Hegazkinentzako zementuzko pista luzeaz gain, industria gune zabala ere badu Noainek. Duela hamar urte, ordea, zementuzko eta txapazko inguru horretan herriari aire freskoa ekarriko zion gune berdea hasi zen hazten: Zentzumenen Parkea.
Bost gunetan daude banatuta Zentzumenen Parkeko 25.000 metro koadroak. Gune bakoitza zentzumen bati dago lotuta: Dastamenari, baratzea; usaimenari, lorategi mediterraneoa; ukimenari, lorategi frantsesa; ikusmenari, lorategi ingelesa; eta entzumenari, lorategi japoniarra, bere errekasto eta ur laster soinuarekin. 30 zuhaitz espezie, 95 zuhaixka espezie eta 70 lore espezie baino gehiago daude parkean, urteko sasoiaren arabera paisaian aldaketa handiak eragiten dituztenak. Gune berde hori, noski, bizitoki ezin hobea da basoko animalia ugarirentzat.
Udaleko langile lorezainen babesarekin, Mikel Baztan izan zen Zentzumenen Parkearen ideiaren bultzatzaile nagusia. Egitasmoa ez zen posible izanen, ordea, Noaingo Udalak hartutako jarrerari esker ez balitz. Parkeko lorategietan eta herriko gune berde guztietan lorezaintzako teknika ekologikoak darabiltzate udal langileek, eta esparru horretan aitzindari dira. Zentzumenen Parkeko sarreran dagoen Lorenea eraikina ere Udalaren apustu horren beste adibide bat da: lasto fardoekin eraikia dago. Bertan Baratzezaintza eta Lorezaintza Ekologikoaren Interpretazio Zentroa dago, eta urte osoan eskola askotako haur eta gazteak hartzen ditu.
Estatuko nahiz nazioarteko hainbat sari irabazi ditu azken urteetan Noaingo Zentzumenen Parkeak. Ordea, argi dago parkearekin irabazten atera diren lehenak herritarrak direla. Noainentzat “birika berdea” baita parkea.
Donostiako Udalak 2016ko uztailaren 21ean onartu zuen Uliako parkean etxebizitzak eraikitzeko proiektua. Uliako Lore Baratzak lan taldeak, eremu publikoaren erabileraren defentsan, helegitea jarri zion udalaren ekimenari, eta arrazoia eman dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak... [+]
“Baserrritik mundura: Gure Elikaduraren etorkizuna jokoan” darama izenburu, aurtengo urrian hasiko da eta 2018ko azaroa arte luzatuko 750 orduko ikastaroa osatuz. Kurtso zabal honekin antolatzaileek 30 pertsona trebatu nahi dituzte elikadura burujabetzan eta... [+]
“Bizitza modernoak itsu bilakatzen gaitu ilargiaren eraginen aurrean. Mitoa zena, zientziak frogatu du gerora. Izan ere, egunero ikus ditzakegu errealak diren efektuak gure bizitzetan”, dio Michel Gros idazle eta nekazariak. Egunero ikusten dugu ilargia, baina... [+]
Azken urteetan sortu den Baserria XXI ekimenak, Gipuzkoan agroekologia oinarri hartuta lanean dabiltzan baserritarrak eta lehen sektoreko langileak biltzen ditu. Elkarren arteko harremanak josteko beharra zegoela ikusita, bailaraz bailara lurra lantzen zebilen jendea topatzea... [+]
Europako hamabi herrialdek eta Afrikako bik hartzen dute parte EAThink2015 proiektuan. Izenak dioen bezala, jaten dugunaren gaineko hausnarketa egitea du oinarri, horretarako lehen eta bigarren hezkuntzako eskolentzat tresnak eskainiz. Herrialde bakoitzean GKE edo bestelako... [+]
Bertako ekoizle txikiek eskaintzen digutena kontsumitzeak gure bailara eta herriei bizitasuna ematen dietela ezin uka. Bide hori sustatzeko sortu zuten Iratiko Ekoizpenak kooperatiba, Aezkoan (Nafarroa).
Kooperatibak Orbaran dauka lokala. Taberna eta jatetxe zerbitzua dute,... [+]
Hernanin (Gipuzkoa) dago Karabeleko ekonekazaritza etxaldea. Agifesek (Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea), Blasenea mintegi ekologikoak eta Kimu Bat lorezaintza eta paisajismo enpresak egin zuten bat 2014an, irabazi asmorik gabeko proiektua... [+]
“Baratzearen bueltan dabilen familia izan da gurea betidanik”, azaldu digu Arrate Imazek, Zubietako (Gipuzkoa) Amere Goikoa baserriko alabak. Loratu izenarekin sortu berri duten webgunearen arduradun nagusia da. Argi du, ordea, familiako lantaldearen parte direla... [+]
Aramaioko (Araba) eta inguruko baserritarrei zerbitzua eskaintzen dien elkartea da Arbel Kooperatiba (Aramaioko baserritarren elkartea hitzen siglek osatzen dute Arbel izena). Ibilbide luzea du: 1982an herriko baserritarrek sortu zutenetik ez du etenik izan. Egun 90 bazkide... [+]
“Zereal-okin, zereal-abeltzain zuzeneko trukaketak 2016”. Izen hori daraman e-postak nire arreta deitu du postontzia begiratzen nenbilela. Hor sartu naiz kuxkuxeatzera, eta taula batekin egin dut topo: erosi/saldu, produktua eta barietatea,... [+]
Marinel-herri izateagatik da ezagun Lekeitio (Bizkaia) gurean: portua, arrantzaleak, hondartzak, turistak... Bestalde, lurrarekiko loturaz ere aberastasun handiko herria dela azaldu digu Lekitto Bedarra taldeko kide den Julian Arratek: “Lekeition ortugintzarako kultura... [+]
Nekez pentsatu izan zuen Víctor García Torres errotariak duela 30 urte seme eta alabei egiten zizkien papiletatik egun proiektu sendo den ekimena aterako zenik: Triticatum. Antzinako gari barietateen berreskurapena ardatz hartuta, apirilaren 21ean Zarauzko... [+]
“Egungo gazteek ez dute etorkizunik lehen sektorean”. Makina bat aldiz entzun ditugu antzeko esaldiak (eta, agian sinistu ere bai) azken urteetan. Baserriak, nekazaritza txikia, landa eremua... etengabeko galeran joatea nahi duten horiek, lurretik bizitzea ezinezko... [+]
Mungia eta Busturia aldeko jende askoren agendetan gordeta dago hilabeteko lehen igandea: “Hileko lehen domekako azoka Arrietan” idatzita egonen da orrialde horretan, segur aski. Izan ere, 2013ko abuztutik hilero-hilero, hutsik egin gabe elkartzen dira herriko plazan... [+]
Eguraldi ona iristearekin batera, gutako asko hasi gara udarako planak egiten. Oporrak, hondartza, bidaiak, mendia... Haur askok, ordea, zerbait gehiago ere izanen du buruan: “Udalekutara joaterik izanen ote dut aurten?”.
Euskal Herrian udaleku mota asko topa... [+]