Uxue Barkosen hitzak dira, orain dela urtebete esandakoak, inbestidura saioan: “Abertzalea ez den lurralde bateko presidente abertzalea naiz”. Beste modu batez esanda: “Gutxiengo baten partaidea banaiz ere, Nafarroako presidente izatera iritsi naiz”. Antzeko zerbait gertatu zitzaion Barack Obamari (beltzak oraindik gutxiengoak dira Amerikako Estatu Batuetan), baina Obamak ez zuen gutxiengo horretan bere burua kokatu, nahiz eta horren partaidea izan, jakina.
Barkosi entzunda, edonork pentsa dezake bide ez demokratiko bati esker heldu dela agintera. Nola da posible, bestela, gutxiengo baten ordezkaria izanik Nafarroako presidente bihurtzea?
Jakina denez, errealitate-printzipioari jarraituz, Barkosek esan nahi zuena ez zen hori, euskalduna izatea ez zela derrigorrezko bihurtuko baizik, bere Gobernuak ez zuela herritar abertzaleak fabrikatzeko asmorik. Edo antzeko zerbait.
Oso bestelako irakurketa egin daiteke.
Barkos ez zen Gobernura iritsi abertzalea delako, baizik eta agintean zeudenak kaleratu ahal izateko gehiengo sozial batek bozkatu zuelako. Azken finean, Corralito forala babesten zutenak Diputazio jauregitik botatzea zuten helburu.
Alabaina, gehiengo sozial horretan zeuden (daude) abertzaleak eta ez abertzaleak. Eta edonon, presidente demokratiko bat gehiengo sozialari esker heltzen da agintera. Nafarroan ere hori gertatu zen, baina Barkosek ez zuen bere burua kokatu gehiengo horren baitan, gutxiengoaren barruan baizik. Gainera, gutxiengo abertzalea epe luzerako izanen da gutxiengoa Nafarroan (ez bada betiko).
Gauzak horrela, hil ala biziko garrantzia dauka gu eta haien arteko marra non kokatzen den jakiteak. Azken finean, politika eraldatzailearen gakoa hor dago: nor gara gu eta nor dira haiek?
Barkosek gauzak benetan aldatu nahi dituen gehiengoaren ordezkaria izan nahi badu, ez dio abertzalea izateari utzi behar, baina gehiengo horrek zer eskatzen duen aztertu (zeren zain dago?) eta horri erantzun behar dio.
Bestela esanda: gu eta haien arteko marra nondik doan zehaztea eta nor gauden alde batean eta nor dauden beste aldean aztertzea (ziurrenik, abertzaletasunak ez du marra hori zehazten). Eta horren arabera jokatu behar du, boteretsu batzuei gustatuko ez bazaie ere. Orduan, amestutako aldaketa etorriko da, eta berarekin batera, benetako gatazka politikoa, inork ez dituelako bere pribilegioak borondate onez utzi nahi.
Jakina denez, ez dago guztion mesederako erabakiak hartzerik. Beraz, batzuen kalterako neurriak hartzerakoan (Corralito foralaren babesle eta onuradunen kalterako, noski), gauza bat oso garbi eduki behar da: nor gara gu eta nor dira haiek.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.
ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan... [+]
“Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]
Automatizazioaren eta abereen inguruan kuxkuxeatzen ari nintzela, ukuilu automatizatuen informazioa hasi naiz eskuratzen. Nire idazmahaiaren erosotasunetik idazten, gizakion kontsumorako modu masiboan esplotatzen ditugun abereen bizitzak nahiko penagarriak direla iruditzen zait,... [+]
Errepikatu nirekin: Sara Millerey. Ez dezagun ahaztu bere izena. Transfeminizidioaren biktima da Millerey: gorrototzaile transmisogino batek torturatu zuen, besoak moztu zizkion eta bizirik bota zuen ibaiertz batera. Bi orduko agoniaren ondoren hil zen.
Errazagoa da J.K... [+]
Posible da, nonbait, zoriontasuna neurtzea. Are, bada horretan tematzen denik. NBEk ez du arrakasta handirik munduko bakeari eusten, baina halako tasuna planetan zehar nola dagoen banatua erakusten du urtero, txosten batean. Funtsean zerrenda bat da, herrialdez herrialde, zein... [+]
Maiatzaren 11n, igandea, Errekalde plazan (Bilbo) hitzordua dugu euskal hiri eta herrietan bizi diren pertsona guztiek errolda izan dezaten aldarrikatzeko korrikan. Ekintza hori gure udalerrietan bizi den inor erroldarik gabe ez egotea bultzatzen duen kanpaina zabal baten... [+]
Duela urtebete eskas Espainiako aireportuen sarea kudeatzen duen AENA enpresa publikoak iragarri zuen Loiuko aireportuko terminala handitu nahi duela. 2024an 7 milioi bidaiariren langatik gertu gelditu zen eta, handitzeak aurrera eginez gero, 2030. urtetik aurrera 13-14 milioi... [+]
Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]
Europa berrarmatu. Europa defendatzeko berrindustrializatu. Hori da azkenaldian Europar Batasuneko agintari politikoek sustatu nahi duten agenda, Europako defentsari buruzko Liburu Zuria, Europa BirArmatu eta 2030 Prestasuna planen bidez. Militarismoa sustatzeko aitzakiak dira... [+]
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]