“Gobernua lurralde indigenak murrizten ari da, bere ikusmoldearen arabera, antzuak direlako”

  • Bi kultura ditu, ama Tikuna eta aita Kokama etniakoa izaki. Mazedonia komunitatean bizi da, Amazonas eskualdeko alde kolonbiarrean. Indigena da kolonbiarra izan aitzin, Kolonbian, Perun eta Brasilen bizi baitira indigenak. Bere komunitatetik San Martin de Amacayacu aldera hurbildu zen ekainean, bertan ohikoa ez den diskurtso politizatua partekatzera ACITAMen (Amazonas Eskualdeko Buruzagi Indigenen Elkartea) izenean.

Historia ikusita, nolatan mantendu da kultura hain azkar Amazonas inguruetan?

Lehenik konkista izan zen eta gero ebanjelizazioak ere herri indigenak gogor kolpatu zituen, jainko giristino bat inposatuz. Kazike asko hil ziren pentsamendu indigena defendatuz, baina agureek, itzalean, gure ohiturak haurrei transmititu zizkieten, eta haurrek beren haurrei. Inbasioari aurre egiteko herri anitz basora bizitzera joan ziren, eta oraindik ere asko oihanean sartuta daude, erreka (Amazonas) ezagutzen ez dutenak. Beste asko erreka bazterrera itzuli ziren eta transmisioarekin segitu zuten. Gero kautxu ustiatzaileak etorri ziren, egurraren ustiapena, larruen trafikoa... kanpotik etortzen ziren enpresariek indigenak menpekotzat hartzen zituzten, edo hiltzen zituzten bestela. Hirietara eramaten zituzten eta han beren kultura galtzen zuten. Gero kokaren garaia izan zen. Kolonbiakoa ez zen jendea, gringoak edo, beste pentsamolde batekoak, eta haiekin ere nahasketa gertatu zen. Agureei esker mantendu da gure kultura eta nire ardura ere bada mantentzen segitzea. Gurean ez da deus idatzi izan, baina mingan (auzolanean) agureek irakaspenak ematen zituzten.

San Martineko herritar guztiek Tikuna hizkuntza mintzatzen dute. Hori borrokaren ondorio da?

Hala da. Baina San Martin errekatik (Amazonas) urrun dago eta ez dute kultura galdu, beste leku batzuetan bezainbeste. Mocagua, Zaragoza, Mazedonia (eskualde bereko beste komunitate batzuk) komunitateek kanpoarekin kontaktu handiagoa izan dute errekaren gertutasunagatik. Gure irakasleek eragin handia ukan dute, komunitatekoak dira eta hizkuntza hitz egiten dutelako. Gurasoek ere hizkuntza badakite eta transmititzen dute. Hiriko ikasle batek soilik gobernuak agintzen duena ikasten du, gurean bikoitza da, gurea eta bestea, hori abantaila da! Gure ingurumena ulertzeko, mantentzeko eta transmititzeko, ezinbestekoa da irakaspen propioa garatzea. Baina bestea ere garrantzitsua da, adibidez, ideiak paperera eramateko, hori akademiak ematen digu. Internet ere iritsi zaigu kolpetik, duela 10 bat urte. Gure jakintza garatzeko garrantzitsua da tresna hori ere, Googlen edozer bilatu, irakurri eta ikasi dezakezulako.

Gobernuarekin dituzuen harremanak beti konfrontazio mailakoak ote dira?

Lehenago gatazka handia zen. Aurreko gobernuetan, Alvaro-Uriberena kasu, Kolonbia garatzeko modu bakarra gutxiengoekin bukatzea zen, pentsamendu bakarrak garaitzeko. Gobernu horrek asko markatu gaitu, hezkuntza inposatua, ebanjelizazio inposatua, eta beti haiek nahi zuten gisara, sekula indigenak nahi zuen maneran. Haren gobernuak iraun dituen 8 urteetan gure eredua garatzeko borroka eraman dugu.

Gaur egun eskubide anitz irabazi ditugu, borrokatuz eta eztabaidatuz. Gaur egun jurisdikzio indigena propioa aipatzen da. Adibide bat hemen, San Martin de Amacayacu komunitatean: herriak ingurumen justizia aplikatzen du, justizia penala ere. Gobernua ezin da sartu kontzertaziorik ez bada: autoritate indigena eta estatuarena mahai inguruan jartzen dira kasu bat aipatzeko. Delitu batzuen kasuan (lapurreta, bortizkeria familiaren baitan) gogoeta daramagu. Ezinezkoa da gobernuak ulertzea gure ikuspegia. Demagun emakume bat jotzen duen gizonaren kasua. Delitu larria da denentzat, baina harekin zer egin desberdin ikusten dugu. Justizia arruntak kartzelan sartzen du, bertan gaizkileekin elkartu eta handik gaizkile aterako da. Gurean bilatzen dena da, batetik zigortzea, baina nola bersozializatu ere, pertsona ona bilaka dadin. Hemen buruzagiak boterea badu, baina botererik handiena biltzar herrikoiarena da, biztanleena.

San Martin komunitatea Amacayacu Parke Nazionalaren eremuan kokatua da. Horrek gatazka gehiago eragin lezake?

1950eko hamarkada inguruan sortu ziren Parke Nazionalak, handik, hiriburutik. Hemen biztanlerik izan ez balitz bezala sortu zuten. Indigenarentzat ez zegoen mugarik, ez zegoen Ekuador, Brasil, Peru edo Kolonbiarik. Herrien mugak marraztu ziren indigenak kontuan hartu gabe, horregatik gaude Tikunak Perun, Kolonbian edo Brasilen. Ni hemen nago, nire aita Brasilen, eta nire anaia Peruko mugan dago. Herri indigenak itxiak gelditu ziren, lurralde antolaketa egin zelako hemen ez bageunde bezala. Parke Nazionala eraiki zuten bi komunitateren lurretan, San Martin eta Palmeras. Indigenak gara zinez Amazonas eskualdea babesten dugunak, baina baliabideak ez zaizkigu guri iristen, bai ordea GKEei eta Parke Nazionalei. Horregatik bada gatazka eta badakigu segituko duela, ingurumenaren inguruko gaia baino, hau politikoa delako. Gure galdera da Parke Nazionalak norentzat babesten ditu baliabideak? Amazonas babestu behar da, munduarentzat.

Zeintzuk dira premiazko beharrak herri indigenentzat?

Amazonas eskualde honetan, lehentasuna lurraldetasuna da. Indigenak sistemak aplikatu nahi baditu, izan hezkuntzan, osasunean, justizian ala gobernantzan, horretarako lurralde bat behar du. Ezin dut familia bat ukan, ez badut etxe bat. Poliki-poliki, gobernua lurralde indigenak murrizten ari da, bere ikusmoldearen arabera, antzuak direlako, eta ekoizpenera dedikatzea nahi lukeelako. Hori erratean iduri luke indigenak ez duela lan egiten; ez du lan egiten eskala handian, baina bere beharrei erantzuteko bai. Gure lurraldea nahi dugu, estatu barruko eta kanpoko aktorerik gabe (enpresak, multinazionalak). Amalurrarekin konektatzeko gure lurraldea berreskuratu nahi dugu, oihaneko eta uraren espirituarekin bat egiteko. Hori guztia ez da gure esku oraingoz, Parke Nazionalaren esku dago besteak beste.

FARC eta gobernuaren arteko negoziazioek eraginik izan lezakete hemen?

Laborantza-erreforma aipatzen dute, eta jakin nahi genuke lurraldeak nola zatituak geldituko diren. Mapa politikoa aldatuko da, baina nolakoa izanen da? Negoziazioetan indigena talde bat egon zen, baina lurrik gabeko indigena ez da gehiago indigena, beraz ikusiko da nola garatzen den.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonbia
Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


2024-11-20 | Leire Artola Arin
Laura Orozco, giza eskubideen aldeko ekintzaile kolonbiarra
“Petrok lau urtetan ez du konponduko Kolonbiako problematika, baina hobetzeko esperantza daukagu”

Zure komunitatean harrapatuta, gainerako herritarrengandik isolatuta. Talde armatuen tiro eta indarkeriaren erdian, lurra eta elikagaiak lantzeko ere etxetik atera ezinik. Halaxe deskribatu du Kolonbiako Chocó departamenduko bizimodua bertako ekintzaile Laura Orozcok... [+]


Sua-sua

Uwa, kamsá, tukuná, uitoto, tikuna, embera, nasa-yuwe, nukak, sikuani, siano, macuna, yuruti, kichwa, achagua, bora, ettenaka. Horiek dira Kolonbian hitz egiten diren hizkuntzetako batzuk. Tamalez, Kolonbian bizi nintzenean, Cundinamarcan, nik ez nuen gure... [+]


Kolonbian zezenketak debekatu dituzte, “No más olé” legearen bitartez

Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.


Soka izan

Abenduaren 18an migratzaileen nazioarteko eguna ospatzen da. Iaz Bilboko Alhondigan ekitaldi instituzionala egin zen eragile sozialekin batera, eta ni parte hartzera gonbidatu ninduten. Aukera ezin hobea izan nuen han sortzaile berriak ezagutzeko eta, batez ere, Miren Agur... [+]


Gure “Mona Lisa” iraultzailea

Herri axolagabea! Zein ezberdina izango litzatekeen zuen patua, askatasunaren prezioa ezagutuko bazenute! Baina ez da berandu. Emakumea eta gaztea naizen arren, heriotzari aurre egiteko ausardia dut orain, eta mila aldiz gehiagotan ere izango nuke, ez ahaztu!".

Hitz... [+]


FARCeko disidentzia talde nagusiak iragarri du Gobernuarekin bilduko dela Norvegian

Kolonbian, FARC gerrilaren disidentzia-talde handienak adierazi du bakerako borondatea adierazi dutela eta Gobernuarekin elkarrizketak abiatuko dituela Norvegian, berak hala proposatuta. Eragile sozialekin eginiko topaketa batzuetan egin du iragarpena.


Kolonbiako presidenteordeari lehergailuak jarri dizkiote etxe alboan

Francia Márquez presidenteordearen etxe inguruan zazpi kilo lehergailu arukitu dituzte, eta ondorioztatu dute bere aurkako atentatu saiakera bat zela. Márquezek bere ibilbide militante eta instituzionalean eraso eta mehatxu andana jaso ditu.


2023-01-04 | Leire Artola Arin
ELNk ukatu du Kolonbiako Gobernuarekin aldebiko su-etena adostu zuenik

ELNk azaldu du aldebakarrekoa dela Kolonbiako presidenteak urtarrilaren 1ean iragarri duen aldebiko su-etena. "Ez da horrelako akordiorik eztabaidatu gobernuarekin", baieztatu dute. Gustavo Petrok atzera bota du su-eten ituna, eta gerrillari taldeari eskatu dio... [+]


2023-01-02 | Leire Artola Arin
Su-etena adostu dute Gustavo Petrok eta bost talde armatuk ekainaren 30era arte

Kolonbiako presidentetza hartu zuenetik “erabateko bakea” izan du helburu Petrok, eta 2023 urtea su-etena sinatuta hasi dute herrialdean: ELNrekin, FARCeko disidentziekin, eta zenbait talde paramilitarrekin hitzartu dute. Ekaina amaitu arte egongo da indarrean,... [+]


“Ezin dugu espazioak bortxatzaileekin partekatzen jarraitu”

Mayra Acunya eta Angela Ocampo, Kolonbiako aktibista feministak eta indarkeria matxistatik bizirautea lortu duten bi emakumezko dira. Herrialde Katalanetan izan dira bisitan, eta La Directa aldizkariak elkarrizketatu ditu: irakurri hemen jatorrizkoa. CC-by-sa lizentziari esker... [+]


Alejandra Miller. Bakea denentzat eraikiz
Etorkizuna dago egia badago

Alejandra Millerrek argi dauka, gatazka baten ostean, mundu guztiarekin hitz egin behar dela. Isilarazitako ahotsak eta narrazioak biltzen saiatu da, besteak beste, Kolonbiako Egiaren Batzordearen barruan, herrialde horretako gatazka armatuak era guztietako emakumeei eta LGTBIQ+... [+]


2022-09-19 | ARGIA
“Erabateko bakerako” elkarrizketak hasi dituzte Kolonbiako Gobernuak eta FARCeko disidentziek

Lehen bilera egin dute ordezkariek Caqueta departamenduan, NBEko eta Norvegiako begiraleekin. “Erabateko bakerako” elkarrizketen bidea ireki dute asteburuan, eta azpimarratu dute beharrezkoa izango dela bi aldeek su-etena errespetatzea bitartean.


Eguneraketa berriak daude