Mendatako Nostradamus

Arratzu, Santo Tomas elizaren ataritik. Joxemiel Barandiaranek jaso zuenez,  Mendatako profetak behin emakume batekin egin omen zuen topo eta, eliza honetara iristean, emakumeak gerora ospetsu egingo zuten iragarpenak esan omen zizkion. (Argazkia: Bilboko
Arratzu, Santo Tomas elizaren ataritik. Joxemiel Barandiaranek jaso zuenez, Mendatako profetak behin emakume batekin egin omen zuen topo eta, eliza honetara iristean, emakumeak gerora ospetsu egingo zuten iragarpenak esan omen zizkion. (Argazkia: Bilboko Elizbarrutia)

Mendata (Bizkaia), 1819. Eulalio Intxausti Gomeztegi jaio zen –hainbat iturrik, hala nola Joxemiel Barandiaranek eta Jose Luis Ortigosak diote Hilario zuela izena–. Gaztetan baserriko lanetan aritu zen eta ez zuen sekula gaztelania ikasi; euskara hutsez moldatu izan zen beti. Azken Gerra Karlistan, iragarpenak ziurtasun handiz esaten hasi omen zen eta, berehala, profeta edo igarle esaten hasi zitzaizkion ingurukoak.

Ez dakigu zehazki nondik zetorkion dohaina. Behin Kortezubiko Salbide baserrira joan omen zen arrebari bisita egitera eta, bueltan, Mendatara bidean, emakume batekin egin omen zuen topo. Arratzuko Santo Tomas elizara iritsi zirenean, emakumea iragarpenak egiten hasi omen zitzaion. Beste bertsio batek dio behin gizonezko misteriotsu batekin egin zuela topo eta handik aurrera etorkizuneko irudipenak etortzen hasi zitzaizkiola.

Kontua da arrakasta handia lortu zuela Intxaustik eta goizero baserrira bisitari andana iristen zitzaiola etorkizunari buruzko erantzunen bila.

“Bezero” partikularrak hartzeaz gain, XX. menderako iragarpen orokor ugari egin zuen. Gurdiak tximista bezain bizi ibiliko ziren; Bilbo aglomerazioak jango zuen eta jendeak elkarri enbarazu egingo zion; erlijio katolikoa gainbehera etorriko zen, apaizen beraien erruz; kale-argiek bazter guztiak argituko zituzten, ipurtargiak bailiran; zeruan txori handi modukoak azalduko ziren, gizakiek gidatuta; eta txori horiek, prusiarrek gidatuta, Gernika erreko zuten oso-osorik...

1937ko Gernikako bonbardaketaren iragarpena ikusten du askok hor, baina, Intxaustik ikusten omen zuena sekula idatziz jaso ez zuenez, ez dakigu azalpenak zehaztasun horrekin eman zituen ala bere hitzak gerora moldatuak izan ziren  gertatutakoarekin bat egiteko.

Munduaren akabera gertu ikusten zuen eta horren seinale izango omen zen bidegurutzeak nonahi eta tabernak ia ate guztietan egongo zirela. Aita Barandiaranek dio tabernen aipamena ez zela ezohikoa eta, esaterako, Ataunen eta Zeanurin ere zurruta eta apokalipsia lotu izan zituztela.

Mendatako igarleak ez zuen sekula proselitismorik egin; ez zen baserritik irten jarraitzaile bila. Bere zerbitzuengatik ere ez zuen ofizialki kobratzen. Hori bai, bisitariak oiloa edo barazkiak besapean zituztela etortzen omen zitzaizkion. Beharbada, eskatu gabe ere ordainsari bikaina jasoko zuela igarriko zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


2025-03-31 | ARGIA
Iruña-Veleia afera argitzea eta ondarea ez suntsitzea eskatu dute Gasteizen

Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Eguneraketa berriak daude