Euskaltzaindiak zakila arazo linguistiko bilakatu zuenekoa

  • Zeinek ez du ezagutzen Lur izeneko neska eta mutila? Edo Hodei, Sahats, Lizar, Elorri, Aratz, Araitz, Izar, Amets, Iraultza, Amaiur, Iraitz, Izaro edo Aritza izenekoak ere. Ba al da izen bera emakumeek eta gizonek partekatzea arazotzat hartzen duen euskaldunik? Lur hitzak non du aluaren zantzua eta non zakilarena Ur izenak? Bada, Euskaltzaindiak, bere burua Espainian kokatuz eta hango legeak agindutakoari men eginez, sortu duen izendegiak euskaldun askok naturaltasunez darabilguna de facto debekatu du. Arazorik ez zen lekuan, ehunka laguni arazoa sortu die. Horien artean gure etxekoei.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Orain bi hilabete jaio zen Lur. Artean izen ofizialik ez bazuen ere, Lur izan da burua mundu honetara atera aurretik eta ondoren. Haurdunaldian ez genuen bere hanka-tartearen berri eduki nahi izan. Genitalen forma bigarren mailako kontua iruditzeaz gain, gure burua eta ingurua ez genituen aurrez baldintzatu nahi genero jakin bati dagokion klixeekin. Bagenekien horiei, nahitaez, jaio bezain pronto eutsi beharko geniela, beraz, zertarako aurreratu. Eta gainera, naturak gordetako sorpresa gehituz, haurdunaldiaren abentura ederrari amaiera politagoa eman genion. Erditzea umeari izena jartzea baino errazagoa izan zen, ordea.

Egun, ospitalean bertan aukera dago alaba-semeen izena erregistrora bideratzeko. Bi aukera dauzkazu: gurasoak erroldatuta dauden herriko epaitegira ala umea jaio den tokikora bidaltzea eskaera. Gure kasuan, Zumaiako Bake Epaitegira eskaera bidali eta ordubetera jaso genuen hango funtzionarioaren deia: “Euskaltzaindiaren izendegian Lur ez da mutilentzako izenen artean agertzen, beraz beste bat aukeratu behar duzue datozen hiru egunetan”. Ondorengo egunetan Zumaiako funtzionarioarekin

Euskal Herrian euskarazko izen bat semeari jarri ahal izateko Eskandinaviara jo genuen funtzionario prestuaren gomendio surrealistari esker.

aurrez aurre egondako alditan hesi berarekin egin genuen topo. Baietz, ulertzen zuela arazoa. Berak ere Lur izeneko mutil batzuk ezagutzen dituela, ez zaiola egoera normala iruditzen, baina… Euskaltzaindiak kontrakoa dioela eta bera legea betetzeko eta betearazteko dagoela. Euskaltzaindiak kontrakoa dioela eta bera legea betetzeko eta betearazteko dagoela. Gipuzkoan azken hilabeteetan erregistratutako Lur zakildunen zenbait erreferentzia ere aurkeztu genion, baina “ezin ditugu kontuan hartu, pertsona horiek akatsak dira”.  ‘Akats’ batekin gu oso pozik biziko ginela adierazi bagenion ere, aurrekarien argudioa baztertu zuen.

Zumaian ezer onik etorriko ez zela ikusita, eskualdeko epaitegi nagusira jo genuen, Azpeitira. Hango funtzionarioari gure kasua aurkeztu eta lan asko eragingo zionaren traza atzeman zionez, ardura gainetik kentzeari ekin zion. Beste hizkuntzaren batean Lur hitza aurkituz gero, ez zela arazorik izango esan zigun, eta Zumaiara lasai –uler bedi, azkar– joateko, di-da konponduko zela.

Kanpoan uso, etxean otso
Euskal Herrian euskarazko izen bat semeari jarri ahal izateko Eskandinaviara jo genuen funtzionario prestuaren gomendio surrealistari esker. Eta horrela aurkitu genuen Europa iparraldean musika instrumentua dela Lur, didgeridooaren antzekoa. Hernanin familia batek hala lortu zuen Lur umea erregistratzea eta guk erreferentzia hura aurkeztu genuen. Zumaiako funtzionarioaren erantzuna antologikoa izan zen: sentitzen dut, baina musika tresna hori maskulinoa ala femeninoa den ez dago argi. “Eta objektu bati sexua nola aurkitzen zaio?”, gure galderari kilker hotsek erantzun ziotenez, erabaki genuen Azpeitiko epaitegian, oraingoan bai, helegite formala jartzea; Zumaian, Zarautzen eta beste zenbait herritan azken urteotan Lur bezala erregistratutako hainbat mutilen familia-libururekin batera. Erantzuna handik egun batzuetara heldu zen: “Euskaltzaindia da kasu hauetarako gure erreferentzia bakarra, beraz…”

Izena epailearen esku
Funtzionarioak gu etsitzeko prest ez geundela ikusita, izenen “merkealdia” hasi zen. Lehen eskaintza Lhur izan zen. Alemaniako izena. Gizonezkoa. Oso. Tarteko H horrengatik, edo. Orduan ezagutu genuen semeari Lur jarri nahi eta Lhur alemaniarra jarri behar izan zion herrikidearen kasua. Jaiotzaren osteko lehen egun horiek bizi izan dituenak ondo daki zer den orduko urduritasunak, ardurak eta lo faltak sortzen duten neke fisiko eta mentala. Emozioak Igeldoko Mendi Suitzarrean bezala gora eta behera dituzula, epaitegiz epaitegi semearen zakilaz eta izenaz eztabaidatu beharra ez baita xamurra.

“Lur edozein euskaldunek ulertzeko moduko hitza da, ez da iraingarria eta Donostian bertan izen bereko mutil asko daude”.

Bitarte horretan, ezin diru-laguntzak eskatu, laneko baja tramitatu, umea etxean erroldatu edo bere osasun txartela egin. Denetan familia-liburua da ezinbesteko. Egoera horretan jabetu ginen arazoaren tamainaz, esan zigutenean bost egun genituela izena aukeratzeko, bestela epaileak berak aukeratuko zuela gure semearen izena.

Gurearen antzeko kasu bati jarraiki, Durangoko epaitegian proba egitea erabaki genuen. Aurreko kasu batzuen aurrean abegikorrago azaldu ei ziren han. Gure kasua ikusita, laguntzeko prest azaldu zen –ez genuen ezagutzen– Durangoko pertsona baten etxean erroldatu eta goiz hartan epaitegian saiakera egin genuen. Baina Euskaltzaindiaren doktrina gu baino lehenago heldu zen hara ere.

Gure burua ikusten hasia ginen bidean ezagutu genituen beste guraso batzuen egoera berean: gogoz kontra semeari beste izen bat jarri eta, abokatu eta guzti, epaiketa prestatu behar. Epea amaitzeko bi egunen faltan, azken aukera gisa, Donostiako Epaitegira jo genuen. Funtzionarioen legearekiko fideltasuna epaitegiaren tamainarekiko korrelatiboa izango zelakoan, itxaropen txikia genuen. Ezkonduta ez gaudenez, aita zein den egiaztatu dezakeen bakarra ama dela dio legeak, beraz bikotekidea, bi asteko umea eta hirurok epaitegian bueltaka ibili ginen. Harrezkero, sinesten hasiak ginen funtzionarioei eskatzen geniena delitu baten parekoa zela.

Baina batzuetan Murphyren legeak aldeko jokatzen du eta, gure harridurarako, epaitegietako tourné guztian gizatasunez funtzionatu zuen funtzionario bakarrarekin egin genuen topo eta naturaltasunez heldu zion izenaren gaiari: “Lur edozein euskaldunek ulertzeko moduko hitza da, ez da iraingarria eta Donostian bertan izen bereko mutil asko daude”. Bi astez luzatutako “arazoa” 15 minututan konpondu zen. Semea Lur da, baita legearen aurrean ere.

Euskaltzaindiaren tra(d)izioa

Nekeza eta etsigarria izan da gure kasua, baina lege prozedura askoz gehiago korapilatu liteke: umeak aitarik ez balu, gurasoak lesbianak edo homosexualak balira edota erditzean arazoak eduki eta ama ondorengo egunetan ohetik ezin bada mugitu, adibidez. Kasuak kasu, zenbat dira aurrez erabakitako izena Euskaltzaindiak aldarazitako pertsonak? Zenbatek gogoz kontra jarri behar izan dio semeari Ibai Lur edo alabari Miren Aratz?

Ezerezetik arazoa sortu aurretik Euskaltzaindiak eskura zuen euskal izenetarako salbuespena aldarrikatzea. Erraz zuen, gainera. Euskara genero gramatikalik gabeko hizkuntza da, genero guztietarako erabilitako izen saldoa dago eta milaka dira izen horiek dituzten pertsonak. Bereizketa eta, beraz, debekua hobetsi du nagusiki gizonek osatuta dagoen Euskaltzaindiak eta, gure usterako, tradizioaren interpretazio atzerakoia baliatu du horretarako.

Kapitalismoak inposatutako genero bereizketaren araberako rolak ezbaian jartzen ari dira egungo gizartearen sektore asko. Emakumeak emakume gisa eta gizonak gizon moduan jokatzera, janztera edota maitatzera behartzen gaituzten lege eta gizarte-arauak zalantzan ari dira jartzen. Jakitun direlako, usadioak, eta kultura oro har, ez direla estatikoak, garaian garaiko behar eta aldarrikapenen arabera aldatzen direla. Izenak genitalen arabera bereiztea kulturala dela esatean, hautu arbitrarioa dela berresten ari da Euskaltzaindia. Semeari Zigor jartzea baimendu eta Lur edo Eneritz debekatzen duen “tradizioa” al da betikotu nahi duguna? Hau ez da kontu linguistiko hutsa, izenaren atzean pertsonen hautu librea dago eta.

Eztabaidari iskin egiteko tradizioa erabiltzeak frustrazioa baino ez dakar. Galdetu bestela bide horrek zer utzi duen Irunen edo Hondarribian. Bada garaia eztabaida hau “adituen” bulegoetatik atera eta gizartean zabaltzeko. Gomendioak ematea eskertzekoa da, baina ez eginduak.

Informazio gehiago "Gurasoen nahia Euskaltzaindiaren menpe" erreportajean


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal izendegia
Haur euskaldun bati latinezko izena inposatu dion epaileak, Ilargi beharrean Jon jarri zion beste bati

Cristina Rodríguez Ruiz epaileak galarazi egin zien guraso batzuei beren seme jaioberriari Ilargi izena jartzea, argudiatuz neskentzako izena dela. Gurasoen iritziaren aurka, Jon izena jarri zion EiTBk informatu duenez.

 


2019-06-14 | Axier Lopez
Euskaltzaindiak genero markarik ez duten izen batzuk onartu ditu lehen aldiz

2011n ikuspegi binarioan (gizonak eta emakumeak) oinarritutako izendegia argitaratu zuen Euskaltzaindiak. Generorik ez duten euskarazko ehunka izenei izaera aldarazi eta ordutik familia askoren buruhauste eta oztopo bilakatu da sailkapen hori. Kritika andana jaso ostean,... [+]


Badira izen mistoak Euskaltzaindiaren zerrendetan

Euskaltzaindiak 2001etik aurrera sexuaren araberako bereizketa finkatu zuen izenetan baina IKAren Deklinabidea aplikazioa garatzen ari nintzela salbuespenak badirela konturatu nintzen. Badaude Euskaltzaindiaren gizonezkoen eta emakumezkoen ponte-izenen zerrendetan, bietan,... [+]


2018-01-15 | ARGIA
Euskaltzaindiak pertsona izenen genero bereizketarekin malguago izateko eskatuko dio Justizia Ministerioari

Euskaltzaindiak adierazi du aurki Ministerioarekin euskal izendegiarentzat “bestelako bideak asmatzeko” harremanak hasi nahi dituela.


2017-03-14 | Hiruka .eus
“Genero-markarik gabeko izenen aldeko apustua egiten dute askok”

Izenek egungo biko genero-sistema zelan erreproduzitzen duten azaltzeko, Saioa Iraola Urkiola Bilgune Feministako kideak akordura ekarri ditu Idurre Eskisabel Larrañaga kazetari eta antropologo beasaindarraren berbak. Eskisabelek esaten duenez, "egunerokotasunean,... [+]


2016-08-01 | Axier Lopez
Euskaltzaindia: “Oso zaila da izenetan neska eta mutilen arteko bereizketa egitea, harrapatuta gaude”

Abuztuaren 1eko Teleberrian ARGIAren azken aldizkarian argitaratu dugun euskal izendegiari buruzko erreportajea eta analisia izan dituzte hizpide. Etxean semearen izenarekin bizi izan dugun kasuari buruzko albistean, Euskaltzaindiko kide batek aitortu du izendegia sortzeko... [+]


Gurasoen nahia Euskaltzaindiaren menpe

Euskarazko pertsona izenen sorkuntzak abiadura handiagoa eraman du arautzeak baino. Horri esker ditugu Izaro, Amaiur eta Eneritz izeneko neskak eta mutilak. Euskaltzaindiak ordea euskal izendegia finkatu du, eta bere hitzetan esanda “erregistro zibilari aholkuak”... [+]


Zergatik ez Harkaitz izeneko neska?

“Izena eta izana ezbaian” gida praktikoa aurkeztu dute Bilgune Feministak eta Emaginek. Euskarazko izendegiaren binarismoaren inguruko gogoeta piztu nahi dute.


Euskal izendegia
Alabak ezin Amets izan eta semea ezin Izar deitu
Aratz, Alatz, Eli, Kutun, Zorion, Zuri, Gabon deitu nahi badiozu alabari, ahaztu. Berdin semeari Itoitz, Jata, Lur, Oritz, Sua, Ugo, Uritz jarri nahi izanez gero. Euskaltzaindiaren arabera, lehenengo zerrendakoak izen maskulinoak dira eta bigarren zerrendakoak, femeninoak. Eta... [+]

2009-11-26
Haur izendegiarekin bueltaka

Kontsulta jarri beharko dut martxa honetan. 2007ko urrian erreportajea idatzi nuen Hego Euskal Herrian jaioberriaren izenaren sexuarekin eta grafiarekin dauden arau zorrotzei buruz (malguagoak dira Iparraldean), eta oraindik zalantzaz beteriko iruzkinak jasotzen ditu... [+]


2001-09-17
"Euskal izendegia. Ponte izendegia. Diccionario de nombres de (...)


- "Euskal izendegia. Ponte izendegia. Diccionario de nombres de pila. Dictionaire des prenoms" liburua aurkeztu zuen ostiralean (14) Euskaltzaindiak, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren babesarekin. Bertan, 2.264 izen jaso dituzte bakoitzaren azalpen eta guzti... [+]


Eguneraketa berriak daude