Xi Xia inperioa (egungo Txina), 1227ko abuztuaren 18a. Genghis Khan Mongoliar Inperioaren sortzailea, erregeen erregea, hil zen, 65 urte inguru zituela, historiako inperiorik zabal eta iraunkorrenetakoaren oinarriak jarri ondoren. Baina heriotzaren kausak ez daude garbi.
Kronika batzuek diote zalditik erorita hil zela, beste batzuek mendebalduko xiatarren aurkako guduan hil zutela eta, Marko Poloren arabera, “Caaju izeneko gazteluari eraso zion, geziz belaunean zauritu zuten eta zaurien ondorioz hil zen. Tamalgarria izan zen, gizon ausarta eta jakintsua baitzen”.
Haren hilobia aurkituz gero, agian gehiago jakingo genuke garaiko inperiorik handiena sortu zuen gizonaren bizitzari eta, batez ere, heriotzari buruz. Bada haren omenezko mausoleo bat, baina Khan ez zuten han ehortzi. Zurrumurruek diote 1937an sobietarrek haren hilobirako bidea erakuts zezaketen zantzuak aurkitu zituztela monasterio budista batean, edota bi arkeologo frantziar bilaketan hil zirela, hilobia madarikatuta dagoelako. Baina hilobiaren zantzurik ez dago oraindik.
2004an Genghis Khanen jauregia aurkitu zuten, eta horrek hilobia aurkitzeko itxaropenak eta grina piztu zituen. Maury Kravitz arkeologo amateurrak 40 urte eman zituen horretan, eta azken urteetan ahalegin berezia egin arren, 2012an hil zen ezer lortu gabe. Orain Kaliforniako Unibertsitateko Albert Yu-Min Lin arkeologoa ari da hilobiaren bila, teknologia berriak eta ingurua kaltetzen ez duten metodoak erabiliz. 2015eko urtarrilean proiektu bat jarri zuten martxan, espaziotik ateratako argazkien bidez hilobiaren kokalekua aurkitzea xede duena.
Kontua da Temüjin –hori zuen jatorrizko izena– Borjigin tribukoa zela eta tribu horretan hildakoak leku sekretuetan ehorztea zela ohitura. Mongoliarren erregeak ere ohitura zaharrari eutsi nahi izan zion. Kondairak dio haren gorpua Mongoliara eraman zutela, Khentii Aimag jaioterri ingurura. Prozesioak bidean aurkitzen zuen pertsona oro hil omen zuten. Hilobia eraiki zuten esklaboak, amaitutakoan, sarraskitu omen zituzten, eta haiek hil zituzten soldaduek ere amaiera bera izan zuten. Ibai baten bidea aldatu omen zuten kokalekua are sekretuago egiteko. Ondoren zaldi batzuk ere ehortzi omen zituzten, hilobiaren zigilu modura, eta hainbat zuhaitz landatu, kokalekua hobeto ezkutatzeko asmoz.
Arkeologoak, sateliteak eta bestelako teknologia lagun, garaiko potentzia boteretsuenaren ahaleginen eta denboraren joanaren aurka ari dira borrokan, eta ez dirudi irabazteko aukera handirik dutenik. Lortuko balute, beharbada informazio pixka bat gehiago eskuratuko lukete pertsonaiaren inguruan. Bestela, Genghis Khanen azken nahia betiko errespetatuko litzateke.
Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]
Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.
Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]
Vienako Simmering auzoan kirol-zelai bat berritzeko lanetan ari zirela, 150 gorpu dituen hobi komuna topatu zuten 2024ko urrian. Erromatar legionarioak zirela ondorioztatu dute, eta K.o. 100 urte inguruan hil zirela. Edo, hobe esanda, hil zituztela.
Gorpuak edozein... [+]
1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]
Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]
Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]