Sindikatu batek serioski landuko al du urteko lanaldiaren berrantolaketa, dozena aste lan eta gainerakoa opor? Etxera sarturik, burbuila jabalgarria luzatzekotan, terrazan haltzen itzalean jarririk nengoela, haize firfirak inarrosi milaka hostoen estroboskopioak izpiak niganaino zilarrezko uharrean jautsarazten zituela, lehen hanka sartze gaitza: berriz konektatu nintzen. Denetara: e-mail, sare sozial, agerkari... Errealitate bihozgabeak hor zirauen, lehen okasioan lepora jauzi egiteko prest. Zeren eta trankilki beltzatzen geundela, beste batzuek segitzen baitzuten jo ta su, ezin geldituz tontakeria egiten, uda ala negu frenesia berarekin baitarraite. Eiki ez genuen zola joa, udak beste behin bazekarren perla: burkinia.
Artetik errateko, istorio horri esker, burkiniaren nozioa bera ezagutu eta orain izena eman diezaioket senarrak itsasoratzeko daraman janzkerari: azal zuridun orok bezala, paddle egitera baitoa kaskotik behera belaunetaraino estalirik eta geratzen den zatia krema gizenez aserik. Hori, burkini bat da, komunzki. Bizkitartean gure gizonari nehor ez zaio egundaino kexatu: gizona baita, egin dezake nahi duena. Nahi duena eta bi, hondartzetan gaindi urtero denen gisa berean, beste sasoietan burutik pasako ez litzaiokeena barne: ibil daiteke burkiniz edo ipurdi mazelak airean string txiki batekin, aritu daiteke plaian errugbian #ments etiketatua izan gabe, pokemon ihizian ibil daiteke #inutil gisa kontsideratua izan gabe, gizon ausartenek irakur dezakete liburu bat, igual soziologiaz, edo josta daitezke haurrekin behingoz, batak ala besteak ontsa egiten baitute. Bitxiki, gureari nehork ez dio galdegin ea burkiniz doanez askatasunaren izenean, katarsiarengatik, ala erantzunez orden sozial jakinaren arauei, ez, ez. Tira, nehork ez dio fitsik galdetu: gizon europarrek nahi duten bezala ibiltzeko dretxoa baitute, sasi borroka eta tirria guztien kontzentrazio plaza den hondartzan barne, emazteek ez bezala. Funtsean, erantzun etsigarria kausituko zuten: gureari ez diolako erlijioak agintzen, ez politikak, ez etikak, ez estetikak, dermatologoak baizik.
Serioski, polemikak sortzeko tirria ezin aseak, oraindik ere lortu du denen atentzioa desbideratzea, iritzi bataila antzuetan igeri, nor bere irakurketan. Bide batez, zein frantses kezkatu da Meuse-ko oihan batean abiatu obrez, CIGEO proiektuaren karietara, laster hor lurperatzeko hondakin nuklearrak? Bistan dena, nehor, okupatuegiak baitziren demostrazioak egiten, pseudo-feminismoz mozorroturiko arrazismo post-modernoari emanik, alegiaz emazteen askatasunaz kezkaturik eta askatasunaren alde, aireratuz kezka dutela bat-batean munduaren bestaldean vitriolaz erretzen diren emazte errebeldeez. Problema burkinia da, sekulan heldu gabe arazoaren muinari, gure arimen zikina, integrazio arazoa, Siriako desmasia, urteetako suntsiketa, jendea ahoz gora zeruari so dena galdurik, islamismo gogorrenarentzat ongailu paregabea, bumeran.
Hots, beste behin, demagogia, ogi bedeinkatua Daesh-entzat, zinezko arazoak mahai gainean ezarri ezinean. Egonen dira biharamunak, patetikoak eta erresuminaren adierazteko isiltasun minututan biltzekoak. Isiltasun minutuak. Besoak dilingo. Bandera hiruko-loredunak inarrosiz, jakin gabe bandera norena den xuxen. Kontzientzia betearen modaren garaian, absentzia betean.Mundu horretakoa ez dut nahi izan.
Ai, haltzei begira ametsetan itotzen egon banendi, tartetxo batez oraino, arren, ene bakardadearen euforia laburrean, denborak harrapatu aitzin, negura lerrarazi nahi ninduketen sirenen kantari gor.
Estatu Islamikoak beregain hartu du erasoa, Palestinako eta beste leku batzuetako musulmanen "mendekua" dela esanez. Eskuin muturrak inmigrazioaren aurkako mezuak hedatzeko baliatu du.
El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]
Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.
Irakurleak badaki 2015eko Parisko atentatu izugarrien auzia hurbiletik segitzen dudala, eskura dauzkadan prentsa baliabideei esker. 130 herritarren herioa eragin zuten komandoetatik bizirik ateratako kide bakarra Salah Abdeslam izan zen eta bere bizkar datza justizia egin... [+]
Urtarrilaren 20an Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioaren menpe dagoen Hasake hiriko espetxeari eraso diote auto suizidekin, milaka islamista askatzeko. YPGk kontrola berreskuratu arren, tiroketek jarraitzen dute, Daex-eko zenbait kide ezkutatu baita.
Jose Manuel Villarejo espainiar polizia ohiak adierazi ostean Espainiako inteligentzia zerbitzuek 2017ko atentatuak gerta zitezen utzi zutela, Kataluniako Gobernuak zer gertatu zen ikertzeko exijituko dio Espainiako Gobernuari. Halakorik egin ezean, auzia nazioarteko... [+]
Parisen eta Saint-Denisen egindako atentatuetan 130 lagun hil eta 400 zauritu zituen Estatu Islamikoak (EI). Irailaren 8an hasiko da hogei akusaturen aurkako epaiketa, eta zortzi hilabete iraungo du. Hamaika akusaturi biziarteko zigorra ezarri nahi diete.
Estatu Islamikoaren Afganistango atalak bere gain hartu ditu ostegunean aireportuan eta bi kilometrora dagoen hotel batean egondako atentatuak. Ebakuazioak aurrera doaz, baina asteartean bukatuko dira. Atzerriko indarrek herrialdea utziko dute talibanek mehatxupean emandako... [+]
Igandean Kabul hiriburua konkistatu zuten matxinoek. Datozen egunetan iragarriko dute Afganistango Emirerri Islamikoa. Ihes egin nahi duten herritarrak aireportuetan pilatu dira baina momentuz ez dute inor ebakuatu. Kabulgo aireportuan bost hildako egon dira.
Duela ia bi urte amaitu zen Daesheko Kalifatoa, baina erakunde horretan ibilitako milaka lagunek Siriako ekialde eta iparraldean jarraitzen dute. Kurduek gidatutako proiektu politikoak arazo larria du beste inork jaso nahi ez dituen pertsona hauek kudeatzen.
Ersin Çelic eta Diyar Hesso dira Askatasunaren alde filmaren zuzendaria eta ekoizlea, hurrenez hurren. Valentziako Mostran Bronze saria jaso ostean, Euskal Herrian proiektatu dute azaroaren hasieran eta politika, gerra eta erresistentzia uztartzen dituen proiektuaren... [+]
Azaroaren 2ko gauean Austriako hiriburuaren erdialdean gertatu da erasoa. Erasotzaile bat hil du poliziak, eta Austriako Barne ministerioak jakitera eman duenez "Estatu Islamikoaren aldekoa" zen. "Eraso terroristatzat" jo du tiroketa Austriako Gobernuak.
Bost urteko ikerketaren ostean, Parisko Epaitegi Judizialak ustez erasoan lagundu zuten hamalau lagun epaituko ditu. Bien bitartean, adierazpen askatasunaren inguruko eztabaida berpiztu da Frantziako Estatuan.
Ibrahim Bubacar Keita Maliko presidentea dimititzera derrigortu dute. Herrialdean aspaldian protesta gogorrak ari ziren ematen krisi ekonomiko larria dela eta.
Barceloneta auzoko zenbait etxetan sartu dira Mossoak goizeko seiretan.