Turkiak Jarabulus hartuz karta banaketa berria eragin du Siriako gerran

  • Abuztuaren 24an Turkiako armadak Siria inbaditu zuen. Turkiarren babesarekin hamabi orduren buruan Jarabulus mugako herri estrategikoaren jabe egin ziren AEBek patrozinatutako miliziak, bide batez gudari kurduak atzera egitera behartuz. Jarabuluseko gertakizunetan jauzi kualitatiboa ikusi dute “ordezkari bidezko mundu gerra” hau gertutik behatzen duten aditu batzuek.

AFP agentziak zabaldutako argazkian, tanke turkiarrak Siriako eremuan sarturik Eufrates deitu operazioan, abuztuaren 24an. Erdoganek, batzuen ustez, OTANi eta AEBei lan zikina aurreratu die islamista ‘moderatuei’ –Al Kaeda eta besteei– Alepo hiri estrateg
AFP agentziak zabaldutako argazkian, tanke turkiarrak Siriako eremuan sarturik Eufrates deitu operazioan, abuztuaren 24an. Erdoganek, batzuen ustez, OTANi eta AEBei lan zikina aurreratu die islamista ‘moderatuei’ –Al Kaeda eta besteei– Alepo hiri estrategikorako bidea zabalduz. Aldiz, beste batzuek uste dute Turkia aldendu dela AEBen interesetatik eta Damaskoko gobernuak Iran eta Errusiarekin eratutako interes multzora hurbildu dela. Denak datoz bat galtzaile nagusi kurduak izendatzeko.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Tomas Alcoverrok, Europak Ekialde Hurbilean dauzkan kazetarien arteko jakintsuenetakoak, idatzi ohi du Sirian Mundu Gerra bat borrokatzen dela, epizentro erabakiorra Alepoko guduan daukana. “Denak denen kontra” borroka dirudien kaosean, aldaketa handia gertatu da San Bartolome egunean: Turkiak inbaditu du Siria, bere babeseko miliziei Jarabulus hiria oparitzeko.

Errusiarrak belaunetaraino sartuta daude Siriako hareatzan. AEB eta OTAN bezala. Udan agertu dira Britainia Handiko eliteko tropen argazkiak, basamortu siriarretik iritsiak. Monarkia arabiarrek finantzatzen dute gerra. Turkiak islamistei atzeguardia bermatu dien moduan. Dena da jakina, baina dena aldatu dezake turkiarren urratsak.

Jarabulusekoa hiru egun lehenagotik iragarri zuen Moon of Alabama blogak, kurduak izugarri gogor kritikatzen zituen analisi batean. Gertatu berria zen Hasakahko borroka: abuztuaren 18an miliziano kurduek eraso zieten herri honetan Damaskoko gobernuak dauzkan militarrei. Aurretik inoiz gertatu gabeko zerbait zen, Assaden tropen eta kurduen artean bazegoelako elkarri ez erasotzeko itun tazitua.

Kurduek AEBetako hegazkinen eta kainoien babesean jipoitu baitzuten Assad, zioen Moon of Alabamak kurduek hanka sartzen zutela Siriako iparralde osoaren jabe izan nahian: “Turkiaren artilleria hasi da Estatu Islamiarrak daukan Jarabulus ingurua txirtxilatzen, eta ‘siriar errebelde moderatuak’ prestatzen ari dira herrian sartzeko. Artilleria turkiarrak YPG kurdua ere kolpatzen du. Bere bi aliatuen artean, nori uste duzue lagunduko diotela AEBek?”.

Ordu gutxiren bueltan, Turkiako tanke eta soldaduak Siria iparrean sareturik, Estatu Islamikoa tiro bat egin gabe erretiratu da duela bi urte bereganatutako Jarabulustik, OTANek eta petromonarkiek babestutako ‘errebelde moderatuen’ –Al Kaeda ere epeltzat daukagu komeni denean– esku geratu da eskualdea, AEBek babestutako kurduek atzera egin dute hilabeteotan hainbeste odolez irabazitako eremuetatik...

Maximilian Popp eta Christoph Reuterrek Der Spiegel astekarian idatzi dute Jarabulusekoa inflexio puntua izan dela Siriako gerran: Turkia zuzenean inplikatu da gatazkan eta gerran orain arte ikusi diren aliantza konplikatuak bat batean aldatzen hasi dira, atzo arte etsai izandakoak oharturik badauzkatela interes komunak.

“Hemen bakoitzak –dio Der Spiegelek– bere gerra egiten du. Turkiak kurduak menderatu nahi ditu. AEBek Estatu Islamiarra zanpatzea baizik ez du nahi. Kurduek beren estatua eraiki nahi dute. Eta errusiarrek nagusiki mundu mailako potentzia direla erakutsi nahi dute”.

Assadek kurduei airez erasotzeak lagundu du, Popp eta Reuterren aburuz, Turkiaren Errusiarekiko etsaigoa epeltzen. Erdogan haserre dago Europa eta AEBekin bere ustean azken estatu-kolpean nahikoa babes eman ez ziotelako eta, batik bat, Kurdistango gudariei babes handia ematen dietelako. Errusia, bere aldetik, jabetu da Baxar al-Assad ez dizkiola eskatutakoak egiten, ez dagoela negoziaketetan ezertan amore emateko prest, nahiz eta daukan indarra errusiarren laguntzari zor izan.

Ororen buru, hona analisi honen ondorioak. EIk Siriako eskualde hura galdu du. Kurduek, hanka sartu dutelako, galdu dituzte aliatuak eta eremua, 2016ko abuztuko galtzaile nagusi bihurtuz. Turkiak harremanak hobetu ditu Errusiarekin. Orain Turkiari egoera PKK-k konplikatu diezaioke muga barruan. Baxar al-Assad etsaitu da kurduarrekin, eta ordainetan Turkia ez du lehen bezain etsai. Lehen bezala, Assaden etorkizuna Errusiaren eskuetan datza. AEBen arazoa da orain bere bi aliatuak, Turkia eta kurduak, elkarri tiroka ari direla. Azkenik, Errusia da karta banaketa berrian irabazle nagusia.

Errusia ala AEB orain ahulago?

Mark Sleboda Moskuko unibertsitateko soziologia irakasle eta nazioarteko gaietan adituak Facebooken daukan Gramsci blogean abuztuko aldaketez Der Spiegelek egindakoaren oso bestelako analisia egin du.Turkiak, AEBen babesean, kontrolatzen dituen miliziekin batera Jarabulusetik aurrera jo eta Al Bab hiria hartu nahiko dute beretzako, horrela Al Kaedari bermatzeko aireko erasorik gabeko eremu aske bat, Errusia eta Siriako armadaren hegazkinen beldurrik gabe.

Erdoganek de facto airezko erasoen beldurrik gabeko eremua eskaini die OTANek eta Golkoko monarkiek babestutako matxinoei, lasaiago lor dezaten Alepo hiri estrategikoaren konkista. Alepon dago gakoa, Siriako kurduen kontrako erasoa bigarren mailako kontua da turkiarrentzat, Slebodaren ustean. Estatu Islamikoak ongi zekien zein zen jokaldia eta tiro bat eman gabe alde egin du Jarubulus inguruetatik.

Laburbilduz, Erdoganen abuztu amaierako erasoak lau osagai ditu. Bat, Jarabulus kendu Estatu Islamikoari eta eman, Turkia, Qatar eta Saudi Arabiaren eskumakilak izanik irudi hobea daukaten beste islamistei. Bi, Jarabulus eman Al Kaedari kurduek berenganatu ez dezaten. Hiru, Al Kaedari hegazkinezko erasorik gabeko eremua bermatu. Lau, lanak aurreratu OTANeko neokontserbadoreen A plana posible ez balitz –Baxar al-Assad agintetik kentzea– B plana errazteko, alegia, Siria zatitzeko.

Eta Errusia? “Beldur naiz –dio Slobodak– azkenean Errusiak atzera egin eta ahal duenarekin konformatuko dela, III. Mundu Gerra lehertu ez dadin. Horra Kremlinaren ahuldadea, [1990eko hamarkadan adostua] OTANek gainditu ezin omen zituen lerro gorriak banan bana erorita gero eta hurbilago daudela Errusiatik. Azkenean Errusia bera izango denean jomuga, ez du edukiko lagun bakar bat aldean”. Siriako gerra Moskutik horrela ikusten da.

Siriako koiunturaren oso bestelako irakurketa dauka Moon of Alabama blogak. Hona, motzean. AEBek oker egin dituzte hasieratik gauzak Sirian eta Turkiak eskuetatik ihes egin dio, Errusia-Siria-Iran taldearekin tratua bilatzera. AEBk beren eskualde propioa nekez segurtatuko dute Sirian, gerrillari kurduak odolustu direlako aurreko batailetan. Erdogan berrantolatzen ari da gerrillari taldeak, bere komenentzian. Eta Assad konformatuko da matxinoei eremuak utzirik, Damaskorentzako lehentasunezkoak diren hiri eta eskualdeak gotortzeko.

Geopolitika eta jokoen teoriaz landa, triskantzak gupida gabe darrai. 17 milioi biztanle dauzkan Siriak 282.000 eta 470.000 arteko herritar kopurua ikusi du hiltzen 2011ko matxinadaren ondoren sututako gerran. 7,6 milioi jende bizi da Sirian bertan bere jaioterritik ihes eginda eta lau milioitik gora –bost milioi diote batzuek– aurkitu dira herrialdetik ihes egitera behartuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Siriako gerra
2022-11-08 | Aitor Aspuru Saez
Abdulkarim Omar
“Herri kurduaren aurka erabili ditu Turkiak, NATOra batzeko Suediak eta Finlandiak egindako eskaerak”

Abdulkarim Omar kurduak farmazia bat zuen Qamishlo-n, bere herriaren iraultza hasi zenean Sirian, 2012an. Orduan negozioa utzi eta lan politikoan sartu zen buru-belarri. Urriaren amaieran Euskal Herria bisitatu zuen, Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko ordezkari... [+]


AEBk Siriako base irandar batzuk bonbardatu ditu

Estatubatuar presidente Joe Bidenek eman du agindua Deir ez-Zor-eko bunker gunea bonbardatzeko. Munizioa biltegiratzeko eta laguntza logistikoa emateko erabiltzen diren bunkerrak direla adierazi du AEBtako armadak komunikatu batean.


2021-09-21 | Axier Lopez
Irailaren 11ko legatua: Yes we drone

2001eko urrian, irailaren 11n World Trade Centerren aurkako erasoak gertatu eta hilabetera, Amerikako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotu batek historia egin zuen: drone moderno batekin (The Predator) eraso hilgarria egin zuen lehen pertsona izan zen. Ordutik, droneak XXI... [+]


2021-02-03 | Aitor Aspuru Saez
Siriako kurduen erronka zaila
Zer egin ISISeko milaka kide ohiekin?

Duela ia bi urte amaitu zen Daesheko Kalifatoa, baina erakunde horretan ibilitako milaka lagunek Siriako ekialde eta iparraldean jarraitzen dute. Kurduek gidatutako proiektu politikoak arazo larria du beste inork jaso nahi ez dituen pertsona hauek kudeatzen.


2020-07-22 | Mikel Eizagirre
Assaden Baaz alderdiak eta haren aliatuek irabazi dituzte Siriako parlamentuko hauteskundeak

255 eserlekutatik 177 eskuratu ditu al-Assaden “Batasun Nazionala” izeneko hautagaitzak.


2020-07-20 | Mikel Eizagirre
Siriarrek parlamentua hautatu dute igandean

Gatazka armatuan bederatzi urte beteta eta musukoak jantzita hautatu dituzte parlamentuko kideak Sirian. Assaden aldeko hautagaiak nagusitzea aurreikusten da. Bitartean, konstituzio berri bat osatzeko negoziatzen ari dira oposizioa eta Baaz alderdia.


200 “jomuga militar” baino gehiago bonbardatu ditu Turkiak Sirian

Siriako Idlib hirian 33 soldadu turkiar hil ditu Siriako armadak. Turkiako Gobernuak eraso hau “traizio” bezala ulertu, eta ezohiko batzar bat egin ostean, Siriako hiru eremutan jomuga militartzat hartu dituzten 200 gune bonbardatu dituzte.


2020-02-25 | Karlos Zurutuza
Kurdistan, Rojava
Amesgaiztotik ezin esnatu

Ehunka hildako eta ehunka milaka iheslari utzi ditu Turkiaren azken erasoaldiak Rojavan. Giza krisia handitu heinean, galderak ere pilatzen hasiak dira Siriako kurduen etorkizunaz.


Erdoganek operazio militarrak iragarri ditu Kurdistanen aurka

Turkiako presidenteak igandean adierazi du operazio militarrak hasiko dituela Eufrates ibaiaren ekialdean, Siriako Kurdistanen. “Afrinen, Jarablusen eta al-Baben sartu gara. Orain Eufratesen ekialdean sartuko gara”, adierazi du.


Aeham Ahmad, musikaria
“Nire bizitza arriskuan jarri zuen argazki berak fama eta arrakasta ekarri dizkit gero, eta madarikazio moduko bat da orain”

Siriako Yarmouk errefuxiatu gunean (Damasko) jaio zen 1988an, palestinar familia baten baitan. Pianoa zuen ogibide, baina gerrak dena kendu zion. Sarraskiaren erdian musika egiten jarraitu zuen ordea, eta irudi haiek gure hedabideetako orrialdeak bete zituzten. Oinez iritsi zen... [+]


2019-05-14 | Koldo Azkune
Siriako errefuxiatuak Nafarroan
“Han genuen guztia galdu dugu, ez dugu nora itzuli”

Gerra hasi baino lehen, Siriak 20 milioi biztanle zituen. Egun, populazioaren erdia baino gehiago desplazatuak dira, Siriako zonalde batetik bestera edo atzerrira ihesean ateratakoak. Nafarroara iritsitako hiru siriarrekin aritu gara, hemen bizi duten errealitatea ezagutzeko... [+]


Siriako etorkizun latza

Milioi erdi hildako inguru, milioika desplazatu eta manipulazio informatiboen zerrenda amaigabea dira Siriako gerra hibridoak utzi dituena. Kanpo faktoreek azaltzen dute Sirian gertatutakoaren parte handia. Mendebaldeak eta bere aliatuek gerra hibridoa egin diote Siriari... [+]


2018-10-10 | Aitor Aspuru Saez
Faiza Abdi
“Erakundeetan emakumeon eskubideak babestu ezean, iraultzak ez du emaitzarik izango”

Faiza Abdi Kobane kantoi kurduko Legebiltzarreko presidentea da, eta hango gonbidatuen etxean ongi etorria egin zion Durangotik joandako ordezkaritzari. Emakume hurbila, beroa eta alaia da. Munduan barrena ibilitakoa, Sobietar Batasunean eta Espainiako Estatuan izan da, besteak... [+]


Gudua itzali ahala, oihaneko legea ezarri diete Siriako jendeei

Zazpi urte eta erdiz luzatu den gerra basatiak Siriako gizartea zein neurritan aldatu duen ondo jabetzeko denbora beharko da. Potentzia handien kontrolpean, lekuko armada eta milizien arteko guduek herrialdea errotik eraldatu baitute. Interpretazio geopolitikoak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude