Emakume arrazatua du gogoetaren subjektu Naïma Hamrouni ikerlari feminista quebectarrak. Le sujet du féminisme est-il blanc? Femmes racisées et recherche féministe (Feminismoaren subjektua zuria ote da? Emakume arrazatuak eta ikerketa feminista) liburua atera berri du beste hainbat ikerlarirekin batera. Intersekzionalitateari eta feminismoaren deskolonizazio beharrari buruzko obra ezinbestekoa.
“Emakume arrazatua” terminoa erabiltzearen beharra azaldu duzue liburuan.
Arrazaren eraikuntza soziala azpimarratzeko erabiltzen dugu termino hori, batzuen nagusitasuna eta besteen zapalkuntza dakartzan ezberdintze sistema hori isilean ez uzteko. Biologikoki jende arrazarik ez dela errateko adostasun zientifikoa izan arren, kategorizazio sozial hori hor dago eta arrazatuek pairatu behar izaten dute.
Jakintza oraindik deskolonizatu beharra dela diozu.
Feminismoa ez ezik, orokorki gizarte zientziak dira deskolonizatu behar. Afrikako, Asiako eta Latinoamerikako ekoizpen zientifikoak luzaz ez dira kontuan hartu. Gaur egun oraindik gutxiesten edo gaitzerraten dira, exotikotzat estereotipatuz. Emakume arrazatuei buruzko ikerketa nagusiek usu huts egin izan dute subjektu horien ahotsa kontuan hartzeko saiakeretan. Horrez gain, bizitu esperientziez emakume arrazatuek duten irudikapen propioei ez diete kasurik egin. Hori horrela, estereotipoen mantentzean parte hartzen dute: zapalkuntza patriarkal ala erlijiozkoaren biktimatzat itxuratzen dira, edota kategoria pasibo eta agentibitaterik gabekotzat.
“Feminismoaren subjektua zuria ote da?” galderari zer erantzuten diozu zuk?
Emakume zurien bizipenak izan dira luzaz mugimendu feministaren eta teoria feminista dominanteen subjektuak. Adibidez, 60 eta 70eko hamarkadetan, kontrazepzio eta abortu eskubidea mugimendu feminista mainstream-aren aldarrikapen nagusi zen bitartean, esterilizazio bortxatuaz ziren gehienbat kezkaturik emakume beltzak eta autoktonoak; norbere gorputzaren kontrolaren aldarria ezberdin kontsideratzen zuten. Gaur egun, feminismoa gero eta gutxiago da zuria: jakintza, esperientzia, bizipen eta borroka minoritarioei bideratu beharreko tokiaz gehiago gogoetatzen da eta emakume arrazatuen lanak gehiago irakatsiak dira. Adibidez, kurtso osoak dira feminismo post-kolonialei, autoktonoei, musulmanei ala beltzei zuzendurik. Baina paradoxikoki, ikasketa feministaren barruan aparteko toki bat zuzentzeak feminismo zuri mainstream-aren eta jakintza feminista arrazatuen arteko bereizketaren atxikitzea ere sustatzen du.
Feminismo deskolonizatu baten giltzak zein dira?
Argi ukan beharra dago emakume guztiak ez direla egoera berean eta zapalkuntza ezberdinak bizitzen ditugula. Onartu beharra dago ere emakume zuri gisa toki pribilegiatuan garela. Hori onarturik, gaiaz zuzenki hunkiriko emakumeei hitza utzi behar zaie, Bel Hooksek zioen modura “mugimendu feministaren jabe” baikinan jokatzea ekidinez. Elkartasuna gauzatzeko moduak berriz pentsatzean datza kolonialismoa eta infantilizazioaren luzatzea saihesteko baldintza: emakume arrazatuen aldarrikapenen transmisio uhal gisa jokatuz dute emakume zuriek zinezko sostengu aktiboa erakutsiko.
Intersekzionialismorik gabe ez dago “gu emakume” subjektu arras inklusiborik.
Hainbat zapalkuntza sistemaren inbrikazioa bizi dute emakume batzuek. Sexismoaz gain, heterosexismoa noski, baita arrazakeria ere, emakume arrazatuek adibidez. Kontua ez da erratea emakume horien bizipena okerragoa ala larriagoa dela, baina bai kualitatiboki ezberdina dela, eta argi ukaitea injustizia horiei emango zaizkien erantzunak ezberdinak izango direla.
“Deshumanizazio sexualizatua” kontzeptua erabiltzen duzu.
Filosofia politikoan, herritarrek bizitu injustizia eta berdintasun eza dituzte behatzen justizia banatzailearen eta onarpenaren teoriek. Emakume arrazatuek jasan injustiziak ezin dira mugatu enplegura iristeari, errentari, botereei ala funtzioei –justizia banatzailea– edota ezberdintasun kulturalaren ezagupen baikorrari –ezagupenaren teoria–. Deshumanizazioa bizi dute: gizakia baino gutxiagotzat hartuak eta tratatuak dira. Gutxienez bi arlotan sentitzen dute hori: psikologikoan, haien agentibitatea ukatua zaie eta hautu autonomoak egiteko gaitasuna berriz ezeztatua zaie. Hala nola, hijaba duen emakumea derrigorrez alienatua dela entzun ohi dugu. Bigarrenik, arlo fisikoan arraza kategoriari uztarturiko bortizkeria sexuala bizi dute. Adibidez, buruzapi musulmana errotik kentzen zaienean edota jatorriari loturiko irainak pairatzen dituztenean.
“Gu emakume” inklusibo bakarra ala hamaika “gu emakume” txiki ?
Beharrezkoak izateaz gain, emankorrak dira aniztasuna eta ezberdintasuna. Nire ustez, talde feminista ezberdinak mantentzean eta noizbehinkako aliantzak egitean datza benetako askapen borrokarako giltza. Perspektiba nagusien partetik gauzatu bazterreko indarren errekuperazioa eta gutxiengoan direnen ezabaketa saihesteko balio du ere feminismoaren baitako ezberdintasunen balorazioak.
“Pertsonalki edota hurbilekoek bizitu bizipenak hitzez adierazirik kausitu nituen Bel Hooks, Audre Lorde eta Angela Davis idazleen obrak irakurtzearekin, besteak beste. Egunerokoan bizitutakoaren zentzua eta zehaztasunak kausitu nituen idatzi horietan. Orduan nuen zapalkuntza sistemen inbrikazioaz kontzientzia hartu”.
Martxoaren 6an 11:00etan Bilbon eta Iruñean mobilizazioak egingo dituzte sindikatuek, patronalak eta Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernua interpelatzeko, zaintza eskubide kolektiboari dagokionez.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]
Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean, Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]
Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista... [+]
Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]
Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra aldarrikatu.
Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]
Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.
Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]
Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]