Erroma, K.o. 146. Kaio Apuleio Diokles auriga erretiratu zen 42 urterekin. Lankide eta jarraitzaileek haren omenezko idazkun bat eginarazi zuten, Dioklesen ibilbide ikusgarria biltzen zuena. Besteak beste, jardunean irabazitako dirutza jaso zuten inskripzioan: 35.863.120 sestertzio.
Kaio Apuleio Diokles 104. urtean jaio zen Lusitania probintziako hiriburuan, Emerita Augustan (egungo Mérida, Espainia). Lusitaniako zaldiak fama handikoak ziren inperioan eta, hiriak zirkua zuela kontuan hartuta, ez da harritzekoa Emerita Augusta aurigen harrobi oparoa izatea.
18 urterekin hasi zen koadriga lasterketa ofizialetan lehiatzen, talde zuriarekin. 24 urte zituela, talde berdean sartu eta hiru urtez bertan aritu zen eta, azkenik, urte gehienak talde gorriaren alde eman zituen, 42 urterekin erretiratu zen arte. 24 urteko ibilbide luzea ezohikoa zen, auriga asko gazte hiltzen baitziren istripuetan; beste askok lasterketak nahi baino lehenago utzi behar izaten zituzten lesionatuta.
Ezohikoa zen, halaber, koadriga gidariaren garaipen portzentajea: %34. Beti ere Erroman egin zioten idazkunaren arabera, 4.257 lasterketatan parte hartu zuen eta 1.462tan irabazi zuen. Beste 1.438 lehiatan bigarren edo hirugarren izan zen helmugan. Gainera, irabazteko inongo aukerarik ez zuela zirudienean, atzetik aurrera egiteko zeukan trebeziagatik zen ospetsua, baita gurdia tiratzen zuten lau zaldien artean ducenarios bat zuelako ere; 200 lasterketatik gora irabazitako zaldia, alegia.
Irabaziak ez zetozkion garaipenetatik soilik. Garaiko merchandising-ak ere ekarpen handiak egin zizkion Dioklesen patrikari. Gladiadoreen eta aurigen zaleek askotariko objektu oroigarriak erosi ohi zituzten: kirolariaren irudia zuten olio-lanparak, mosaikoak...
Kirol bizitzaren amaieran ez zen Erromatik asko urrundu. Lazion bertan geratu zen, Praenesten, egungo Palestrinan, eta han hil zen. Heriotzaren dataren berri ez dugu.
Forbes aldizkariaren arabera, 2009an Tiger Woods golf jokalaria izan zen 1.000 milioi dolarreko irabazien muga gainditu zuen lehen kirolaria. Peter Struck Pennsylvaniako (AEB) Unibertsitateko Ikasketa Klasikoen arloko ikerlariaren arabera, berriz, Dioklesek egungo 15.000 milioi dolar irabazi zituen. Baina hainbeste mendeko tartearekin halako estrapolazioak egitea ez da oso fidagarria eta konparaketa garaikideak egitea esanguratsuagoa da. Aurigaren dirutzarekin inperioko armada osoa hiru hilabetez mantendu zitekeen, edo hiria urtebetez elikatu.
Berlingo Unibertsitate Libreko eta Zuse institutuko diziplinarteko ikerlari talde batek eredu matematiko konplexua garatu du Afrika iparraldean erromanizazioa nola hedatu zen hobeto ulertzeko.
Plos One aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, eredua osatzeko galtzada... [+]
Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu aztarnategietan.
Berriki, ordea, Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]
Erroma, K.o 100. urte inguruan. Juvenal poetak zera jaso zuen bere X. Satiran: “Aspaldian, zehazki botoa nori saldu daukagunetik, herri honek politikarekiko interesa galdu du. Lehen buruzagitzak, sortak, legioak eta, finean, dena ematen zuen, baina orain agintariei egiten... [+]
Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.
Arabako aztarnategi arkeologikoaren ondoan 280 metro luze eta 72 metro zabal dituen egitura ezkutatzen da soroen azpian. Arkikus enpresak drone bidezko kartografia teknika bereziak erabilita egin du aurkikuntza. Euskal Herrian ez da halako besterik eta Tarraco edo Calagurris... [+]
Aurtengo neguan INRAPeko (Ikerketa Arkeologiko Prebentiboen Institutu Nazionala) arkeologoek nekropoli berezia aurkitu dute Auxerreko (Frantziako Estatua) erdigune historikoan: haur jaioberrientzako edo hilda jaiotako haurrentzako erromatar garaiko hilerria. K.o. I. eta... [+]
El Villar aztarnategian 2017an aurkituriko mosaiko erromatar handia zaharberritu eta ikusgai jarri dute Ablitasko kultur etxean. IV. mendeko villa edo etxaldeak 40.000 metro koadro ditu eta oso-osorik dagoela uste dute arkeologoek, nahiz eta zati txiki bat baino ez duten... [+]
Erroma, K.a. 443. Lehenengoz zentsoreak aukeratu zituzten. Handik bi mendetara Errepublikako magistraturarik garrantzitsuena izango zen zentsurarena. Bost urtean behin bi zentsore aukeratzen zituzten, kontsul izandako senatarien artean.
Erantzukizun handiko kargua zen:... [+]
Antzinako erromatarrek edaten zuten ardoa gaizki egina, gorputzik gabea eta zapore desatseginekoa zela uste izan da. Baina Gante eta Varsoviako unibertsitateetako ikerlariek Antiquity-n argitaratu duten lanak uste hori bertan behera uztea eragin du.
Antzinako... [+]
Ekialde Hurbila, K.o. II.-III. mendeak. Erromatar Inperioak 1.000 kilometro inguruko defentsa lerro bat osatu zuen ekialdeko limes edo muga zaindu eta persiar armadaren nahiz tribu nomaden erasoei aurre egiteko. Lerro hura iparraldetik hegoaldera luzatzen zen, Palmiratik egungo... [+]
Varsoviako unibertsitateko arkeologoek, Danubio bazterreko erromatar garaiko indusketa gune batean Antzinaroko "hozkailua" aurkitu dute.
Erroma, K.a. 406. Hiriak gerra deklaratu zion Veii herriari, handik 10 milia ingurura zegoen kokaleku etruriarrari. Urte luzez Veii aberastu egin zen, nagusiki gatz merkataritzaren kontrolari esker, pixkanaka erromatarrei itzal eginez.
Vesuvio, duela 3.800 urte. Sumendiak eztanda egin zuen enegarren aldiz, eta mendi magaleko Brontze Aroko Afragola herrixka errautsek estali zuten, K.o. 79an Ponpeia eta Herkulanorekin gertatu bezala.
Worxeterren (Ingalaterra) egindako indusketa lanetan, erromatar garaiko depilatzeko 50 pintza baino gehiago aurkitu dituzte berriki.