Hamar egun behar izan dituzte Chiloecheseko (Guadalajara) hondakin arriskutsuen plantan izandako sutea erabat amatatzeko; azkenaldian Espainiako Estatuan erre diren gisa bereko dozenaka azpiegituren artean beste bat. Euskal Herrian ere badira hainbat kasu. Zer misterio dago atzean?
Gaztela Mantxako Seseña eta Chiloeches egin zaizkigu ezagun azken hilabeteotan, baina hemerotekari errepasoa eginez gero, konturatuko gara hondakinak tratatu edo birziklatzeko plantak dozenaka erre direla azkenaldian Espainiako Estatuan.
BlogSOStenible atarian hartu dute horietako batzuk zerrendatzeko lana eta 50 zenbatzera iritsi dira di-da batean. Zenbait tokitan sutea birritan izan da, horixe gertatu da esaterako Valentziako Riba-Roja eta Alzira herrietan eta Sevilla, Pontevedra edota Madrileko beste planta batzuetan.
Zerrendan Nafarroan iaz erretako bi planta ageri dira: Andosillan bata –hondakinak garraiatu eta tratatzen dituen Rinacon Gestion S.L-rena– eta Murillo el Frutokoa bestea –erabilitako pneumatikoak tratatzen dituen Indurgarbirena–.
Baina badaude kasu gehiago. Hedabide honen webgunean bertan eman genizun beste sute baten berri, Arabako Araiatik gertu apirilaren 25ean izandakoa: Sertego Intervesases-en ontzi industrialak tratatzen zituzten, suak fabrika kiskali eta langile gehienak kalean geratu aurretik.
Bistan da gehienean hidrokarburoz osaturiko materiarekin ibiltzeak badituela bere arriskuak. Baina BlogSOStenible-ren arabera hainbeste sute “istripuz” gertatzeko probabilitatea ezinezkoa da. “Zer arrazoi ezkutuko daude atzean? Subentzioak jasotzea? Aseguru-etxeei kobratzea? Agian negozioa bilketan eta politikariekin argazkia egitean datzala, eta ez egiazko birziklapenean?”, diote.
Chiloechesen baimenik gabe gordetzen ziren 20.000 tona hondakin arriskutsu, “inerte” bezala tratatzea merkeagoa baitzen enpresarentzat. El Diagonal hamabostekari ezkertiarrak publikatu duenez, krisiarekin halako planten gaineko deskontrola handitu eta mafiak ugaritu dira, eta erakunde publikoak dira horren erantzule: “Horretara behartuta dauden arren utzikeriaz jokatzen dute”, azaldu dio Jose Ramón Becerra Equo Euskadiko kideak.
Bestalde, aspaldion askok susmo txarrak ditu Ecoembes enpresarengan. Ontziak kudeatzeko duela hogei urte sorturiko irabazi asmorik gabeko sozietatea da, eta Coca-Cola, Danone eta gisa horretako markak ditu bazkide, besteak beste. Ecoembesek du Espainiako Estatuan monopolioa alor horretan.
Eurostatek Espainiarentzat emandako datu katastrofikoek –%20 baino ez omen da birziklatzen eta %10 konpostatu– adierazten dute badagoela tara handi bat Ecoembesen bilketa eta birziklatze sisteman.
Beste zenbait herrialdetan, erabilitako ontzia uztearen truke dirua itzultzen diote norbanakoari. Espainiako Estatuan, ordea, ontzia ordaindu eta berrordaindu egiten du kontsumitzaileak. Eta polizikliko aromatiko edo dioxina forman itzultzen digute, konbustio misteriotsuaren eraginez.
Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…
Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.