“Nahiago dut libururik ez publikatu, politikarekin paktatu baino”

  • Amarengandik jaso zuen literaturarekiko zaletasuna Wendy Guerra (La Habana, 1970) idazle eta poeta kubatarrak; gazte-gazterik idatzi zituen lehen lerroak. Kuban bere liburu bat baino ez da argitaratu: Posar desnuda en la Habana (2010, Alfaguara), eta erruz da zaila berak idatzitako ezer irlan topatzea. Sakona da atzerrian duen sonaren eta bere aberrian duen anonimotasunaren arteko arrakala. Eszeptizismo bezainbeste ilusioz hitz egiten du etorkizunaz.

“Idazten duen emakume  bat naiz, 1940an biziko balitz ere idatziko zukeen emakumea. Hain karga politiko handirik gabeko herri batean jaio izana gustatuko litzaidake, aldiz jaio naizen leku honetan politika alde guztietan arnastu daiteke”.
“Idazten duen emakume bat naiz, 1940an biziko balitz ere idatziko zukeen emakumea. Hain karga politiko handirik gabeko herri batean jaio izana gustatuko litzaidake, aldiz jaio naizen leku honetan politika alde guztietan arnastu daiteke”.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zure eleberri bat aurkitzen saiatu gara Habanako liburu-dendetan. Baina ez dugu deus aurkitu.

Ez dakit ba. Nik ezin izan dut asmatu zergatik den hala, akaso zuk lortuko duzu. Ni ez naiz existitzen. Ikusezin egin naute. Baina interesgarria deritzot, umiltasun ariketa baita. Erretiro espirituala egiten nabil nire sorterrian bertan. Nahiago dut libururik ez publikatu, politikarekin paktatu beharra baino. Ez Fidelekin, ez Raúlekin, ez beste ezein gobernurekin.

Zer eman eta kendu dizu iraultzak?

Jaiotzatik iraultza baino ez dagoen herrialde batean, dena eman dizu eta ezer ez era berean. Horixe da erantzuna. Daukazun eta ez daukazun oro mundu horren parte da. Iraultza izan da geure mundua.

Silvio Rodríguez abeslaria lagun duzu, desadostasun politikotik lagun.

Elkar ulertu eta adostu nahi duten lagunek eztabaida interesgarri eta argiak izaten dituzte. Denok galdu ditugu lagunak, eztabaidatzeko borondaterik gabe, alde batean ala bestean kokatu izanagatik. Silvio, esaterako, gizon argia da eta nahiz eta ados ez gauden ideia askotan, bat egiten dugu humanitatearen eta bertutearen oinarrizko planoan. Elkar ulertzen dugu.

Kuba aldatzen ari dela irakurtzen da prentsan, bertako jende askok kontrakoa dio ordea.

Gauzak aldatzen ari dira. Jendea aberriratzen ari da, etxera itzultzen. Nik neuk apartamentu hau erosi eta atondu ahal izan dut lanean irabazi dudan diruarekin. Hori 70eko hamarkadan pentsaezina zatekeen. Gauzak aldatzen ari dira. Jendeak kanpora atera ditzake seme-alabak, baita bidaiatu ere. Kuba aldatzen ari da, bai.

Jende asko joan da, baina beste askok Kuban geratu nahiago izan duzue.

Egiazki hamaika milioi pertsonak egin du Kuban geratzeko hautua. Eta horietarik milioi batzuek, alde egiteko gogoa izan arren, ezin izan dute alde egin. Bada, aldiz, beste hainbat jende, beren gurasoengana itzuli nahi lukeena, beren etxean mango bat jatera. Irla barruan bere bizitza berregin nahi duen jendea. Denetarik dago, badakizu? Besteren izenean hitz egitea konplikatua da.

Disidentetzat duzu zeure burua?

Ez, ez. Tira, txikitatik ez naiz ados izan irakasleekin, ezta familiarekin ere, nire eleberrietan kontatzen dudan legez. Baina ez daukat rol politiko bat, zeharo neofitoa bainaiz politikan. Alde guztietako politikaren biktima sentitu naiz. Eta ez dakit dena aldatzen denean, aldatzen bada, ados egongo ote naizen datorrenarekin. Idazten duen emakume bat naiz, 1940an biziko balitz ere idatziko zukeen emakumea. Hain karga politiko handirik gabeko herri batean jaio izana gustatuko litzaidake, aldiz jaio naizen leku honetan politika alde guztietan arnastu daiteke.

Domingos de Revolución eleberriak, kaleratu duzun azkenak, zentsurapean bizi den idazle baten istorioa kontatzen du. Autofikzio gordina zurea?

Cleok, protagonistak, nire antz handia du, baina baita Luisa María Loinazena edo nire amarena ere. Bakarrik eta isolatuta, publikatzeko aukerarik gabe egon diren milaka emakumeren ahotsa du Cleok. Nire liburua, Kuban zentsura editoriala martxan jarri zenetik jaiotako emakume idazle askoren hilotz ezin hobea da.

Amari zenbat zor diozu?

Ama nire barruan dago. Nirekin bizi den pertsona bat da. Biok elkarrekin ikusi gintuztenek oso ondo dakite zertaz ari naizen. Elkarren oso ezberdinak ginen. Bera emakume solidoa eta ni ertzetatik gainezka egiten duen neskatxa. Hil zenean, apnea ariketa bat egin nuen; arnasa hartu eta igerilekuaren hondoraino egin nuen igeri, gero mantso ur azalera itzultzeko. Amak memoria galdu zuen, ez zen nitaz oroitzen, baina Fidelekin solasean aritzen zen. Fidel telebistan irteten zenean, bera gogoratzen zuen. Ni, aldiz ez. Ez dut amak zuen engaiamendua, baina telesailaren amaierara arte geratzekoa da nire konpromisoa.

Iraultzaren aldekoa zen ama?

Bai! Oso aldekoa! Fidel ikaragarri miresten zuen. Nerabe zela AEBetan ikasteko beka lortu arren, hemen geratzea erabaki zuen, utopiari segitzeko, gure guraso askok egin bezalaxe. Azkenean desadostasunean jausi zen, maitasunetik. Dezepzionatuta sentitu ziren bere belaunaldiko artista eta intelektual asko. Batzuek alde egin zuten eta ama Kuban geratu zen. Ilusioa galdu zuten, aienatuta, ezin baitzuten ez alde ez aurka egon. Sinisten ez zutena ezin baitzuten babestu, eta era berean ezin baitzuten alde egin, ez eta hura abandonatu ere.

Zer esan nahi du Obamaren bisitak Kubarentzat?

Inoiz iritsi behar ez zen etsaiaren zain geunden kubatarrok. Familia deseginda dagoen herri batera, seme-alabekin, amaginarrebarekin eta emaztearekin etorri izana, ogro larderiatsuaren desmitifikazioa izan da. Inperialismoa iritsi da azkenik! Jimmy Carterren bisitarekin ezin da alderatu, aldi bakoitza ezberdina baita. Guri aldi hau bizitzea tokatu zaigu.

Koherentziari errespetua

“Komunista konbentzituak errespetatzen ditut. Badut lagun komunista porrokatu bat, sekulako gosea pasatzen duena, kargu bat baitu eta ezin baitu merkatu beltzean deus erosi. Sakon errespetatzen dut, eta hitz egiten didanean arretaz entzuten diot. Ideiak pasioz eta koherentziaz defendatzen dituztenek errespetua merezi dute”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioarteko literatura
2024-03-07 | Julen Azpitarte
Zorigaiztoko musikarien laztasunak

Alfonso Cardenalek Vidas Perras. Cuentos musicales del Sofá Sonoro (Bizitza Latzak. Soinu-sofako musika-ipuinak) izenburuko liburua argitaratu berri du. Bertan, herri-musikaren historiaren bazterretan abandonatutako kultuzko hogei musikariren zorigaiztoko biografia... [+]


Iraingarria da istorio bateko pertsonaia “lodia” dela esatea?

Roald Dahl idazle irakurriaren umeentzako hainbat lan berritu dituzte: “lodi” eta “itsusi” bezalako adjektiboak desagertu dira, baita esaldiren bat gehitu ere ileordea eramatea ez dela ezer txarra adierazteko, esaterako.


Xavier Queipo. Galegoa berdin emigratzailea
“Galegoz hitz egiteko jarrera indartu besterik ez zen egin Bruselara joan nintzenean”

Galizian jaioa, Bruselan egin du kasik laneko aldi guztia. Biologia eta Medikuntza ikasketak eginagatik ere, gisako lanik ez herrialdean bertan, eta bakailao-ontzi batean itsasoratu zen, noizbait, biologo. Europako arrantza ikuskaritzan zen lanean laster. Idazle aipu eta sona... [+]


2022-10-06 | ARGIA
Annie Ernaux idazleak jasoko du Literaturaren Nobel saria

Annie Ernaux idazle frantsesa saritu du Suediako akademiak. Nobela autobiografikoak idatzi ditu batez ere, eta hainbat irakur daitezke euskaraz, 'Pasio hutsa' eta 'Gertakizuna' eleberriak, besteak beste. Bere obraren ausardia eta zehaztasun klinikoa saritu ditu... [+]


Pasazaite argitaletxeak agur esatea erabaki du 10 urteren ondoren

Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.


2022-06-08 | Julen Azpitarte
Voltairine de Cleyre
Anarkista, besterik ez

Voltairine de Cleyre (1866-1912) XX. mendeko mugimendu anarkista eta feministako emakume garrantzitsuenetariko bat izan zen, Emma Goldmanekin batera. Feminismoa boto-eskubidearen aldeko borrokara mugatzen zen garaian, Cleyrek bide berriak ireki zituen eta gaur eguneraino iraun... [+]


Idoia Santamaria, itzultzailea
‘Austerlitz’, memoriaren korronte ezkutuak

Anbereseko Central Staationen aurkituko du liburu honetako narratzaile izenik gabeak Jacques Austerlitz, bere iraganaz oroitu ezin den gizona. Hamarkadaz hamarkada eta hiriz hiri luzatuko dira bien arteko solasaldiak, lainoan bildutako memoria argitzeko ahaleginean. Idoia... [+]


Boris Pahor hil da, holokausto nazia gordintasunez kontatu zuen idazle esloveniarra

Esloveniako literaturak azken mendea begien aurretik pasatzen ikusi duen idazlea galdu du. Boris Pahor 108 urterekin zendu da astelehen honetan Triesten.


Ia 80 urtez desagertuta egon den Louis-Ferdinand Célineren nobela bat argitaratu dute

Mundua dardarka jarri duen gerra baten lekuko garen une honetan, joan den mendeko lehen gerra handian girotutako nobela bat publikatu da ostegun honetan Frantziako Estatuan. Eta ez edozein nobela: 78 urtez “desagertuta” egon ondoren iaz berreskuratu ziren... [+]


Emakume idazleak XX. mendeko Italian
Alda Merini: harriduraz begiratzeko ahalmena

Alda Merini (Milan, 1931-Milan, 2009) poeta italiarra izan zen. Lan asko argitaratu zituen, tartean hamarnaka poesia liburu eta bi-hiru autobiografia (L'altra verità. Diario di una diversa, La pazza de la porta accanto eta Reato di vita. Autobiografia e poesia).


Venezia baino zerbait gehiago, Joseph Brodskyren bitartez

Aste honetan aurkeztu da Joseph Brodskyk idatzitako Ur marka. Veneziari buruzko saiakera. Rikardo Arregi Diaz de Herediak itzuli eta Katakrak argitaletxeak publikatu du poeta errusiar atzerriratuari euskarara itzuli zaion lehen liburua.


2022-03-17 | Julen Azpitarte
Diane di Prima
Otsemearen haginkada

"Emakumeak egon ziren, han zeuden, nik ezagutu nituen, baina haien familiek eroetxeetan giltzaperatzen zituzten, elektroshock-ak ezartzen zizkieten. 50eko hamarkadan, gizona bazinen, errebelde izan zintezkeen, baina emakumea bazinen zure familiak giltzapetzen zintuen. Izan... [+]


Sebalden 'Austerlitz' euskaraz
Esanezina den hori nola konta daitekeen

Gauza garrantzitsua gertatu da astelehen honetan literatura euskaraz irakurtzea atsegin dutenentzat: W. G. Sebalden Austerlitz argitaratu du Igela argitaletxeak. Idoia Santamariak egindako itzulpenari esker, idazle alemaniarraren obrarik ezagunena nobedadeen artean aurkituko du... [+]


Maryse Condé, haurtzaroaren negarrak eta irriak

Asteazken honetan aurkeztuko dituzte Erein eta Igela argitaletxeek Literatura Unibertsala bildumako hiru lan berriak, tartean Maryse Condéren Bihotza negar eta irri (ene haurtzaroko istorio egiazkoak). Joxe Mari Berasategik euskaratua, idazle guadalupearraren obra... [+]


2020-11-19 | Julen Azpitarte
Wu Ming kolektiboaren 'Proletkult' nobela
Marxismo martetarra

Wu Ming literatur kolektiboaren Proletkult (2018) “objektu narratibo” berriak sozialismoa eta zientzia fikzioa lotzen ditu, Sobiet Batasuneko zientzia fikzio klasikoaren aitzindari izan zen Izar gorria (1908) nobela eta haren egile Aleksandr Bogdanov boltxebikearen... [+]


Eguneraketa berriak daude