On(gi) egin!

  • Herri bazkariko txartela erostean, gehienok antzeko jakiak espero izaten ditugu. Baina azken urteotan hori ere aldatzen ari da. Jaki ekologikoak asmo huts izan beharrean, hainbat jaietan plater bihurtzen ari dira.
    Horren lekuko izango da aurten, besteak beste, Errenteriako herri bazkarira hurbiltzen den oro.

Donostiako Piratek iaz bihurtu zuten euren bazkari nagusia ekologiko.
Donostiako Piratek iaz bihurtu zuten euren bazkari nagusia ekologiko.Argazkia: Donostiako Piratak

“Euskaldunok harrotasunez diogu gurean oso ondo jaten dela, baina horrek, normalean, ez du bat egiten herri bazkari bateko irudiarekin, eta hori irauli nahi dugu”. Irantzu Gallego Lur Lan Baserritarren Elkarteko kidearen hitzak dira. Berak prestatzen dituen herri bazkarietan produktu ekologikoek protagonismo berezia izaten dute, eta bertako jaki guztiak ekologikoak ez badira ere, gertukoa, kalitatezkoa, denboraldikoa eta jasangarria izateari ematen dio bereziki garrantzia. Euskal Herrian ekoiztutako eta nekazaritza ekologikoko ziurtagiria duten produktuekin eginiko bazkarien bitartez, egungo jaietako bazkari ezagunenetako errealitatea aldatzearen aldekoa da Gallego. Goiabe Baserriko Asier Bastarrikak ere halako bazkariak egiten ditu, baina %100 bertakoak eta ekologikoak diren produktuak erabilita. Nabarmentzen du ohiko bazkarien eta eurenen arteko ezberdintasuna lehengaian bertan ikus litekeela: “Merkatuari erreparatuta, maila gorenekoak dira gureak, bai kalitate aldetik, ekoizpen ereduan, baita ardura sozial eta ekologikoari dagokionez ere”.

Bi protagonistek aspalditik dute halako herri bazkarietan jaki ekologikoak txertatzeko nahia. Baina orain arte apenas izan dute eskaririk. “Aspalditik ikusten genuen kontraesan handia gure festa eredu aldarrikatzaileetan, diskurtsoaren eta bertan kontsumitzen zen generoaren artean”, dio Bastarrikak. Eurei lehen aldiz Donostiako Piraten eskutik iritsi zitzaien halako bazkari bat egiteko proposamena. Gallegok, aldiz, duela hiru urteko ARGIA Eguna du buruan, hura izan baitzen haren lehen esperientzia. Nabarmendu dute azken urteotan inoiz baino eskari gehiago izan badute ere, ez dutela bilakaera nabarmenik ikusi, eta gizartean ekologismoaren gaiari buruz esaten eta egiten denaren artean alde nabaria dagoela.

Diskurtsoa aurretik

“Orohar ikusten dugu gizartean kezka zabaltzen ari dela elikadura eta egunerokotasuna uztartzearen bidean. Igartzen da. Baina iruditzen zait errealitatea baino azkarrago hedatzen ari dela diskurtsoa”. Hori da Bastarrikaren ikuspegia. Errealitate hori puskatu nahi izan dute Errenteriako Jai Batzordean. Lau urtez bazkaria antolatzen aritu ostean, aurten, lehen aldiz, Madalenetan egingo duten bazkaria bertako jaki ekologikoekin osatuko dute. “Orain arte Eusko Label ziurtagiria duten produktuak erabili izan baditugu ere, urrats bat gehiago egin nahi izan dugu, eta horretarako, produktuen %100 bertakoa izatea da aurtengo apustua”, dio Jai Batzordeko Soroxoro Elkarteko kide batek. Batzarrean proposamen horrekin eszeptikoak zirenei azaldu zieten menu osoa bertako produktuekin egitea lortuko zutela, eta beste ekonomia mota bat sustatzeko modua ere bazela ekoizle eta enpresa horiekin bat egitea. Arrazoiak azaldu ostean, askok iritzia aldatu zutela diote. Euren ustez, jai giroan halako aldarrikapen bat egitea ezinbestekoa da, eta utopikoa izatetik, egin daitekeela erakustera pausoa eman dute.

Baserritarren Lur Lan Elkarteko Gallegok, aldiz, eskariari erantzunez ekin zion lan honi: “Askotan galdetzen ziguten, proposamenak heltzen zitzaizkigun, eta horri erantzun nahi izan diogu”. Eta nabarmentzen du, bazkarira joandakoek normalean errepikatzen dutela, halako bazkari batera lehen aldiz joan eta beste bat antolatzen ari direnen deiak ere jaso izan dituela. “Beti harrera oso ona izan dugu. Jendeak zaporea eskertzen du, ongi landuta dagoen produktu bat erabiltzen duzunean nabaritu egiten da”. Halako bazkarien bitartez janari ekologikoa herritarrengana hurbiltzea lortzen dutela dio Gallegok, horixe dela euren helburu nagusia, presentzia bera.

Mitoak puskatuz

“Jendeari erakutsi nahi genion benetan badaudela bertan ekoizleak, janari osasuntsua sortzen duen jendea, eta guk gizarte gisa babestuz gero, oso produktu onak dituztela eskaintzeko”. Elkarteko kideek uste dute askotan aurreiritzi asko dagoela bazkari ekologikoaren inguruan, “benetan ez dela hain ekologikoa edo bertakoa ezin dela benetan izan pentsatzen du jendeak”.

Gallegok eta Bastarrikak ziurtatzen dute bertako produktuekin osatzen dituztela menuak. Biak ala biak ahal dela Euskal Herriko nekazari edo ekoizleak izateaz gainera, ingurukoak lortzen saiatzen dira. “Halako bazkari bat egin aurreko astea erotzeko modukoa izaten da, baserritar batekin eta bestearekin hitz egin behar da, sukaldean aritzeaz gainera. Puzzle bat osatu behar da azken batean”, dio Bastarrikak.

Janari ekologikoari lotzen zaion adjektibo bat “garestia” da, eta hori horrela, prezioari ere erreparatu diote Errenteriako Jai Batzordeko kideek: “Iazkoarekin alderatuta, hiru euro garestiagoa da berez aurtengo menua, eta horrek ere arduratzen gintuen, halako bazkari baten prezioa herrikoia izan behar delako, herritarren gehiengoak ordaintzeko modukoa”. Eta lortu dute iazko prezio bera eskaintzea; Jai Batzordeak hiru euro horietako bat jarriko du, eta Oarsoaldeko barazkiak erabiliko dituztenez, eta bertako kontsumoa sustatzea helburu duenez, beste biak Udalak ordainduko ditu. Prezioaren ezberdintasun hori orekatzeari ere erreparatu diote Gallegok eta Bastarrikak: lehenak, prezioa jaitsi asmoz, boluntarioak eskatzen ditu janaria banatzen laguntzeko, hala eskulana merketu dezakeelako. Eta bigarrenak, buruan du bazkaldu aurretik janari ekologikoari buruzko tailerra eginez bazkarian jango dutena lantaldean egitearen ideia. Eta menua sinpletzera jotzea da biek duten beste aukeretako bat: babarrun-jana egitea, kasu.

Menuan, aniztasuna

Gehienetan garaiko barazki eta basa-landareekin eginiko entsalada izaten da herri bazkari ekologikoetara bertaratutakoei harrera egiten dien lehen platera. Bigarren platera, eskaeraren araberakoa izaten da; arroza, berenjena beteak, tortilak edota haragi gisatuak izan ohi dira nagusi. “Inprobisatzeko aukera izaten dugu”, dio Bastarrikak barre artean.

Errenteriakoek, adibidez, Bastarrikak garaiko barazki eta loreez osatutako entsalada izango dute jaietan. Horren ostean, bi aukera izango dituzte: menu arruntean haragi gisatua eta menu beganoan ezkurkia. Horrez gain, haurrentzat menu berezia prestatuko dute, bigarren platera eurentzat hanburgesa izango baita. “Guk ere ez genekien nola osatu halako menu bat, argi genuen aldaketa handia zela, eta Asierrek emandako ideiek asko erraztu digute menuaren osaketa, bereziki menu beganoaren kasuan”. Halako bazkarietan ohikoak diren jakiak kendu eta beste batzuk sartzeak beldurra sortu zien Soroxoro Elkarteko kideei. “Nire txuleta puska kendu didate, eta arroz pittin bat eta lau letxuga orri jan ditut” inork ez pentsatzea zen euren nahia, eta ondorioz, asko hitz egin eta pentsatu dute menua osatuko duten platerei buruz.

Jaiak gizartearen ispilu

Gizartea aldatu nahi bada, jaietan eragitea garrantzitsua dela diote errenteriarrek, festen erdigunean egoteak oihartzun handia duelako, ezinbestean. Ideia horrekin bat egiten du Gallegok ere: “Gu ere gizartean sartzea ekartzen du ekintzak berak, komunikazio modu bat baita, nor garen eta zer egin litekeen erakusten dugu halakoetan”. Guztiaren oinarrian ideologia bat, bizitzeko eta pentsatzeko modu bat dagoela diote, “inplikatu” egiten direla ziurtatzen dute, eta “ederrena” hori dela ere bai. Askotan etekin ekonomikorik ateratzen ez badute ere, egiten dutena erakusteak eurentzat berebiziko garrantzia duela uste du.

Soroxoro Elkarteko kideek aldarrikapena plazaren erdigunera eraman nahi izan dute, iruditu zitzaien lan egiteko eta euren ideiak zabaltzeko oso espazio interesgarria zela jaietan murgiltzea: “Badaude aldarrikapen batzuk eremu mugatua dutenak, eremu txiki batzuetara soilik heltzen direnak. Honek normalean mugitzen garen eremuetan topatuko ez ditugun lagunengana heltzeko bidea zabaltzen duela iruditu zaigu”.

Bastarrikak argi du gaur egun munduan dauden arazoetako bat elikaduratik datorrela, eta oso oinarrizko arazoa dela pentsatzen du, gainera: “Jaki ekologikoa nola ekoizten den ikusita, nola banatzen den... Zentzu guztietan gure osasuna zaintzeko, ingurumena zaintzeko eta beste ekonomia eredu bat bultzatzeko abantaila guztiak ditu”. Amestutako gizarte hori irudikatzen hasteko bultzada bat dela dio, eta horregatik haren etxekoek bizitza horri eskaintzen diotela: “Gure kontsumoa horretara bideratuta dago, kontraesan askoren artean, baina pausoak emanaz, beraz, guretzako erabateko garrantzia du. Herri bazkarietan, eta gainontzeko eremu guztietan”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
2025-02-03 | Garazi Zabaleta
Bio-K
Euskal Herriko txukruta eta kimchia

Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]


2025-01-29 | Kelo Arribas
Elikadura burujabetza eta erresistentzia genozidioaren aurrean
Laborarien borroka Palestinan

Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]


2025-01-08 | Garazi Zabaleta
Aina Socies Fiol
“Balear Uharteetako irla bakoitzean besteetan ez dagoen landare barietate asko dago”

Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


2024-12-09 | Garazi Zabaleta
Errastiko ogia
Aurrekoen jakintza eta makrobiotika uztartuta sortutako ogia

Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


“Eskolako jangela orduetan gauza asko gertatzen da, ez da bakarrik jateko leku bat”

Bi ordu edo bi ordu eta erdiz haur eta gazte andana hartzen ditu jantokiaren tarteak eskoletan. Jateko, jolasteko eta elkarbizitzeko espazio horretan jantokiko arduradunak esku hartzeko dituen mugez, jarraitzen diren irizpideez, begiraleen rolaz eta duten formazioaz arituko... [+]


Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
“Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen”

Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]


2024-11-05 | Estitxu Eizagirre
Zentral fotovoltaiko eta eolikoen olatua
Araba, sakrifikatu nahi duten alaba?

Hego Euskal Herrian energia berriztagarrien makroproiektuen zaparradari zenbakiak jarri dizkiogu erreportaje honetan. Datuek marrazten duten mapan, Nafarroak gori-gori jarraituko du eta Araban daude kontzentratuta EAEn enpresek egin nahi dituzten energia zentralen %75,4. Hori... [+]


2024-10-28 | Garazi Zabaleta
Artotxiki
Artobeltza, artatxikia, kinoa eta produktu beganoak Lizarraldean

Umetatik baserrian bizi izan dira Gillen eta Bittor Abrego Arlegi anaiak, Lizarraldean, Iguzkitza herrian. Familia abeltzaina izan da haiena baina baserria eta lursailak haien esku gelditu zirenean, proiektuari buelta bat ematea erabaki zuten bi anaiek: “Lur zatia eta... [+]


Suaren kolorea duen azaroa, hazien aroa

Zer da zuretzat sukaldea? Niretzat, suaren tokia, sua dagoen aldea. Etxearen bihotza da, lapikokoa mimoz eta maitasunez  prestatzeko lekua. Gero, mahai inguruan  jateko, dastatzeko, partekatzeko eta disfrutatzeko tokia. Sasoikoa jateko sukaldera sartuko gara.


2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


Eguneraketa berriak daude