EHZ

Zerbait ikaragarria

EHZ festibaleko larunbatarekin, goizeko ordubatean programatua zen Willis Drummond. Eszena handian. Eszena horrek (nire iduriko) ez du barkatzen; soinu eta argi potentzial alimalekoak ditu, ondorioz musika taldearen eskaintzak garbia eta zuzena izan behar du. Willis Drummondeko kideek eszena hori argiki jan digute, beldur izpirik gabe!

Kontzertua aitzin deia, jendea eszena aitzinean metatzen hasia zen. Bat-batean bi argi piztu dira eta sample baten bidez (uste dut) halako nota bat instalatu da, giro berezi baten emaile. Eta hor agertu da Felix, bateria jotzailea, eszena gainean, zuzen bateriarat; Noiz da gero  kantua hasten du. Joseba gitarrarat, hasierako kontra denboren jotzerat, eta ondotik Xan eta Jurgi agertzen dira. Kantua hasia da. Publikoa topera!

Gehienentzat hitzordu nagusia zen Willisen kontzertua. Denak kantuz eta oihuka ari ginen, giro ikaragarria!

Ondotik jin dira Ilegala eta Haustura kantuak. Pausarik gabe, kantuak bata
bestearen gibeletik jarraikiz.

Laboaren Gaztetasuna eta zahartasuna bertsioarekin segitzen dute. Eta hor agertzen da eszenarat berriz igo zaizkigula musikalitatez beterik; kantuaren baitan crescendo batzuk jartzen dituzte, mañifikoa! Ondoko kantuetan ere erakusten daukute kantuen intentzio ezberdinak biziki argi dituztela; lehen baino apalago jausten dira eta (beraz) gorago igaiten!

Zenbat gramo, Ur gainean, Berantegi, Ez da dudarik... Publikoan denak kantuz eta pogotatzen. Lekorneko lurraren errautsak aspaldian ez zuen hain gustu ona izan.

Musikariek eszena betetzen dute; hutsunerik ez espazioan, ez eta kantuen artean.

Bizpahiru aldiz berriz erabiltzen dute hasierako sample hori.

Bukaeraren hastapena; A ala B (nire ahotsa bertan galdu dut),  Anai. Azken egurrak; Tresna eta Ez da Izango. Aldi honetan azkena dute... Denak galdezka, zoin kantu izanen da?

Gitarran Jurgik botatzen dauku Behin argian ezarrita kantuaren hastapena. Uuuff… Lehen diskoko kantu horrek zentzu handi bat badu pertsona ainitzendako, eta seguraski oraindik askoz gehiago Willis-ekoendako. Ikaragarria. Eszena lurperatu dute.

Eta badoaz.

Beste bat? Bai! Komedia, aferak untsa finitzeko. Ez nuen besterik espero.

Kontzertu hori harrigarria izan da. Ez dakit nondik eta nola, baina tipo horiek kontzertu guztiz zerbait ikaragarria transmititzen digute.

Gora Willis Drummond!

WILLIS DRUMMOND / EHZ festibaleko larunbatarekin, goizeko 1etan emandako kontzertua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
Badator EHZ: aurtengo berrikuntzak, informazio praktikoa, ordutegiak, erasoen aurkako protokoloa...

Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guztiei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea adierazi du EHZko antolakuntzak.

ARGIA festibalaren babesle eta laguntzaile da eta han izango gara: BTN bideopodcastaren atal berezia grabatuko dugu larunbat goizean,... [+]


2024-05-16 | Euskal Irratiak
Mattin Irigoien
“Berrikuntzak frantsesaren eskutik heldu badira, zaila izanen da geroan euskaraz bizitzea”

Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.


EHZk kartela itxi du: Gorka Urbizu, Anari, Libe, Bananas, Raimundo el Canastero...

Hitzaldi eta mahai inguruen aurrerapena ere egin dute: Palestinaren egoera, Europako paktua eta immigrazio legea, laborarien mobilizazioa edota festibal eta musikagintza ereduaren eztabaida, besteren artean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean izanen da festibala, lehen aldiz... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Pelax, Rudiger, Su Ta Gar, Süne edo Octopussy, EHZn iragarritako talde berrien artean

Auhen, Janus Lester eta Old School Funky Family taldeak ere izango dira festibalean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute jaialdia, Arberatzen. Hiru egunetarako bonu berriak jarri dituzte salgai.


Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


2023-07-03 | Ilargi Manzanares
EHZk Irisarri agurtu du

12.000 pertsona bildu ditu festibalak Irisarriko plazan eta belardian. Publikoaz gain, 500 laguntzaileen lana azpimarratu dute antolatzaileek.


Irisarrin antolaturiko azken EHZ izanen da aurtengoa

27. edizioa ostiraletik igandera iraganen da Irisarrin. 2019az geroztik ziren bertan, baina garaia etorri zaie mugitzeko: "Ez dakigu oraino zein izanen den gure hurrengo geltokia. Baina segur gira EHZak segituko duela".


Eguneraketa berriak daude