Maiatzaren 29an errausketaren kontrako mugimenduak Donostian deitutako giza katearen ostean, Gipuzkoa Plazan kanpaldia hasi zuen Gipuzkoa Zutikek. Erraustegia sinbolo hartuta, bizitza eredua bera birplanteatzea proposatu zuten, gaiak uztartuta jorratuz. Ekainaren 23an asanbladan erabaki zen fasez aldatzea: Donostiako kanpaldi formatua utzi eta herri bakoitzak bere Zutik asanblada eta dinamikak sortzea. Ordurako Debagoiena Zutik, Oiartzun Zutik, Orereta Zutik... eratuak ziren. Geroztik, 20tik gora herri batzen dira 10 Zutik asanbladetan (batzuk eskualdeka biltzen dira) eta makina bat ekintza egin dituzte. Udan hauspotzen jarraituko dute eta udazkena bero etorriko dela aurreikusi daiteke.
Kalean, asanblada publikoak deitu eta unean-unean bildutako herritarrek hartzea erabakiak, hori izan da Gipuzkoa Zutiken oinarrietako bat. Lehen asanbladan arau ere hau adostu zen: “Inork ez du inor behartzen, ez mugatzen”. Oinarri zabal baten gainean, autonomiaz funtzionatzea ekarri du horrek. Oinarri horiekin koherentzian, herri bakoitzean asanblada deialdiak sortuz joan dira. Lehen deialdia egin duten herritar gehienak Donostian gorpuztu zen Gipuzkoa Zutiken parte hartuak dira, batzuek asanblada pare batean, beste batzuek kanpaldian ere bai. Herri bakoitzak erabakitzen du unean unean zer egin, zer gairi heldu bere herrian, baita bizitza eredua jorratzeko sinbolo bera mantendu (erraustegia) edo besteren bat hautatu.
Herrietako faseak ekarri du Gipuzkoa Zutik biderkatzea parte-hartzean: herri handi (Tolosa) eta bailaratan (Buruntzaldea, Debagoiena) 100 lagun batzen dira asanbladetan. Herri txikiagoetan 20-40 kide artean batzen dira. Eta herritar askoz gehiagorengana modu zuzenean iristen da Gipuzkoa Zutiken eragina, nork bere herriko kalean topo egiten baitu asanblada eta ekintzekin. Esperientzia aberasten jarraitzea ere ekarri du eta ekarriko du, herri bakoitzean hartzen duen forma aniztasunak.
Oso orokorrean bada ere, herri bateko eta besteko kideekin mintzatu ostean, esatera ausartuko gara asanbladetan gaztetasuna dela nagusi, baina denetan beterano multzoek (40-60 urtekoak) ere parte hartzen dutela. Elkarlan hau oso positibo baloratzen dute batzuek eta besteek. Herri eta bailaretan lehendik mobilizatu gabeko jendea ere bertaratzea lortu dela eta “betiko koadrilaz” gaindiko harremanak sortzen doazela kontatzen dute.
Orriotan, herri bakoitza zertan den, ideia nagusiak biltzen saiatu gara. Aldez aurretik barkamenak euren berri iritsi ez zaigun herri eta bailarei, eta beren berri bidaltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu: gizartea@argia.eus.
Uztailaren 2an egin zuten lehen asanblada, eta uztailaren 11rako kanpaldia abiatzea erabaki zuten: “Jendearen nahiaren eta gogoaren araberakoa izango da, eta ikusiko da zenbat irauten duen” diote.
Hastero biltzen da Orereta Zutik. Orain arte, Madalenetan (uztailaren 21ean hasita) egingo dutena prestatzera bideratu dituzte indarrak. Jaietako lehen eguna eta Koadrilen Eguna hautatu dituzte, pankarta eta ekintzak kaleratzeko. Antzerkia ere lantzen ari dira: Marierrauskiñerekin herrian bisita gidatua egingo dute.
Ekainaren 20an egin zuen lehen asanblada eta geroztik asteroko erritmoari eutsi dio. Uztailaren 1eko asteburuan kanpaldia egin zuten Altzibar auzoko San Pedro jaietan. Udan zehar bide honi eustea espero dute, auzoz auzo eramango dutela bizitzaren aldeko aldarria, festak baliatuz. Altzibarko kanpaldian erreka garbitu zuten, ekintza zuzen positiboen bidea irekiz.
Ekain bukaeran ekin zion asanblada biltzeari eta uztailaren 2an egin zuten lehen ekintza, erraustegiak osasunean izango duen eragina salatuz: adin guztietako herritarrak lurrean zerraldo, maskarillak ahoan, erdian erraustegia zutela. Herritarrak erraustegi proiektuaren inguruko alorrez informatzea hartu dute helburu, eta hurrena landuko dituzten gaiak ekonomikoa eta birziklapena dira. Formatu anitzak ari dira aztertzen horretarako: erakusketa, informazio puntu ibiltaria, kalean hitzaldiak antolatzea... abuztu bukaeran kanpaldia egiteko aukera ere esku artean dute.
Sei herri biltzen dira bertan (Usurbil, Lasarte-Oria, Hernani, Urnieta, Andoain eta Astigarraga). Asteroko dinamikari eustea erabaki dute, aste batean asanblada eta hurrengoan ekintza txandakatuz. Asanblada aldiro herri batean egitea adostu dute, eta herri horretakoek hartzea berau antolatzeko ardura. Hurrengo asanblada uztailaren 19an egingo dute Usurbilen, 19:00etan.
Kanpaldia egin zuen lehen herria izan zen (kontzentrazioan 400 herritar batuz), artean Gipuzkoa Zutik Donostian zela. Horrela, herrietarako fasea zabaltzen lagundu zuten. Debagoienako zazpi herri batzen dira bertan. Udan herri bakoitzak bere herriko festetan pankartekin presentzia landuko du eta irailaren 3an, larunbata, bilduko da berriz ere Debagoiena Zutik asanblada: Mankomunitate aurrean, 10:00etan.
Asteroko erritmoari eutsio dio Tolosak ere. Lehen asanbladatik inguruko herrietako kideak ere bildu dira, horregatik ari dira aztertzen ea Tolosa izena edo Tolosaldea den egokiago, baina beti ere harreman horizontalak oinarri izanda: inguruko herrietan sortu daitezkeen taldeekiko, besteak beste. Ekintzak zehazten ere ari dira.
Ekainaren bukaeran deitu zuten lehen asanblada eta uztailaren 2an Gipuzkoako Batzar irekiak Azkoitian bildu zirenean, elkarretaratze musikatua egin zuten. Atxilotu egin zuen ertzaintzak herritar bat eta uztailaren 19an egingo diote epaiketa azkarra.
Ostegunero 19:00etan batzen da asanblada herriko plazan. Zer den Azpeiti Zutik eta zein ekintza egingo dituzten zehazten ari dira. Azkoitiko kidearen epaiketan elkarretaratzea egiteko deialdia ere egingo dute.
Hainbat bilera egin dituzte herritar talde batek, eta hainbat ekintza egin ere bai: informazio orriak banatu, eta Malekoian besarkadak eskaini: errausketa bai edo ez, bakoitzak erabaki dezala zer besarkatzen duen. Ekintza hauek Zarautzen ere Zutik izenean sinatu dituzte. Lehen asanblada irekia noiz eta nola deitu, nola azaldu, lantzen ari dira (Zarautz Zutik litzatekeena).
· Bi asanblada orokor egingo dira, hileko azken ostegunetan (uztailaren 28an eta abuztuaren 25ean), Bulebarrean, 19:00etan. Uztailaren 28an 18:00etan ekintza kolektibo bat egingo da, asanbladaren aurretik.
· Irailean Gipuzkoa Zutik asteburu-pasa egingo da (herri guztiak elkartuta).
· Ekintza zuzenen lantaldea: asteazkenetan 18:00etan Bulebarrean biltzen da.
· Diru-iturrien lantaldea: uztailaren 12an 19:00etan Bulebarrean bilduko da. Ekarpena egiteko kontu korronte zenbaki hau zabaldu dute (Laborala) ES52 3035 0075 41 0750057088.
· Iraileko asteburu-pasa antolatzeko lantaldea: uztailaren 12an 19:00etan Bulebarrean bilduko da.
· Komunikazio lantaldea: parte hartu nahi duenak emaila bidali dezake gipuzkoazutik@gmail.com-era.
· Sistematizazio lantaldea: Gipuzkoa Zutiken Donostiako kanpaldi garaiaren gakoak identifikatu eta publiko jarriko ditu, beste esperientzientzako baliagarri izan daitezkeelakoan. Uztailaren 19an, 17:00etan Easo Plazan batuko da.
· Twitter kontua dute: @GipuzkoaZutik @Zarautzenezutik @AzkoitiaZutik @TolosaZutik @DebagoienaZutik @Buruntzazutik.
· Facebooken orria dute: Gipuzkoa Zutik, Tolosa Zutik, Buruntzaldea Zutik, Debagoiena Zutik.
· argia.eus-en: asanblada eta ekintzen deialdi guztiak bateratuta eta eguneratuta dituzu Gipuzkoa Zutik: deialdiak albistean. Horrez gain, argia.eus/gipuzkoa-zutik kanalean irakurri ahal izango dituzu herri bakoitzeko aktualitatearen kronikak.
· Informazioa bidaltzeko deia: Asanbladen eta ekintzen deialdiak Gipuzkoa Zutikeko komunikazio lantaldeari bidaltzeko eskatu zuen Gipuzkoa Zutiken ekainaren 29ko asanbladak. Hauxe du helbide elektronikoa: gipuzkoazutik@gmail.com. ARGIAra ere bidaliz gero, oso gustura zabalduko dugu bere berri: gizartea@argia.eus.
Joan den asteazkenean ezohiko epaiketa bat izan da Donostian, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Akusatuen aulkian bi ertzain, legez kanpoko bi atxiloketa egin izana egotzita. Akusatzaileak berriz, orain hiru udaberri Donostiako Gipuzkoa plazan erraustegiaren aurka abiatutako... [+]
Bost urteko espetxe zigorra eta sei urteko inhabilitazioa. Zigor eskaera horiekin iritsiko dira bi ertzain asteazkenean Gipuzkoako Lurralde Auzitegira, 2016ko Gipuzkoa Zutik kanpaldian bi lagun legez kanpo atxilotzea egotzita. ARGIAk bi gazteen abokatuarekin hitz egin du eta... [+]
Erraustegien aurka mundu osoko 92 herrialdetako 900 elkarte biltzen dituen GAIA aliantzak igandean Ertzaintzak Zubietan erabilitako bortizkeria salatu du.
Iraultza Txikien Akanpada izan da Zubietan, “bestelako Euskal Herria amesten duen herri mugimendu eta herritarren topaleku. Asteburuari amaiera emateko Zubietako erraustegira martxa egin dute. Ertzaintzak bidea itxi die eta martxako kideen aurka egin du hainbat lagun... [+]
Markel Olano Arrese diputatu nagusia hurbildu zenean Hernanin Oronak daukan Ideo eraikin futuristara Gipuzkoako euskalgintzarekin hizkuntza estrategia berria konpartitzera, dozena bat zahar aurkitu zituen atarian “Erraustegirik ez” pankarta eskuetan, Zubietako... [+]
Erraustegiaren Aurkako Eguna egin dute Zubietan larunbatean. Egun osoko egitarauaren ostean, Gipuzkoa Zutik mugimenduak deituta martxa egin dute mila bat lagunek. Gipuzkoako Aldundiak erraustegia eraiki nahi duen eremura sartu dira, baita ondoan zeuden makinak margotu ere.
Arratsaldeko 18:30ak inguruan Gipuzkoa Zutik deituta hiru zutabetan antolatutako ehunka jendeek lortu dute erraustegiaren 0 eremuraino iritsi eta protesta mezuak oihukatzea. Beste ekintzen artean, sinbolikoki 'nendo dango' hazi bolak erein dituzte planta eraikitzeko... [+]
60 bat autok osatutako auto-karabanak ilara luzeak eragin ditu Zubieta inguruko errepideetan. N1 errepidean ilara luzeak eragin dituzte, auto batzuk une batean gelditzera iritsi arte. Andoain eta Lasarte-Oria herriak gurutzatzean, larunbaterako Erraustegiaren Aurkako Eguna eta... [+]
“Zakilkeria gelditu! Proiektu usteletan xahutzeko murrizketa sozialik ez!” izenburupean, maiatzaren 27 larunbaterako martxa nazionala deitu du Gipuzkoa Zutik-ek, erraustegiaren eta alboan egin asmo duten makro-kartzelaren aurka. “Ingurumen zentrora bisita... [+]
Gipuzkoak Zutikek agiri batean jakinarazi du Zubietako errauste planta eraiki eta kudeatzeko kontratua lortu duten enpresek lehen mugimenduak egin dituztela obrak haste aldera, eta bere aldetik “erresistentzi fasea” inauguratutzat eman dutela.
Gipuzkoa Zutik mugimenduak kanpaina berri bati ekin dio, agintariei argibideak eskatzeko Zubietako erraustegiaren finantziazioaren inguruan: sinadura bilketa hasi dute Change.org gunean “Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua” izenburupean.
Gipuzkoa Zutik mugimenduak jakinarazi duenez, dagoenekoz probintziako 24 alkatek jaso dute Zubietako erraustegiak udal bakoitzari ekarri behar dizkion kalteei buruzko galdera-agiria.
Euskal Herrian jaio, Madrilen hazi, eta 23 urterekin itzuli zen Donostiara Haizea Núñez. Zuzenbidea ikasten hasi zenerako, bazekien boterearen arma estrategikoa zela hura, eta ez guztiok berdin epaitzen gaituen justizia itsuaren eremua. Hala ere, abokatu-lanetan... [+]