‘Osasun Grexitik ez!’ diru gabeko greziarrak hiltzera ez kondenatzeko

  • Europako oligarkiak ezarritako politika ekonomikoak bere murrizketekin Greziaren osasun sistema publikoa Hirugarren Mundukoen mailaraino hondoratu duenean, milaka mediku, zaintzaile eta klase guztietako herritar ahalegintzen dira artatzen dirurik ezagatik bazterrean geratutako jendeak. Haien elkartasunez Europa osoan hedatzen ari da Osasun Grexitik ez! kanpaina.

MCCH Metropolitan Community Clinic-
ek bere webgunean erakusten duen argazkian, Australian bizi diren greziarren ordezkari Constantine Papagianopoulos andereak Australian bizi diren greziarren artean ordaindutako botikak entregatzen dizkie auzolaneko eri
MCCH Metropolitan Community Clinic- ek bere webgunean erakusten duen argazkian, Australian bizi diren greziarren ordezkari Constantine Papagianopoulos andereak Australian bizi diren greziarren artean ordaindutako botikak entregatzen dizkie auzolaneko erietxeko hiru boluntariori. Ezkerretik bigarrena da George Vichas doktorea. Klinikotan ez da diruzko laguntzarik onartzen, edozein emaitzak izan behar du botika edo materialetan. Batzuetan hauen beharra izaten dute teorian Greziako estatuak finantzatutako ospitale publikoek ere, murrizketak direla medio.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

“Salonikako ospitale publikoan ikusi dudanak izutu nau, ez nuen espero osasun sistema hain hondoa jota aurkitzerik”, hala mintzatu da Yvon Englert Bruselako Erasme ospitaleko ginekologia arduradun ohi eta unibertsitateko irakaslea. “Kliniketako zuzendariek astero beste arduradunekin bildurik aurrekontuak aztertu ostean erabakitzen dute aste horretan zein produktu ez duten edukiko gaixoentzako”.

Joan den udan ibili da Englert Urgences Grece elkartasun gunearen arduraduna Greziatik. Salonikan zebilela egokitu zaio ikustea hiru egunez etenda eduki zituztela odola behar zuten kirurgiazko operazio guztiak: odolean hepatitisa eta hiesa testatzeko produkturik ez zeukan ospitaleak.... “Kliniketako langileei Hirugarren Munduko egoera batean aritu beharra tokatu zaie, baina aurrez horretarako prestatu gabe. Malko artean kontatzen dizkizute beren ezintasunak eta mundu guztiak ahazturik egoteagatiko etsipena”.

Urgences Grece blogean irakur daiteke: “Europako zibilizazioaren sehaskan, hiru milioi herritarrek ez dute osasun zerbitzuetan sarbiderik. Haurren heriotza tasa bikoiztu egin da 2008tik. Sinesgaitza dirudi hori gertatzea gure Europa modernoan, zeinaren oinarrietako bat baita denentzako izatea segurtasun soziala eta osasun zerbitzuak”.

Osasun Grexitik ez! kanpainari ekin diote, Europako agintariei exijitzeko oinarrizko eskubide horiek Grezian ere errespetatuak izan daitezen eta horretarako neurri zehatz bat ezartzea nahi dute: edozein aurrekontu eta programa ekonomikotan blindaturik egon dadila osasun sistema gutxienez 2008ko krisi aurretik zeukan egoera bermatuz. Osasun zerbitzuak 2008ra itzultzea... gutxi esatea dirudien arren gehiegi eskatzea da gaur Grezian.

Rebecca Harms Europako Legebiltzarrean Berdeen liderra denak ekainean Alexis Tsipras lehen ministroari Atenasen eskura eman dio egoera dramatikoa laburbiltzen duen gutuna. Troikak 2010ean Greziari zorra bideratzeko lehenbiziko memoranduma ezarri zionetik, drastikoki moztu zitzaizkion diruak eta pertsonala osasun sistemari.

2009an osasungintzak Barne Produktu Gordinaren %7 zeraman, Europako herrialdeen bataz besteko berdinean; gaur egun %3,5-%4ra murriztuta dago. Ospitaleek 2012an 2.000 milioi euro gastatu zituzten, iaz 1.300 milioi eta aurten 1.160 milioi...

2013tik hasi da ikusten murrizketa horiek krisi humanitarioa eragin dutela greziarren artean. Haurren hilkortasun tasa 2012ko %2,7tik %4ra igo da. Azken bi urteotan haur jaio berrien kopuruk %2,1 gutxitu da eta, aldiz, heriotzak %1,17 gehitu. 

Gaixotasunen artean, 2009tik 2015era infartuak ugaritu dira %1,4tik %2ra, diabetesak %7,9tik %9,2ra, depresioak %2,6tik %4,7ra.

Eritasunen Prebentziorako Institutuak iaz egindako ikerketa batek erakutsi zuen egunero botika hartzeko beharra daukaten lau herritarretatik batek bere aldetik murriztu dituela erremedioen erosketak, horiek pagatzeko zailtasunengatik. Bostetik batek erabat utzi ditu botika guztiak, ordaindu ezin dituelako.

Aurrekontuak murriztu izanak material eta langile faltan murgildu ditu ospitale publikoak. Batzuei nazioarteko laguntzaz antolatutako klinika humanitarioek bidaltzen diete materiala. Gaixoen itxaron zerrendak izugarri luzatu dira. Minbizia daukatenek erradioterapia hartzeko 4-5 hilabetez egon behar dute zain, honek heriotza probabilitateak asko handituz.

Txostenak aitortzen dizkio Syrizaren gobernuari hilabeteotan egindako esfortzuak, baina lege berrien emaitzak oraindik ez direla ikusi erantsita. Orain lehentasuna Greziako osasun sistema aurrekontuen murrizketen programetatik ateratzea da, dio.

Sendatzea ordaindu ala hil

Europako Berdeek Tsiprasi eskainitako gutuna George Vichas kardiologoak sinatzen zuen. Vichas da Helliniko hiriko MCCH Metropolitan Community Clinic auzolaneko erietxearen sortzailea. MCCH Hellinikon ari den moduan auzoetako 8 anbulatorio txikiagorekin, Grezia osoan beste 50ek artatzen dute jendea doan borondatezko mediku, erizain eta beste herritar askoren artean.

Vichas ospitale publiko batean ari da soldatapean eta orduz kanpo MCCHn. Jarduera nekagarria, forma fisiko onean egotea eskatzen duena, krisiaz eta murrizketez asko erakusten duena: “Urte betetik hona, alabak ez dit galdetzen gehiago krisia noiz amaituko den”.

Beste doktore askok bezala Vichasek ere gaizki zeraman txirotasunean eroritako gaixo askoren estutasunak ikustea, diru eta bitarteko faltagatik jendea okerragotu eta hiltzea. 2011ko abuztuan Mikis Theodorakisen kontzertuan zegoen Vichas, Hellinikoko aireportu militar abandonatuan, han entzun zion kantari mitikoari medikuei eskatzen arren laguntzeko lana galdurik aseguru sozialik gabe geratutako eriei, Troikak ezarritako murruzketek osasun sistematik baztertuei.

Lan egiten duen ospitale publikoko zuzendariari baimena eskaturik –”hura ere kezkatuta zegoen osasungintzan aurrekontuak %40 jaitsi eta mediku asko  lanetik bota zutelako”– sendagile eta erizain talde batekin Hellinikoko aireportu zaharrean antolatu zuten poliklinika humanitarioa.

Der Tagesspiegel egunkari alemanari Vichasek argitua dio borondatezko lanok ez direla adabakiak baizik, jendeen oinazeak arintzeko modu probisional bat, helburua osasun sistema publikoa bere onera azkar ekartzea dela. Eta hain dago txarto sistema publikoa... “Iaz Greziako iparraldeko ospitale batean hilabete luzez aritu ziren lanean haur jaio berrien zilbor-hesteak lotzeko pintzarik gabe, ezin zituztelako erosi”.

Diabetikoek ere asko nozitzen dute intsulina ordaindu ezinagatik. Ezin ahaztu minbiziengatiko heriotzen ugaritzea, botiken garestitze eta artatze eskasengatik. Baina, gainera, indartzen ari dira krisiaren seinale diren hiru gaitz: hiesa, tuberkulosia eta hepatitisa. Vichasek abisatzen dio Europari infekzio horiek ez dutela mugarik ezagutzen.

Vichas doktorea haserrarazten du –Atenasko aurreko gobernuei beren erruak barkatu gabe– Troikak greziarrei ezarritako memorandumak, xehetasun osoz azaltzen baititu osasun sistema publikoan egin beharreko murrizketak. “Sarritan galdetu diot nire buruari ea zergatik bortxatzen gaituzten gastuak murriztera, honekin Greziaren zorra handiagotzea baizik lortzen ez dutela jakinda. Azkenean ondorio honetara iritsi naiz: praktikan ezarri nahi dute ideologia bat dioena dirua daukanak bizitzeko eskubidea duela eta dirurik ez duenak hil egin behar duela”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EB Grezia estutzen
2020-07-16 | Mikel Eizagirre
Yanis Varoufakis
“Troikaren itzuleraren beldur bazara, badituzu horretarako arrazoiak. Troika itzuli egingo da”

Greziako Finantza ministro ohia susperraldi-funtsaren inguruko negoziazioez mintzatu da El Diario.es egunkariari eskainitako elkarrizketan. Asteburu hontan egingo da goi-bilera, eta Europar Batasuneko herrialdeek koronabirusaren efektuak leuntzeko funts komuna jasotzeko... [+]


Itaka

Itakan antzeztu du uda honetan Tsiprasek finantza erreskatearen amaiera. Abuztuaren 21ean emandako liturgia hartan solemnitate handiz mintzatu zen Odisea modernoaren bukaeraz.

Greziako kontinentearen mendebaldeko kostaldean dago Itaka, itsaso jonikoan. Handik mendebaldera,... [+]


2017-01-25 | Zabaldi
Nazioartea
Elkartasuna eta desobedientzia berriz ere kriminalizatuak

Iragan uztailaren 27an, Zabaldiko bi kide, brigada internazionalisten prestakuntza lanean ari ziren Tesalonikan. Hurriyako etxea hustua izan zen eta bi kideak atxilotuak. Urtarrilaren 26an, ostegunean, epaituak izanen dira.


2016-10-13 | ARGIA
Tsipras: “Ez dugu etsiko zorra berregituratzea lortu arte”

Syrizaren bigarren kongresuan Alexis Tsiprasek ikusmin handia sortu duen hitzaldia egin du. Aurrera begirako politika marraztu du greziar presidenteak. Hibai Arbide kazetariak jarraitu du ekitaldia Twitter bidez.


Atenasko porrotetik Parisko sarraskietara, garai konplikatuak Europako ezkerrentzat

Ezkerraren itxaropen zaharberrituekin ekin urte berriari eta alde guztietako kontserbadore eta inmobilistek aldarrikatutako Zibilizazioen Talkaren edizio odoltsuekin burutu, horra zein izan den 2015 honen patua. Disney World edo Port Aventurako txirrista erraldoietako batean... [+]


2016-01-20 | Jon Torner Zabala
Davos 2016
Zer gai izango dute hizpide agintari politikoek eta enpresariek?

Robotak, terrorismoa, migrazioak edota desoreka sozialak izango dituzte hizpide Davoseko (Suitza) eski estazioan bildu diren agintari politikoek, enpresariek eta Leonardo DiCaprio bezalako hainbat pertsona famatuk. Urtarrilaren 23ra bitartean egingo den Munduko Ekonomia Foroak... [+]


‘OXI’-2015: Europako oligarkiak Grezia umiliatu eta mixeriara kondenatu duen urtea

Greziarrek sinetsi zuten Europar Batasunean bazela bestelako politika baterako zirrikitua, botoetan garaipena ezkerrari emanik Syrizak eta Alexis Tsiprasek moztu ahal izango zutela hamarkada luzetako neoliberalismoak eta etxeko ustelkeriak ekarritako odolustea. Gero... [+]


Europako Parlamentuaren sariari uko egin dio Greziako klinika autogestionatu batek

Greziako Metropolitan Community Clinic in Ellinikok errefusatu egin du Europako Parlamentuak emandako Urteko Europako Herritarra saria. Ellinikon aurkitzen den osasun zentroak asistentzia sanitarioaren hedadura galdu duten pertsonak artatzen ditu.


Tsiprasek Grezia gobernatzen jarraituko du

Syriza ezkerreko koalizioak irabazi ditu berriro hauteskundeak Grezian. Demokrazia Berria alderdi kortserbadorea bigarren izan da. Abstentzio oso handia egon da, %45 ingurukoa.


Greziar hauteskundeetan inkestek berdinketa aurreikusten dute

Igandean hauteskundeak izango dira Grezian. Vaigelis Meimarakis Demokrazia Berriaren hautagaia, eta Alexis Tsipras Syrizako buruzagiaren arteko berdinketa aurreikusten dute. ANT1 telebista kate pribatuko estatistikek %31,6ko indarra ematen diete bi alderdiei. Abstentzio handia... [+]


Europarako ‘B Planaz’ biltzarra egingo da Varoufakis, Lafontaine eta Melenchonen bultzadaz

Parisen Alderdi Komunistaren egunkariaren inguruan urtero antolatzen den Fête de l'Hummanité ekitalditik zabaldu da deialdia: Europako ezkerrak B plan bat antolatu eta indartu beharra dauka Europar Batasuna Greziarekin egiten ari dena berriro gerta ez dadin eta... [+]


Schäublek greziarren aurretik alemanak ere zukutu zituen

25 urteko tartearekin, Europa astindu duten bi gertakizun nagusitan protagonista izan da Wolfgang Schäuble ministro alemana. 1990eko hamarkadan Eki Alemania kapitalismoan murgilarazteko operazioa kudeatu zuen. Uda honetan Greziako herritarrei erreferendum itxaropentsu baten... [+]


Oskar Lafontaine
“Ezker europarrak B plana eduki behar du Greziaren antzeko egoeretarako”

Europako ezkerrak moneta sistema malguago baten aldeko apustua egin beharko lukeela eta "B plana" garatu beharko lukeela uste du Oskar Lafontaine Alemaniako ezkerreko Die Linke alderdiko presidente ohiak. Gako hauek krisi ekonomikotik irteteko ezinbestekoak liratekeela... [+]


Greziako hamalau aireportu Alemaniaren esku geldituko dira

Asteartean sinatutako ebazpenaren arabera, Fraport enpresa alemanak kudeatuko ditu Greziako hamalau aireportu, tartean Salonika hirikoa. Syriza eta Greziar Independenteen Gobernuak erreskate plana sinatu zutenetik lehen pribatizazioa izango da.1.200 milioi euroko balioa izango... [+]


Europar Batasun erreala edo IV. Reich-a

Alemaniak gidatutako Europar Batasunak (EB) ez zuela gustuko Syrizaren gobernu berria, bagenekien. Atenasi ez zizkiola gauzak erraz jarriko eta ahalaz Europako beste zenbait herrialdetan bultzatutako estatu kolpe leun bat emango zuela gobernu aldaketa inposatuz. EB saiatu da,... [+]


Eguneraketa berriak daude