israeli armak erosten azken urte eta erdian

2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]


Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


Haur Hezkuntzako irakasleen %94 emakumeak dira

Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]


2025-04-24 | Gedar
Indarkeria matxistaren aurkako babesa: Hego Euskal Herrian, salatutako kasuen %31tan ez ziren neurriak hartu

Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.


Sarako Idazleen Biltzarraren 42. edizioak euskal idazle eta irakurle andana bildu ditu

Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]


Pertsonon datu-pribatutasuna ezbaian, delinkuentziaren aitzakian

Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.


2025-04-23 | Jon Torner Zabala
Madrilgo mugimendu ekologistan infiltratutako beste polizia bat atzeman dute

2002az geroztik Espainiako Estatuko hainbat kolektibotan infiltratutako hamabi poliziaren berri eman dute La Directa eta El Salto agerkariek. Nieves López izen faltsua baliatzen zuen Espainiako poliziaren kasua da publiko egin duten azkena. El Salto-k argitaratu duenez,... [+]


2025-04-23 | El Salto-Hordago
Arun Kundnani: “Arrazakeriak gizarteko baliabideen banaketarekin du zerikusia”

Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.


Eguneraketa berriak daude