Klasizismoak hartu du Bilbo

Klasizismoaren ezaugarrietara moldatutako musika tresnekin aritu ziren Hiko Kurosaki eta Miren Zeberio (biolinak), Daniel Lorenzo (biola) eta Josetxu Obregon (biola).
Klasizismoaren ezaugarrietara moldatutako musika tresnekin aritu ziren Hiko Kurosaki eta Miren Zeberio (biolinak), Daniel Lorenzo (biola) eta Josetxu Obregon (biola).

Bilboko Aste Nagusiak aukera bikaina ematen du urtero antzinako doinuez gozatzeko, Gizakunde elizako testuinguru paregabean. Aurtengo edizioko zortzi kontzertuen artean, La Ritirata taldearen emanaldia azpimarratzekoa da, klasizismo garaiko piezak jo baititu, orain dela 200 urteko musika tresnen gisakoak erabilita. Ordu eta laurden pasatxoko emanaldia izan da, entzuleak gustura uzteko modukoa.

Josetxu Obregon bilbotarrak gidatzen du La Ritirata. Kontzertuaren ezaugarrien arabera, formazioa aldatu egiten dute: Bilbon soka laukoteak jo du. Hiko Kurosaki japoniar jatorriko austriarrak eta Miren Zeberio tolosarrak biolinen ardura izan dute. Daniel Lorenzo espainiarrak jo du biola eta Josetxu Obregonen esku egon da biolontxeloa. Klasizismoaren garaiko ezaugarriak dituzte tresnek, ez dira gaur egunean erabiltzen direnak bezalakoak. Esaterako, biolontxeloak lurrean ezartzeko ziria falta du eta tresna altzoan hartuta jo behar da, duela bi mende bezala.

Errepertorioak hiru zati izan ditu, bakoitza musikari bati eskainia. Lehenik eta behin, klasizismoko konpositore ezagunenetako baten, Joseph Haydn austriarraren, doinu gozoek hartu dute Gizakunde eliza. Klasizismo bete-betean sartzen dira 1790eko hamarkadan sortutako pieza horiek.

Kontzertuaren bigarren zatiko doinuak, ordea, klasizismoaren hastapenetako estiloaren erakusgarri dira. Luigi Boccherini italiarraren 1790eko hamarkadakoa musika alaiarekin gozatzeko aukera izan dute entzuleek. Hirugarren zatiak biribildu du emanaldia, Juan Crisóstomo Arriaga bilbotarraren doinuei esker. Klasizismotik erromantizismorako bidean diren soka laukoterako piezak, konpositorearen jaiotetxetik metro batzuetara jo ditu La Ritiratak, seguruenez Arriagak berak ondo baino hobeto ezagutu zuen elizan.

Aste Nagusiko ziklo honetan ohikoa denez, jendez lepo egon da Gizakunde eliza. Eserleku guztiak bete dira eta zutik entzun dute kontzertua dozenaka lagunek. Amaieran, txaloak lau musikarientzat. Hauek, esker onez, programatik kanpoko pieza bat jo dute, Boccheriniren Pasacalle de la musica notturna delle strade de Madrid.

Entzuleak gustura, eta, La Ritiratako laukotea ere, izerditan blai baina kontzertu gustagarria eman izanaren sentsazioarekin etxeratu da. Madrilgo kontserbatorioan dabil Josetxu Obregon eta harentzat berezia da jaioterrira itzultzea.

LA RITIRATA-REN KONTZERTUA

Aste Nagusiaren barruan, abuztuaren 23an, Bilboko Gizakunde elizan eskainitako emanaldia. Euskal Herrian hurrengo hitzordua irailaren 9an izango dute, Lizarrako Antzinako Musikaren 47. Astean. Hil honetan bertan plazaratutako
Antonio Caldara: The Cervantes Operas diskoko piezak aurkeztuko ditu han La Ritiratak.


Azkenak
2024-09-18 | Sustatu
Ikusgela 2024-25 ikasturtean: euskal kultura, historia, eta buletin berria

Ikusgela proiektuak, hezkuntzarako ikus-entzunezko materiala lantzeko wikiekimenak, hirugarren ikasturteari ekin dio gaur. Orain arte 92 bideo argitaratu baditu ere, ikasturte honetan maiztasuna handituko du, astearte eta ostegunero bideo bat aterako du eta irailetik maiatzera... [+]


Beste langile bat hilik aldamiotik erorita: “Lan-segurtasun araudia ez da betetzen”

Irunberriko etxe partikular batean lanean ari zela erorita hil da 42 urteko iruindarra. Sindikatuen esanetan, lan-segurtasun araudia "ez da betetzen" eta erantzukizunak argitzeko eskatu dute. LABen arabera, jadanik 42 dira Euskal Herrian lanean ari zirela hildakoak.


2024-09-18 | ARGIA
Getxo eta Sestao ur azpitik lotu nahi dituen makroproiektua bertan behera uztea eskatzeko kanpaldia egingo dute

Bilboko itsasadarraren bi aldeak ur azpitik lotu gura dituen tunela egiteko asmoa du Bizkaiko Foru Aldundiak, baina makroproiektuaren kalteak eta gastatuko den dirutza kritikatzen ditu Subflubiala Ez plataformak. Kanpaldia deitu dute asteburu honetarako, proiektua bertan behera... [+]


Sunsundegui egoera “oso delikatuan” dagoela onartu du Mikel Irujo kontseilariak

Altsasuko karrozeria enpresak hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztu du eta aholkularitza baten txostenaren arabera, "pertsonala soberan dago". Uztailaren hasieran Volvorekin hitzartuta zuen kontratu bat bertan behera geratu zen eta enpresak finantziazio behar larriak... [+]


Naziometroaren seigarren neurketa
Gehiengoa euskal estatuaren alde legoke “adostutako” erreferendumean, gatazkarik sortzen ez badu

Euskal Burujabetzaren Barometroaren seigarren neurketa aurkeztu dute asteartean Donostian. Euskal Herriarekiko atxikimendua da nagusi oro har, baina Nafarroan Nafarroarekikoa gailentzen da. Euskara ez dago euskal sentimendua azaltzeko gako nagusien artean, baina gaztelera eta... [+]


Gose eta gerlatik ihes, oraingo afrikarrak bezala lehengo euskaldunak

Andoni Gabantxo arrantzale bermeotarrak Mastodon sare sozialean argitaratu zuen haria artikulu formatuan ekartzen dizuegu, bere oniritziarekin. Gaurko errefuxiatuei buruzko eztabaidetan ez dezagun ahantz atzoko hainbat errefuxiatu gure arbasoak zirela, hemengo portuetatik ihes... [+]


2024-09-18 | Gedar
Sionistek bizileku-baimena eskaintzen dute, palestinarrak erailtzearen truke

Jatorri afrikarreko asilo-eskatzaileei egin die eskaintza Israelgo Estatu genozidak, 'Haaretz'-en arabera. Gaur egun, 30.000 eskatzaile omen daude egoera horretan sionisten mendeko eremuetan.


Ikasteko teknika desegokiak erabiltzen dituzte gazteek

Lezioa buruz ikastea, norbere eskemak eta laburpenak egitea, azpimarratzea, beste norbaiti lezioa azaltzea… Ikasteko teknika ugari dago, baina DBHko ikasleek ez dituzte egokienak erabiltzen, ikerketa baten arabera, eta azterketa sistemak badu zerikusirik horretan. Ikasle... [+]


2024-09-17 | ARGIA
Hamahiru urteko espetxe zigorra ezarri diote adimen urriko alabaordeari sexu erasoak egin zizkion gizonari

Gasteizko sententzia horrez gain, asteburuan gutxienez beste lau sexu eraso salatu dituzte; hiru Gasteizen eta bat Donostian.


Eguneraketa berriak daude