Indarkeria matxista, ikusgaiegia?


2016ko uztailaren 22an

Irratiko albistegia entzuten esnatu naiz, egunero bezala. Melillan gizon batek bere neskalagun ohia erail du, 22 urtekoa. Zaragozan senar ohiaren labankada jaso ondoren ospitalean zegoen emakumea, 32 urtekoa, hil da. Iruñeko sanferminetan beste emakume batek bortxaketa salatu du; guztira sexu abusu edo erasoekin lotutako hamabi salaketa izan dira jaietan. Nafarroako Gobernuak betiko esaldia errepikatu du: “Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunen ondorio krudelena dira”.

Ezkor jaiki naiz. Indarkeria komunikabideetan ikusgai izan zedin borrokatu dugu feministok eta, zehazki, kazetari feministok. Ez bakarrik bikote esparruko muturreko indarkeria, baizik eta hamaika testuingurutan bizi ditugun indarkeriak ere bai, udako festetan barne. Agerian dago ikusgaitasuna lortu dela, baina hedabide askoren doinuak beldurra eta samina sartzen dizkigute barruan: beste hilketa bat gehiago, beste bortxaketa bat gehiago... Kazetariek indarkeriari lakra deitzen diote, maiz harriduraz informatzen dute: “Sarraski ulergaitz hau nola eten?”, diote. Galdera erretorikoa da, hedabide gehienetan, gehien kontsumitzen direnetan, sakoneko erreportaje kritikoak ez dira ohikoak. Orain sanferminetako “giro basatia” kritikatzen dute askok. Bitartean, edozein herriko jaietan, hamaika sexu eraso eta jazarpen izaten dira, eta Gasteizen ikusi dugu askotan indarkeria instituzional eta mediatikoa topatzen dutela biktimek.

Saturazio mediatikoak ekintza kolektiboa erraztu ala blokeatu dezake. Doinuaren arabera, analisien arabera, atsekabea eta etsipena areagotu ditzake. Monitoreo Global de Medios ikerketaren arabera, Espainiako Estatuko hedabideetan emakumezkoak albisteen %28ren protagonistak dira soilik, baina kriminalitate eta indarkeria albisteetan %51

Hona, Mari Luz Esteban antropologoak Berrian idatzitako artikulu baten bi pasarte: “Indarkeriaren kontrako atxikimenduen metaketa publikoak eragin handia du kontzientziazioaren areagotzean. Baina ‘saturazio mediatikoak’ ez al du inongo ondorio ezkorrik edo albo-kalterik sortzen? (...) Azaleratzen den ideia ez ote den emakumeak, finean, ez garela gai eguneroko egoera horiei aurre egiteko gu geurez, eta estatuaren, komunikabideen edota mugimendu feministaren babesa bilatzera derrigortuta gaudela. Hau da, emakumeen kustodializazioa elikatzea, ahalduntzearen kontura orriak eta orriak bete arren”.

Alegia, saturazio mediatikoak ekintza kolektiboa erraztu ala blokeatu dezake. Doinuaren arabera, analisien arabera, atsekabea eta etsipena areagotu ditzake. Monitoreo Global de Medios ikerketaren arabera, Espainiako Estatuko hedabideetan emakumezkoak albisteen %28ren protagonistak dira soilik, baina kriminalitate eta indarkeria albisteetan %51 dira. Beraz, hedabideek androzentrismoa errotik zuzentzen ez badute, mezua hauxe da: “Emakumeak biktimak baino ez garela, hori dela gizartean gure rol nagusia”.

Sanferminetako txupinazoan polizia ugari jarri dutela jakitean ere kustodializatzearen arriskuaz oroitu naiz. Hedabide alternatibook txupinazoko argazkiei (gizonak emakumeen gorputzak ukitzen eta arropetatik tiratzen) erreparatu genienean, kontzientzia eta jarrera aldaketa desio genuen, ez erantzun errepresiboa. Sexu erasoei aurre egiteko kontrol soziala areagotzea?

Mila kezka. Ezkor nabil.

Azkenik, Angel Erroren zutabea irakurri dut (Berrian hau ere). Aurreko instituzioek sanferminetako indarkeria isilik mantendu nahi izaten zutela dio, jaien ospe ona defendatzearren. Aurten, aldiz, informatiboek eraso sexisten kontrako mobilizazioen zuzeneko konexioa egin behar izan dute. Festa elkartasun eta aldarrikapen bihurtu da.

Bai, egia da, Iruñeko politiken eta kontzientzia sozial mailaren saltoa ez onartzeak etsipena areagotzea dakar eta bidegabekoa da. Bidea luzea da, baina urrats sendoak ematen ari gara.

Tira, baikorrago sentitzen naiz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Eguneraketa berriak daude